Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/01/30 23:16:22.079 GMT+1

Nola sinkronizatu Sunbird eta Google Calendar.

Sunbird da euskaraz dagoen egutegi-aplikazioetan hoberenetarikoa (Mozilla taldekoa da). Ahaltsua eta, aldi berean, erabiltzeko erraza da. Egutegi pertsonala eta partekatutakoak erabili daitezke batera. Egutegiok ekipoan eta sare lokalean gorde daitezke. Eta interneten bidez egutegi bat edozein tokitik ikusi ahal izateko Sunbird Google Calendar-ekin sinkroniza daiteke.

            

Nola?

  1. Sunbird jaitsi eta instalatuko dugu.

  2. Google Calendar-en egutegi berria sortuko dugu. Horretarako Gmail-eko kontua behar dugu. Oraindik ez dago euskaraz; ea behingoz mugitzen diren horiek ere. Gure egutegian gaudela ezkerraldeko Mis calendarios horretan menua zabaldu eta Configuración del calendario-ko Dirección privada-ko ICAL esteka kopiatuko dugu -eskuinarekin klikatu eta Kopiatu Loturaren Helbidea klikatu-.

  3. Sunbird aplikazioan Provider for Google Calendar gehigarria instalatuko dugu (gehigarria gorde eta Sunbird-en instalatu: Tresnak>Gehigarriak>Instalatu).

  4. Google Calendar-eko egutegia Sunbirden irekiko dugu: Fitxategia>Harpidetu Urruneko Egutegira>Sarean>Google Calendar eta lehiotxoan bigarren urratsean kopiatutako helbidea itsatsiko dugu.


Dena prest. Sunbird-en zein Google Calendarren bidez txerta ditzakegu gertaera edo hitzorduak eta bietan ikusiko ditugu. Logikaz normalean ibiltzen dugun ekipoan Sunbird erabiliko dugu eta besteetan Google Calendar.


Posted by: alexgabi.2008/01/30 23:16:22.079 GMT+1
Tags: egutegia calendar google sunbird sinkronizatu | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco