Zergatik firefox: testigantzak atala irakurri berri dut Joxe Arantzabalen Faroa blogean. Firefoxaren inguruko hainbat eta hainbat iritzi daude bilduta, eta guztiek firefox zerbait ona bezala deskribatzen dute. Dagoeneko jende askok probatu du nobedade hau Interneten nabigatzeko.
Nik lehenago ere aipatu nuen Firefoxari buruz dudan iritzia, eta testigantzak irakurri ondoren antzerako zerbait pentsatzen dut. Orain hilabete probatu nuen lehen aldiz Firefox, eta orain egunero praktiketako lekuan hau erabiltzen dugu. Lehen kontaktua ez zen oso erraza izan, orain arte beti ibili bainaiz Internet Explorerrekin. Azken horretara oso ohituta nago, eta beraz oraindik ohitzen ari naiz. Hala ere, eta jendearen testigantzak irakurrita "software librea da, IE baino seguruagoa, azkarra, arina, erabilgarria, fitxa bidezko nabigazioarekin, euskaraz dagoena..." erakarri egiten zaitu Firefoxen sekretu guztiak ezagutzera.
Aurreko batean esan nuen moduan, ez dakit, suposatzen dut denbora eta praktika kontua izango dela.
El Paiseko "Los Nuevos Reyes de Internet" artikulua oso interesgarria iruditu zait. Jada ezagunak egiten zaizkigun You Tube, Flickr, My Space..., horien sortzaileak... aipatzen dira artikuluan.
20 urte inguruko gazte batzuek kontrolatzen dituzte jada milaka internautek bideoak, argazkiak eta sareko artikuluak elkartrukatzeko erabiltzen dituzten zerbitzu berriak.
Stewart Butterfieldek, Flickrren fundatzaileak esaten du jada internautak ez direla sujetu pasiboak, hau da, ez garela ordenagailu aurrean esertzen botatzen diguten dena irensteko. Zer gertatzen da ba orain? Zer aldatu da? Ba, orain produktuak guk geuk produzitu, kontrolatu eta banatzeko aukera dugula. Bai, guk geuk.
Web 2.0k (internautei argazkiak, bideoak, ezagutzak, ideak, anekdotak... elkartrukatzea ahalbidetzen dien zerbitzu eta herraminten generazio berriak) garaipen garrantzitsua lortu du. Sarelariek 100 milioi bideo zintzilikatu eta 60 milioi blog sortu dituzte. 13 milioi erabiltzaile baino gehiagoren galderak erantzun dituzte Yahoon. Ez dira, ez, datu makalak!
Erabiltzaileen boterea handitu eginda. Lehen saltzaileek produktua saldu, eta kontsumitzaileek erosi egiten zuten; orain, berriz, gauzak aldatu egin dira. Botere oreka bat egon da, eta erabiltzaileak ohartu dira badutela zerbait esateko, orain ahots propioa daukate, software berriak sortu dituzte. Youtube, flickr, del.icio.us, my space, blogger...
Jende gaztea da, gainera, aplikazio berri hauen sortzaile eta bultzatzaile nagusia, eta guztiek amankomunean dutena da ideak fustrazioaren eraginez sortu dituztela.
Hauek bai artistak. Ni behintzat oraindik ez naiz kapaz sentitzen horrelako zerbait sortzeko, baina agian zu bai, beraz animo!
Luistxo Fernandez eibartarra izan dugu aurten hitzaldia ematen. hainbat gauzetan sartuta dago Luistxo, eta hitzaldian igarri zitzaion oraindik ere aplikazio berriak sortzen eta daudenak hobetzen jarraitzeko gogoa duela.
Aurki biltzailea izan zuen hizpide lehendabizi eta horren hastapenak eta jatorria azaldu zizkigun. Bere enpresa osatzen duen talde batek sortu zuen, eta orain euskaraz dugun bilatzailerik famatuenetarikoa da
Tagzania izeneko beste aplikazio baten inguruko informazioa ere eskaini zigun, izan ere aplikazio hau euskaraz sortzea ere Luistxoren zereginetako bat izan da. Tagzania mundua etiketatzeko, eta zure gustuko tokien mapak gordetzeko zerbitzua da. Horretaz gain, zuk zeuk ere gehitu ditzakezu leku interesgarriak bertako mapan. Nik neuk aurten ezagutu dut programa hau, eta erabilgarria izan daitekeela uste dut.
Ea bada Luistxok jarri duen bezainbeste gogo jartzen dugun beste batzuek ere aplikazio berri gehiago sortzeko, izan ere argi eta garbi esan zigun ideiak badituzu eta horiek Interneten praktikan jartzeko ahalegina eginez gero, posible dela amesten duzun proiektu hori egi bihurtzea. Bestela galdetu berari.
Aritz Gorrotxategik Diario Vascon 2006ko azaroaren 24an idatzitako artikulua irakurri dut Bake Spamei buruz, eta spametatik gehien molestatzen diona ondorengo esaldian laburtzen du: "Norbaitek nire datuak eman dizkio sortu berri den erakundeari".
Orokorrean hausnarketa interesgarria egiten duela iruditzen zait. Beharbada arrazoia izango du, baina egia esan, nik neuk ez diot inoiz horri garrantzi askorik eman. Spamek ez naute inoiz larregi molestatu. Emailak irakurtzera sartzerakoan eta spam mezuak ditudala ikustean, ia beti zuzenean borratzen ditut. Normalean ez naiz bakarka spam mezu bakoitzaren titulua, eta bidaltzailearen izena irakurtzen hasten, eta beraz, ez diet nazkarik hartu.
Agian, egunen batean, spam mezuen artean baten bat garrantzitsua iritsiko zait eta nik kasurik ere egin gabe borratuko dut, baina bueno zer egingo diogu ba? Horrela behintzat spamak lehen bait lehen begi bistatik kendu eta beraiekin ahazten naiz.
Ez dakit, oraingoz behintzat ez naute askorik kezkatzen...
Izan dugun beste hitzaldietako bat Irene Arratsek, Berriako euskara arduradunak, eman ziguna izan zen, Berriako estilo liburuaren ingurukoa.
Hedabide guztiek edo gehienek behintzat estilo liburua dute (bakoitzak berea, hedabideak bezala besteetatik ezberdina dena), eta oso garrantzitsua da beraien lana burutzeko.
Hiztegi baten antzerakoak dira, baina atal gehiagorekin, eta kontsultak egiteko balio dute: idazteko estiloa, puntuazio arauak, izen bereziak zenbakiak edota letra larriak nola idatzi, informazio genero ezberdinak, hitzen esanahiak...
Guk iaz El Paiseko estilo liburua landu genuen ikasgai batean. talde bakoitzak atal bat aztertu eta ikaskideei azaldu behar genien. Gure zatiak siglak, akronimok... aztertzen zituen, eta dudak argitzeko baliagarria zen arren ez zen berez atal interesgarria. Hala ere, hiztegiekin antzekotasuna duten arren estilo liburuak osatuagoak dira, eta informazio gehiago eskaintzen dute, beraz hedabidetan lan egiten baduzu, idazlan ugari egiten badituzu, idaztea gustatzen bazaizu edota besterik gabe interesa baduzu estilo liburua erostea baliagarria gerta dakizuke. Nik oraindik ez dut estilo libururik erosi, baina nork daki...
Aurtengo kurtsoan Iban Arantzabalen bisita izan dugu Huhezin, eta 3.mailakook behintzat aurretik ezagutzen genuen, lehen mailan ere eman zigulako hitzaldi bat. I. Arantzabal gure moduan Huheziko ikasle izan zen eta bertan Irakasle ikasketak egin zituen, baita EHUn Euskal Filologia ikasketak ere. Sustatu eta Goienkarian editore lanetan ibili zen, eta urte batzuez Goienan telematikako arduraduna izan bada ere, orain Goienako Ikus-Entzunezkoen zuzendaria da.
Egia esan, lehen mailan jaso genuen hitzaldiarekin bazeukan antzekotasuna aurtengoak, izan ere, blogen munduari buruz mintzatu zen (blogen garrantzia eta erabilgarritasuna), eta.baita editore lanari buruz.
