Beno... probatxo bat egingo dut...

Beno... probatxo bat egingo dut...

Nork: leihotik.2008/07/02 14:05:00.663 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Emakumeak gutxiengoa direla argi eta garbi dago.
Idaztea beti izan da jakitunen kontua, horregatik historian zehar gizonak izan dira nagusi literaturan. Diktadura amaitu ondoren, emakumeak idazle hasi ziren eta literaturak zatiketa edo maila desberdinak izan zituen. Zeintzuk izango ziren bigarren maila osatzen zuten idazleak? Emakumeak, bai noski.
Mascculino= universal= bueno
Femenino= particular= malo
Nork: leihotik.2007/07/03 18:29:44.573 GMT+2
Etiketak:
literatura
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
(Harkaitz Cano)
Nork: leihotik.2007/03/11 23:45:35.384 GMT+1
Etiketak:
bizitza
ipuina
literatura
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Nork: leihotik.2007/02/16 21:52:36.488 GMT+1
Etiketak:
emakumeak
aek
korrika
omenaldia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Bizitzak zikloak ditu. Guk geuk ere, gizartearen (jendartearen) parte garen neurrian, zikloak izan ohi ditugu. Maiz ekiten diogu proiektu bati edo beste bati. Ikaragarrizko ilusio eta gogoekin ekiten diegu hasieran. Proiektuok garai bateko egoera islatzen dute, une jakin batean norbanakoak izan dituen ilusioei erantzun nahian. Horrelako une ugari izan ditut zorionez nire bizitza laburrean zehar.
Nire azken proiektuan web 2.0-k eman didanarengatik murgildu nintzen hein handi batean. Horrek nire bloga 2. mailan utzarazi dit baina tira… beste blog batetik zorionez begiratzen diot honi ere, hemendik 2 hilabetera berriro nire blog pertsonalari eutsiko diodan itxaropenez.
Polita da gustuko gauzetan aritzea bai, eta bizitzan gustuko ez diren gauza asko egin behar izaten badira ere, ez inoiz etsi, begira ezazue aurrera eta argi izan bizitzak beste norabide bat hartuko duela, zuek hala desio baduzue behinik behin.
Nork: leihotik.2007/01/28 19:16:47.153 GMT+1
Etiketak:
bizitza
egunerokoa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
El Pais egunkarian argitaratutako artikulu baten berri ematera natorkizue. Bertan (matxismo puntu batekin) web 2.0.-n erabilitako programei buruzko azalpen txiki batzuk irakurtzeko aukera izan dut. Hala ere, ez dira azalpen sakonak izan oro har, hauen arrakastari buruzkoak baino. Harrigarriena, sortzaile hauei guztiei aurpegia jarri ahal izatea izan da. Hain dira gazteak… Beno, batzuk bizitzan zerbait ona egin eta bizitza guztirako beharrak asetzen dituzte, eta hauek guztiak horren adierazle direla iruditzen zait. Bertako zenbait ideia aipatuko ditut jarraian, ni erabat ados nagoen kontuak hain zuzen ere. Orrialde hauen arrakastatsuak dira erabiltzaileek beren burua hauekin oso lotuta ikusten baitute. Ziurrenik hori izango da arrazoia. Nik ezingo nuke hau ezerezetik sortu nahikoa informaziorik ez dudalako baina behin irakurrita… Bezeroaren eta enpresaren arteko harremana aldatu da. Iada ez da norabide bakarrekoa, bi norabideetakoa baizik. Garrantzitsua da erabiltzailearen ahotsa entzuna izan dadin eta hemendik aurrera sortzen diren zerbitzu berrietan argi izan beharko dute hori. Horrekin, ez diot internet munduari bakarrik erreferentzia egin nahi, gaur egun hori baino askoz zabalduago egon beharko bailitzateke.
Nork: leihotik.2007/01/25 07:53:58.288 GMT+1
Etiketak:
web2
0
errege-erreginak
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Kaixo!
Edurne eta Nerea, gusturo aritu ginen elkarlanean e?
Beno ba, ezagunen ez genunontzat oso interesgarria. Ea etorkizunean etekina ateratzen diogun.
