Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/03/05 21:57:46.954 GMT+1

Aralarrek lau parlamentari eta 62.214 boto eskuratu ditu Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Aralarrek 62.214 boto eskuratu ditu Legebiltzarrerako hauteskundeetan, eta horrenbestez, lau parlamentari eskuratu ditu. Aurreko hauteskundeetan legebiltzarkide bat izatetik lau legebiltzarkide izatera pasa da Aralar. Aintzane Ezenarro eta Oxel Erostarbe (Gipuzkoa), Mikel Basabe (Araba) eta Dani Maeztu (Bizkaia) dira Aralarren lau parlamentariak.

Patxi Zabaletak, Aralarren koordinatzaileak, Jon Abrilek, koordinatzaile ordeak, eta Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek, Dani Maeztuk eta Oxel Erostarbek egin dute Londres hotelean bilduta zeuden Aralarren militanteen aurrean agerraldia. Aintzane Ezenarrok Juan Jose Ibarretxe zoriondu du hauteskundeak irabazi dituelako eta eskerrak eman dizkie Aralar bozkatu duten pertsona guztiei, “ezker abertzale politikoa indartzeko botoa eman duten guztiei eskerrik asko. Eta gure hitza ematen diegu konfiantza eman diguten guztiei lau urtean lanarekin bueltatuko diegula. Lana eta lana, hori da gurea. Ez diegu hutsik egingo, gaur ikusi dugun bezala, gero eta gehiago garelako, herri honek merezi duela pentsatzen dugunak, herri honek ezker abertzale politikoa behar duela uste dugunak".

LEZON LAUGARREN INDARRA

Herrian, ARALARrek laugarren indar politikoa bihurtu da, hurrengo datuekin

D3M......776

EAJ-PNV...733

PSE-EE...515

ARALAR....230

PP.......112

EA........61

EB-B.....57

UPYD..24

Nork: lezoko ARALAR.2009/03/05 21:57:46.954 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru