2009/01/23 00:40:09.861 GMT+1
Banoa
Aldatzeren helburua mezu zaharrak errazago topatzea da. Izan ere neuk sarri erabiltzen ditut mezu zaharrak (aspaldi honetan bloga dokumentazio zentro moduan erabiltzen dut) eta bertan kosta egiten zait topatzea. Topaketa hori niri, eta zuri noski, errazte aldera egiten dut lekualdatze hau.
Eskerrik asko Blogak.com-eko jendeari.
Nork: alexgabi.2009/01/23 00:40:09.861 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/17 23:00:12.694 GMT+1
Behin behineko deskarga zuzenen zerbitzua
Disko birtualak. Hauetara igotzen ahal dugu dokumentuak behar ditugun unean gu geuk jaisteko.
Partekatzeko tokiak. Toki hauetara fitxategiak igotzen dira gonbidatutako jendeak edo nornahik ikus ditzan. Hauetako gehienetan fitxategiak ikus edo entzun daitezke eta baita web orrietan edo blogetan txertatu. Hauetako batzuk lehengoan aipatu nituen.
Partekatzeko tokien azpi multzo bati buruz idatzi nahi dut gaur, deskarga zuzeneko web orriak, eta daudenen artean pare bat aipatuko ditut. Web hauetara edozein motako fitxategiak errez igotzen dira eta epe batez edonork deskarga ditzake. Deskarga esan dut eta ez ikusi, beraz ftp antzeko zerbitzua ematen dute. RapidShareren kasuan 200 MB arteko fitxategiak igo daitezke eta kentzen dituzte azken deskargatik 90 egunetara; erregistratuz gero ez dago deskarga mugarik eta fitxategi zerrenda bat sar daiteke URL edo helbide bakarrean.
MediaFire orrian fitxategiak denbora mugarik eta kapazitate mugarik gabe egon daitezke, fitxategi bakoitzaren gehienezko tamaina 100 MB.
Zertarako iruditzen zaidan interesgarria? Bada, behin behineko partekatzeak egiteko, hala nola, lankideentzako dokumentuak, ikasleentzako ariketak, konprimitutako karpetetan argazkiak, software... Iraun behar duten dokumentuentzako Moodle, Scribd edo tankera horretako ordezkoak erabiliko ditugu.
Besterik gabe, txapa hau dena batxilergoko ikasleei San Sebastianeko ajea ariketak egiten lasai pasa dezaten ariketa batzuk zintzilikatzeko:
Ariketen deskarga.
Bide batez, azken mezuetan letra asko eta irudi gutxi daudenez kolore pixkat emateko gure Endikak diseinatutako ordenagailu ultraarinaren argazki promozionala jarriko dut. Modeloaren izena: Cartoy PC.

Argazkiak.org | Cartoy pc © cc-by-sa: alexgabi
Nork: alexgabi.2009/01/17 23:00:12.694 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/16 01:02:37.027 GMT+1
Nola arindu aurkezpenak blogean txertatu aurretik
Aurkezpena igotzekotan kontuan hartzeko faktore bat dago: fitxategiaren pisua. Zenbat eta arinago azkarrago igo eta prozesatuko da eta, batez ere, arinago jaitsiko da. Aurkezpenak arintzeko OpenOffice gehigarri interesgarri eta erabiltzeko erraz bat du: Sun Presentation Minimizer. Deskargatzeko klik egin estekan eta gorde fitxategia, ondoren fitxategiaren gainean klik bikoitza egin eta instalatuko da. OpenOffice Impress irekitzean toki bila dagoen koadrotxo bat azalduko zaigu. Koadrotxoan Minimize Presentation azaltzen da eta formatu barran txoko bat bilatuko diogu.