Baina, hala ere, zerbait berria ere entzun genuen, eta Firefox izan zen hasieran nire belarriei arrotza egin zitzaien kontzeptu berri hori. Ez dakit aurrez entzunda nuen edo ez, baina ez nekien zer zen. Ba, Firefox software librea da (doan da) eta euskaraz erabili daiteke. Egia esan, horrela entzunda, pentsatu zenezake Interneten ordez Firefox erabiltzea. Hala ere, kosta egiten da. Zergatik kostatzen da, doan bada? Nire kasuan, adibidez, orain aukera izan dut firefox erabiltzeko praktiketan ari naizen tokian, eta ondo dago, baina txikitatik Internetera ohituta bazaude kostatu egiten da bertara moldatzea. Suposatzen dut gauza guztiekin gertatzen den bezala denbora eta praktika kontua izango dela. Hori espero dut.
Kurtso honetan web 2.0 izeneko ikasgai berria izan dugu. Egia esan aurten entzun dut lehendabiziz kontzeptu hau, eta baita bere sortzailea den Tim O´Reillyren izena. Hala ere, ezaguna omen da software librearen eta estandar irekien bultzatzailea baita.
Ez dakit, atzean gelditzen ari naizela uste dut. Baina, egia esan, gaur egun ez da oso zaila atzean geratzea, Informazioaren eta Komunikazioaren gizartea deitzen diogun honi, Teknologia berrien gizartea deitu beharko genioke agian. Bai, informazio bonbardaketak jasaten ditugu, baina baita teknologia berrien bonbardaketak ere. Gure generaziokoak gazteak ginenean kalean musika entzuteko walkmana genuen alboan (lehenago hori ere ez zuten), ondoren discmana etorri zen, gero mp3a eta jada mp4a ere kaleratu dute.
Internetekin ere berdina gertatu da, eta salbuespenak dauden arren, egun jende askok bere eguneroko bizitzaren parte bat gehiago bezala ikusten du, zerbait normala da. Arraroa dena da Internet ez ezagutzea.
Internetek ere eboluzionatu egin duela nabaria da, eta denetik aurkitu dezakegu bertan. Tim O´Reillyk esaten duen bezala "Interneten dauden aplikazioak gero eta idartsuagoak dira". Alde batetik, teknologia berriek, kasu honetan, Internetek baditu bere abantailak, eta gaur egun gauza askotan erraztasuna ematen digu; baina, bestetik argi eta garbi dago ez gaituztela teknologia berriek itxutu behar, hau da, ez gara horiei begira soilik bizi behar.
Tim O´Reillyk komentatzen duen beste gai bat da hirugarren munduan ere aukera handiagoak sortu direla Interneti esker, eta bere ustez, tarte digitala gero eta txikiagoa egiten ari dela. Nik ez dut hirugarren munduko lurraldeek internetekin duten harremana ezagutzen, eta aukera handiagoak dituztela esaten duenean ez dakit ondo zer gura duen esaten, baina beti ere beraien egoera hobetzeko bada hobe. Hala ere, tartea txikitzen ari dela ez dut horren garbi ikusten.
Azkenik, eta web 2.0ren sortzaileak aipatzen duen azken gaiari helduz, hizkuntza minorizatuek etorkizunean interneten izango duten tokia nik neuk ere ez dut ezagutzen, baina bai izan daiteke toki aproposa herri edo talde ezberdinak biltzeko eta batera aurrera egiteko. Nola? Hori ikusi egin beharko genuke, baina modu batera edo bestera probetxua atera dakiokeela uste dut. Amaitzeko, Tim O´Reillyren esaldi bat botako dut, ondo egongo zen esaten duena egi bihurtzea: "Iritsiko da une bat non zu eta biok egonen garen mahai honetan, non zuk euskaraz hitz egingo duzun, nik ingelesez, eta ez dugun itzultzailerik behar izango..."
Bueno tagzaniatik mapa bat sartu binebela ta, aurreko udan oporretan eon nitzen lekua jarten dotzute: Granada, benetan al bozue fan.
(Igual mapia ez da oso zentrauta agertuko, baina mobiu zekei zuek).
Tagzania: romponz
Bueno, gaur asteazkena ia aste erdixa indda daku. laister astebukaeria eta mila gauza itteko aukeria (gogua ta denporia badau bentzet). Bittartian barre apur bat itteko ikusi bideo hau.