Jarraian, bertan idatzitakoa atxikiko dut:
Nerea eta Miryan, kaixo: bihar edo etzi hitz egingo dugu, baina ekipo ederra osatzen dugu Web 2.0ren azalpenerako, ezta? nik badut ideia bat, baina garatu egin beharko nuke apur bat zuei azaldu baino lehen. Dena den, datorren astean filo ostean-edo, hitz egin beharko genuke pixka bat dena azkeneko asterako ez uzteko, ez? Ala, ondo lo egin, pareja!
Edurne
Kaixo Edurne: beno ba, ikusten duzunez jacker berria zaitugu. Ederki iritsi zait zuk bidalitakoa. Egia esan, talde lanetarako ez da batere ideia txarra hau erabiltzea e? beno, ba geroarte!
Miryan
Nerea: bale ba orduen filo ta gero eingogu berba, ia asko ikesten zuen
Nork: leihotik.2007/01/24 19:18:03.670 GMT+1
Etiketak:
docs spreadsheets
google
batera
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Nire gustuak ezagunak ez badituzue ere, gaur gerturatzen joango zarete. Gaurko honetan, odeo erabilita podcast bat blogean txertatuko dut. Euskal poeta, idazle, hizlari bikaina aukeratu dut: Esteban Urkiaga Lauaxeta, XX. mende hasierako euskaltzale porrokatua.
Guda garaian, dena utzi eta euskal Gudarostean sartu zen. 1937ko apirilaren 26an junker alemaniairrek Gernika bonbardatu zuten. Hilaren 29an nazionalek Lauaxeta atxilotu eta Gasteizko espetxera eraman zuten . Heriotza zigorra ezarri zioten eta, ekainaren 25ean, fusilatu egin zuten (Sadam Husseinek baino heriotza zigor duinagoa izan zuen behintzat).
2005ean 100 utte bete ziren Lauaxeta jaio zirela eta omenaldi txit polita egin zitzaion, Ehungarrenean hamaika diskoarekin. Bertako abesti bat txertatuko dut gaurkoan podcast-ean, mendigoixalearena hain zuzen ere. Abesti hau ken zazpi taldeak ezagutarazi zuen. Ken zazpi taldea eta honen abestien hitzak gustuko ez izan arren, lan bikaina egin zuten gazteei garai bateko euskal sentimendua gerturatuz.
Amaitzeko, Lauaxetaren poema batekin utziko zaituztet, Lauaxeta pixka bat hobe ezagutzeko aukera izango duzuelakoan. Egia esan, zaila izan da poema bakarra aukeratzea baina antologikoa den poema bat idaztea erabaki dut. Gustukoa izango duzuelakoan… ongi pasa!
LANGILLE ERAILDU BATI
¡Ene Bizkai'ko miatze gorri
zauri zarae mendi ezian!
Aurpegi balzdun miatzarijoi
ator pikotxa lepo-ganian.
Lepo-ganian pikotx zorrotza
eguzki-diz-diz ta mendiz bera.
Ator bideskaz, —goxa sorbaldan—,
kezko zeruba yaukon olera.
Opor-otsa dok txaide zabalan,
—ukabil sendo, soñanzki urdin—.
Jaubiak, barriz, nasai etzunda,
laguntzat auke, i, urrutizkin.
Aurpegi balzdun miatzarijoi
ari bittartez deyak yabiltzak.
¡Bideskan zelan dirdir-yagijek
txapel-okerren kapela baltzak!
¡Orreik yaukoen gaizkin-itxura
sispa luziak lepo-ganian!
¡Ene Bizkai'ko miatze gorri,
zauri zarae mendi ezian!
Mendiz bera lau txapel-okerrez
aurpegi balzdun miatzarija.
Begi baltz orreik sastakai dozak
baña zatittu ezin esija.
¿Noruntz aroe esku-lotuta
burni margodun gorputz gogorroi?
¡Sendua ba'intz, etsai-odolez
bustiko eunkek pikotx zorrotzoi!
¡Nerbion-ertzok, —tranbi-dardara—,
azkatu-nayez, zenbat alegin!
Baña olaen zarata-artian
aren ayotsik adittu-ezin!
Sispa luziak sutan yagozak,
—opor-zaratak txaide zabalan—.