Argazkiak.org | Minimize Presentation © cc-by-sa: alexgabi
Aurkezpena egiten bukatzen dugunean botoi horretan zapaldu eta bost urratsetan lagunduko digu txikitzen ingelez erraz batean. Pisuan diferentzia handia sumatuko dugu, batez ere gure aurkezpenean irudiak badaude, zer esanik ez horiek argazkiak badira.
Nork: alexgabi.2009/01/16 01:02:37.027 GMT+1
Etiketak:
blog
openoffice
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/14 22:40:51.279 GMT+1
Bideoetan azpitituluak jartzeko weborriak
dotSUB.com: web honetara gure bideo bat igo edo interneteko baten helbidea eman eta gero azpitituluak jar diezaiokegu, bere hizkuntzan, alegia transkripzioa egin, edo beste batean, esate baterako ingelesezko bideo bati euskarazko azpitituluak ipini. Era berean, erregistratuz gero, besteek igotako bideoak transkribatu edota euskarara ekar ditzakegu.
BubblePLY.com: web honetara ezin dugu bideoak igo baina bai beste tokia batean igondako bideoei, gureak izan ala ez, azpitituluak ezezik bokadiloak eta ikonoak ere erants diezaiekegu.
Begira Gurutzek bere blog berrian nola erabili duen.
Nork: alexgabi.2009/01/14 22:40:51.279 GMT+1
Etiketak:
blog
bideo
azpititulua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/09 18:43:47.066 GMT+1
Kolore nahasketak
Objektu batek argi izpi guztiak zurrupatzen baditu ez du argi izpirik islatzen eta, ondorioz, ez da ikusten, alegia beltza "ikusten" dugu. Objektuak gorriak ez beste guztiak zurrupatzen baditu gorri ikusten dugu, zurrupatzen ez duen eta, ondorioz, islatzen duen kolorekoa. Kolore guztietako pinturak nahastuz gero beltza lortuko dugu; islatutako koloreen kasuan koloreen gehikuntza kolore eza du ondorio.
Alta, kolorea zuzenean iturritik ikusten dugunean, oinarrizko koloreen batuketa, hots, gorria, berdea eta urdinaren* nahasketa argi zuria du emaitza.
Alda ezazu koloreen proportzioak ikusteko nola sortzen diren argi-espektroaren koloreak.
* Kolore digitaletan sarri erabiltzen da RGB sistema Red, Green, Blue, alegia gorria, berdea eta urdinaren nahasketa.
Ohartu zaitez gorria kentzen badugu zian kolorea geratzen dela, berdea itzaliz gero magenta azaltzen da eta urdina zeron jarrita horia. Bada hiru hauek -cian, magenta, yellow - dira CMYK modeloaren, alegia kolore sustraktibo edo islatutako koloreen modeloaren oinarrizko koloreak, eta, horregatik dira inprimagailuen kolorezko kartutxoen osagaiak.
Kolore nahasketa hauekin argitu edo nahastu zara?
Gehiago jolastu nahi baduzu web orri honetan koloreak kalkulatzeko gurpila duzu eta kolore nagusi bakoitza zein sentsazioekin dagoen lotua.
Bestetik gaia gustukoa baduzu bi liburu gomendatzen dizkizut:
Patxiku Perurenaren "Koloreak eta zenbakiak euskal usarioan" Erein.
Txema Preciado eta Alfontso Martinez Lizaduikoaren "Euskaldunen kolore unibertsoa" Gaiak
Nork: alexgabi.2009/01/09 18:43:47.066 GMT+1
Etiketak:
rgb
kolore
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/08 23:31:14.080 GMT+1
Itzali ikonoa mahaigainean

Argazkiak.org | Itzali ikonoa © cc-by-sa: alexgabi
Nola:
Mahaigainean eskuin klika egin
Klikatu [Berria] [Lasterbidea] eta lasterbideak egiteko morroia irekiko da
Idatzi [shutdown -s -t 00] kortxeterik gabe
Klikatu [Hurrengoa] eta idatzi "Itzali"
Klikatu [Amaitu]
Lasterbideari ikono edo irudi aproposa ipintzeko:
Lasterbidaren gainean eskuin klika egin
Klikatu [Propietateak]
Klikatu [Aldatu ikonoa...] eta hautatu gaineko irudian agertzen dena.
Nork: alexgabi.2009/01/08 23:31:14.080 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2009/01/03 00:43:11.929 GMT+1
Storyboard-a edo istorio-eskema
Storyboard Txantiloia
Istorio-eskemak honelako itxura har dezake:

Argazkiak.org | Storyboard adibidea © cc-by-sa: alexgabi
Nork: alexgabi.2009/01/03 00:43:11.929 GMT+1
Etiketak:
bideo
storyboard
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/02 13:40:02.944 GMT+1
Blogaren zenbait erabilera eskolan
Irakaslearenak
Berarentzat edota ikasleentzat
Irakasleak gai bakoitzarekin erlazionatutako materialen bilduma, txertatua edo estekatua. Irakasleak erabil dezake gela-digitalean zein orga multimediarekin klaseak emateko eta ikasleek gela arruntean, informatika-gelan zein etxean errepaso, errefortzu edota sakontzeko.
Ikasleentzat:
Irakasleak baliabide bat jarri (artikulua, bideoa....) eta ikasleek eta erantzunen bidez ikasleen komentario, laburpen, kritikak eta abarrak jaso.
Irakasleak ebaluazioko plangintza eta egutegia zabaltzeko.
Hiru erabilera hauentzako Moodle agian egokiagoa izan daiteke. Plataformaren bat badugu ebaluatzeko kontua litzateke. Bestela, ekin blogari.
Ikasleen lanak, proiektuak ikuskizunak aurkezteko. Puntu honetan ebaluatu behar da ikasleen lanak eurek zabaltzea edo irakasleak. Ebaluatzeko faktoreak ikasleen adina, gaitasuna , denbora eta ardura dira. Tarteko bide bat Wordpress.com blog plataformak eskaintzen du, izan ere, besteak beste kolaboratzailearen rola du. Rola honetan ikasleak mezua idazten du baina irakasleak du argitaratzeko ardura.Adibidea.
Ikasleen blogen aurkibidea esteken bidez. Hau bloga gabe ohiko web orria izan zitekeen.
Beste irakasleentzat:
Baliabideen, metodologien, proiektuen berri emateko edo iritziak zabaltzeko. Blog hau da horren muestra.
Irakasle taldeenak
Klaustro, zuzendaritza taldea, proiektu-taldeak eta era guztietako batzordeen deialdi eta gai-ordenak zein aktak zabaltzeko. Adibide bat ikusi nahi baduzu bertan IKT batzorde batena duzu.
Ikasleenak edo ikasle taldeenak.
Euren lanak eta sorkuntzak zabaltzeko, direla idazlanak, iruzkinak, marrazkiak, bideoak, aurkezpenak... Blogak hainbat helburu batzen ditu: batetik lanak argitaratzea motibagarria da eta erantzukizuna edo ardura garatzen du eta, bide batez, gaitasun digitalak lantzen dira. Kasu honetan irakasleak kontrolatu eta ebaluatzeko ikasleen blogen harpidetza egitea komeni du RSSa baliatuz. Adibidea.
Ikasle taldeenak:
Eskolako aldizkari tradizionalaren ordezkoa izan daitekeen albistegia, agenda...
Eskolako irrati tradizionalaren ordezkoa izan daitekeen podcasta. Irratsaioa osatzeko audio ediziorako programa bat behar dugu
Metodologia aldetik ikasle taldeenak oso interesgarriak dira, izan ere, lehen aipatutako helburuaz gain talde lana garatzen da. Dudarik gabe aukera konplexuena ere bada plangintza, antolaketa eta talde dinamikaren aldetik exijenteena delako.
Bestelako aukeraren berri duzu? Bururatu ahal zaizu beste erabileraren bat? Adibide interesgarriak ezagutzen dituzu? Jakinarazi mesedez erantzunen bidez.
Nork: alexgabi.2009/01/02 13:40:02.944 GMT+1
Etiketak:
blog
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/30 01:21:12.210 GMT+1
Argitaratu aurretik birritan pentsatu
Nork: alexgabi.2008/12/30 01:21:12.210 GMT+1
Etiketak:
blog
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/29 00:44:46.840 GMT+1
Robomind
Gaur software libreko programatxo plataforma-anitza aurkeztuko dut: Robomind. Amsterdamgo Unibertsitateko Arvid Halmak egina jolas-didaktikoa da. Bere helburua, ondo pasatzeaz gain, programazioaren egitura oinarrizkoak erakustea da: operazioak, baldintzak, loop edo begiztak...
Adin guztietarako balio du. Haur eskolakoak primeran moldatuko dira kontsolarekin, Lehen Hezkuntzakoek kontsolaz gain komandoekin ederki kontrola dezakete. Bigarren Hezkuntzakoek -eta handik aurrerako guztiek- gusto ateratzen ahal diete programazio algoritmoei.
Robota taula batean mugitzen da. Mugitzeaz gain zenbait ekintza egin ditzake: zuriz pintatu, beltzez pintaztu, begiratu, bolak atzeman eta bolak askatu.

Argazkiak.org | Robomind © cc-by-sa: alexgabi
Taulak edo eszenatokiak alda daitezke eta berriak diseinatu.
Komeni da kontsolarekin hastea: bolak hartu toki batean eta bestean utzi, letrak idatzi. Hori kontrolatzean gauza bera egin dezakegu baina komandoekin eta programak gorde. Azkenik ataza konplexuak programa dezakegu: piszineko errobota garbitzaile, nola atera labirinto batetik eta abar.
Web orritik jaitsi dezakegu programa eta bertan dokumentazio egokia dago ikasteko nola funtzionatzen duen.
Nork: alexgabi.2008/12/29 00:44:46.840 GMT+1
Etiketak:
robotika
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
