Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/14 01:06:29.369 GMT+2

bloga

Oro errana da, aspaldidanik.

Oro errana dela ere errana da.

Oro errana da, bada, ezinbestean.

Oro errana da, baina ez nik.

 

Kaixo:

Blog bat sortu behar nuela esan zidatenean, zalantza asko sortu zitzaizkidan. Blog bat nik? eta zertarako? zer esan dezaket? Horrekin batera poema hau gogoratu nuen. Orain urte batzuk ezagutu nuen poema honen egilea, Anjel Erro, oso pertsona interesgarria eta jatorra. Berari buruz beste zerbait jakin nahi baduzue sar zaitezte hona, merezi baitu.

Asteburu on pasa guztiok eta idatz ezazue, nik neuk ez baitakit oraindik ere ziur zein izango den blog honen etorkizuna. Zuen laguntzarekin norabidea emango diodalakoan nago.

Ondo izan,

Nork: leihotik.2006/10/14 01:06:29.369 GMT+2
Etiketak: poesia literatura | Permalink | Erantzunak (5) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Epa iras,

Beno azkenen sartu naiz zure blog-era. Zure lagunaren poema oso politta. Xeankok atzo kontatu zigun zure abentura Irunen. Beno behintzat ailegatu zinen, ez?

Ala ba, ondo pasa astea.

Nork: Arantxi.2006/10/17 05:57:59.588 GMT+2

Zein poema esanguratsu eta polita...literatura zalea zara? gustu ona, bai jauna. Zorionak eta eskerrik asko

Nork: .2006/10/20 23:14:45.407 GMT+2

Zeresan handia duzu. Ahalmena ere bai gauzak eder esateko. Falta zaizu erabakitzea nondik nora eramango duzun blog hau. Animo!

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/23 20:01:54.217 GMT+2

Anjel Erro... jatorra? ejem

Nork: txapelpixel.2006/10/26 20:30:20.375 GMT+2

No se quién ha firmado lo anterior, ni porque se hace llamar txapelpixel,

Desde luego puedo asegurar que el auténtico txapelpixel no sabe quién es Anjel Erro, ni puede decir si es majete o no :)

Agurrak

Nork: karramarro.2006/11/07 12:32:31.980 GMT+1
http://www.txapelpixel.com

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.