¡Aurpegi balzdun miatzarijoi
igeri adi eure odolan...!
Txapel-okerrak edango yabek
ardao onena Gomez-etxian.
¡Ene Bizkai'ko miatze gorri,
zauri zarae mendi ezian!
Nork: leihotik.2007/01/22 12:11:31.810 GMT+1
Etiketak:
odeo
podcast
lauaxeta
literatura
poesia
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Nik ezin izan nuen Luistxo Fernandezek emandako hitzaldira joan. Askotan zaila izaten da lana eta ikasketak uztartzea eta hori gertatu zitzaidan egun hartan. Egia esan, loari kendu izan dizkiot orduak beti, baina egun hartan ikasleak zain nituen eta ezin esango nien klase gauez emango niela (gozoak jarriko ziren)!
Luistxo Fernandezen hitzaldiaren nondik norakoak Joxeren blogean jaso ahal izan ditut. Tagzania oso baliagarria dela klaseak bertan ikusi genuen baina ikasleak ez ezik, dirua dutenak ere konturatu direla esango nuke. Gustura izango da Luistxo Tagzania proiektua nola hedatzen ari den ikusita ( yahoo eta Microsoft mapekin ere lan egin, GPS ibilbideak).
Luistxoren bizitzari buruz Joxek egindako sarrera irakurtzen aritu naiz gero. Honek, mezularia saioarekin izandako gorabeherak irakurtzera eraman nau. Nik maiz entzuten dut saio hori HUHEZItik etxera bidean. Saio gustuko dut baina arrazoia eman behar diet kritikei, ni neu ere konturatua bainintzen. Hala ere, ez dut uste mezularia denik sareari erreparatzen ez dion bakarra.
Euskadi irratian blogintzari (hala esaten diote haiek) eskaintzen dioten tarterik interesgarriena gauetan izan ohi da, Susana Mujikak zuzentzen duen Deja vu saioan. Agian baieztapen gogorregia izan da honakoa eta ez dut arrazoirik, baina ordu ugari ematen ditut egunean irratia entzuten eta gustu handiz entzuten dut Susana Mujikaren saioa.
Amaitzeko, Luistxori zorionak eman nahi nizkioke, sinisten duzun lana aurrera doala eta hedatzen ari dela baino gauza gustagarriagorik ez badago ere.
Nork: leihotik.2007/01/20 13:00:27.170 GMT+1
Etiketak:
tagzania
luistxo
blogintza
fernandez
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Nik ere Firefox instalatu nahi dut. Hori izan zen Joxeren azalpena enrtzun ostean esan nuen lehenengo gauza. Hurrengo goizean, lanera iritsi eta tartetxo bat izan bezain laster instalatzeari ekin nion. Egia esan, Internet Explorer ere erabiltzen jarraituko nuela nahiko argi nuen, zaila baita egun batetik bestera ohiturak erabat aldatzea. Bi egun beranduago berriz, hain nengoen gustura, nire bulegokideei firefox instalatzeari ekin niola. Zoratuta nengoela esan zidaten hasieran, baina gustura dabiltza orain.
Ni gehien erakarri ninduena euskalbar izan zen. Itzulpenak egiten aritzen naiz eta maiz-maiz erabili ohi ditut hiztegiak. Joxek euskalbar loturarekin hiztegiak nola kontsulta zitezkeen erakusten ari zenean begiak zabal-zabalik izan nituen, hain da erraza… Nik orain artean, internet explorer erabili dudanez, gogokoak atalean eduki ditut hiztegi horiek guztiak.
Benetako aurkikuntza izan da niretzat. Testigantzak irakurrita, ondorio nagusia euskaraz erabili ahal izatea guztien begiko dutela esan genezake. Nire ideia sakontzen dutenak berriz, hiztegiak erabiltzeko erraztasuna, ugari dira, Iban Arantzabal eta Asier Irizar besteak beste.
Ni ez naiz ordenagailu munduan aditu baina benetan diotsuet, emaiozue aukera bat firefox nabigatzaileari eta biziki eskertuko duzue.
Nork: leihotik.2007/01/20 12:35:42.166 GMT+1
Etiketak:
firefox
etorkizuna
testigantzak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)