Ikus dezagun nola egin daitekeen DVD sinple bat:
- Aplikazio honekin lan egiteko gure bideoak MPEG edo MPG formatura pasa behar ditugu. Horretarako nik ezagutzen dudan programarik hoberena doan banatzen den Prism dugu. Bideo guztiak -edozein dela bere formatua- kargatu, zehaztu MPEG formatua, adierazi zein karpetan utzi behar dituen eta ekin bihurtzeari.
- DVDStyler aplikazioa jaitsi eta instalatu. Instalatzeko unean hizkuntza eskatuko digu eta zerrendatik euskara hautatuko dugu.
- Aplikazioa ireki eta menurako fondoko irudi bat bilatuko dugu. Ezkerreko bigarren fitxan ikusten dugu programak eskaintzen dizkigunak. Gure irudi bat jarri nahi badugu ezkerreko lehen fitxan -direktorioak- zehaztuko diogu zein.
- Menuko aukerak adierazteko, alegia zein bideo ikusi nahi dugun adierazteko hirugarren fitxa -botoiak- irekiko dugu eta "button" arrastatuko dugu menura bideo beste haina aldiz. Botoietan klikatu, "label" atalean izenburua adierazi eta "pertsonalizatua" atalean jump title 1; espresioan hain zuzen bideoaren orden-zenbakia zehaztu.
- Pantailaren azpiko aldean menua azaltzen da. Esploradoretik bideoak arrastaka eramango dugu sekuentziara (kontu egin ordenarekin). Zenbait argazki hautatu eta batera arrastaka eramaten baduzu sekuentzia egingo du. Klikatzen baduzu posible duzu zehaztu iraupena. Edozein kasutan audio eta trantsizioak ipini nahi badituzu hobe duzu sekuentzia bideo editore batean -Movie Makerren esaterako- egin eta gero beste bideoekin batera MPEGera pasa.
- Bukatzeko DVDa erreko dugu. Horretarako egin Fitxategia eta DVD-a grabatu. Grabatzean pantailan zehaztasunak azaltzen dira. Ez atera DVD-a lana burutu duela esan arte.

Idatzi artikulu bat