Bi planteamendu bereizten ditut:
- Ikasleek azpitituluak dituzten bideoak ikustea. Eta atal honetan erabilerak horrela sailka ditzakegu:
- Karaokea, alegia azpitituluak dituzten kanten bideoklipak. Adin guztietan erabili daitezke. Helburu orokorra ahozkoa eta idatzizkoa uztartzea izaten da. Helburu berarekin bertso saioei eta euskal filmei azpitituluak jartzen ahal diegu. Erabilera hau erdarak lantzeko ere erabili daiteke.
- Beste helburu bat da erdarazko filmak, antzerki-lanak, elkarrizketak, dokumentalak edo hitzaldietako bideoei euskal azpitituluak jartzea mezua ulertzen laguntzeko.
- Bigarren planteamendua ikasleek beraiek azpitituluak egitea. Aktibitatea honakoa izan daiteke: pelikula edo dokumental zatitxo bat ikusi eta haren transkripzioa egin, itzuli, azpitituluak erantsi eta gero bikoiztea. Aktibitate honek hainbat gaitasun lantzen lagunduko digu, hala nola: transkripzioa egitea, itzulpena, lan kooperatiboa, adierazgarritasuna eta gaitasun tekniko digitalak.
Lehenik eta behin bideoa behar dugu. Aukera desberdinak ditugu, hala nola: DVDa erostea -batez ere euskarazko materialaren kasuan aplikatu dezakeguna-; DVD batetik bideoak eskuratzea (GFrontend Theora, BitRipper, DVDx...) VOB formatutik OGG, OGM edo AVIra pasatzeko; Youtube edo antzeko zerbitzuetatik jaistea (Firefoxen Downloadhelper gehigarria edo antzeko baten bidez; eta abar.
Filmen kasuan askoren azpitituluak internetetik eskura ditzakegu. Horretarako hainbat web daude, tartean www.divxsubtitles.net.
ERREPRODUKZIOA
Filma eta bere azpititulu fitxategia dugula biak batera ikusi ahal izateko VLC erreproduktore multimedia abiatu > filma ireki eta azpitituluen fitxategiaren kokalekua eta izena zehaztu -bideoa eta azpitituluak karpeta berean eta izen bera badute automatikoki egingo du-.
EDIZIOA
Azpitituluak guk -edo ikasleek- egin behar baditugu bai transkripziotik abiatuta, abestiaren letra internetetik eskuratuta edo azpitituluen fitxategia beste hizkuntzara itzuli nahi badugu azpitituluen editore bat beharko dugu. Ondo dabilen bat WorkShop 2.51 da -beta bertsio berriago bat dago baina arazoak eman dizkit-. Prozesua hau da:
Aurrena azpitituluen testua Ohar Blokan edo testu prozesadore batean jarriko dugu, esaldi motz samarrak lerro banatan bereizita (testu hau .txt formatua badu ez dugu bideoarekin batera gorde behar).
VLCn bideoa ireki > View / Stream and Media info / informazio aurreratuan bideoaren fotograma-ratioa begiratuko dugu. VLC itxi.
WorkShop 2.51 editorea abiatu eta Fitxategia / Berria egingo dugu.
Bideoa kargatuko dugu WorkShopen: Filma / Ireki
Ezker aldean Sarrerako FPSan bideoaren fotograma-ratioa jarriko dugu eta behekoan berbera.
Edizioa / Txertatu azpitituluak (testuko esaldi bakoitzerako e azpititulu bat txertatuko dugu), eta Ohar Blokatik esaldia kopiatu eta azpitituluan itsatsiko dugu.
Hurrengo ataza azpititulu bakoitzaren hasiera eta bukaera-unea zehaztea da eta landu behar den trebezia eskatzen du. Aurrena azpititulu bakoitzaren bukaera-unea zehaztuko dugu: bideoa abiatu eta kontrol urdinetan 11.a zanpatuko dugu esaldiaren ahoskatzea bukatzen den unean. Hori bideoa gelditu gabe egin behar dugu eta entrenamendua behar duen ataza da -froga ezazu lehenengo azpitituluekin teknika kontrolatu arte-. Beste pasada bat emango dugu isilune luzetan azpititulurik ager ez dadin. Pasada honetan 10. kontrola erabiliko dugu isilune luzearen bukaera markatzeko -beste era batera esanda azpitituluaren hasiera-unea zehaztuko dugu.

Bukatzean azpititulu-fitxategia gordeko dugu bideoaren izen berarekin eta honako formatuekin: ass., srt.,...ondo erantzuten dute.Bideoa azpitituluekin ikusteko: ireki VLC > Ireki fitxategia egin eta arakatzaileaz hautatu bideoa eta azpititulu-fitxategia. Ikusteaz gain interesatzen bazaigu azpitituluak uztartuak dituen bideoaren bertsio bat edukitzea aurreko fitxako Advances options atalean markatu Stream/Save eta zehaztu bideo berriaren izena eta tokia -settings atalean zehatz ditzakegu hainbat aukera-.
Saltseatzeko gogoekin geratu bagara bideoa eta azpitituluak erabiltzen ahal ditugu ikasleekin bideoaren bikoizketa egiteko. Beste egun batean azalduko dut nola egin daitekeen.
OHARRA 1: Edizio mota berezi bat da azpititulu fitxategi baten itzulpena. Kasu honetan fitxategia WorkShopen kargatu eta > Edit > Traslation egingo dugu; hartara orijinalaren eskuinaldean itzulpenerako azpitituluak agertzen zaizkigu. Horrela itzulpen lanean zentratuko gara azpititulu berriei hasiera eta bukaera zehaztu beharrik gabe.
OHARRA2: Web 2.0 bideotarako (Youtube, Google
video...) badago azpitituluak on line jartzeko aukera. Bideoa jaitsi eta bihurtu gabe
interneten bertan jar diezaiokegu azpitituluak DotSub, BubblePLY edo
Mojiti web-orrietan.
Idatzi artikulu bat