2008/07/09 16:39:25.618 GMT+2
Maliferus zuhaitza... sagarrondo toto
Argi-itzaletan
biziko gara
aurrerantzean
galdu ditugu
gaztaroko ziurtasunak
betiko...(?)
maitea-
bukatu da sari banaketako oturuntzan
ganbak jaten eztabaidatu genuen inozentzia
jan baitugu maliferus zuhaitzetik
eta konturatu gara
zein gauden biluzik
zein behar ditugun gezurtxoak
jarraitzeko
Nork: Lost_Hawk.2008/07/09 16:39:25.618 GMT+2
Etiketak:
-1
poemak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Idatzi artikulu bat