Zer dokumentu motarako erabiltzen ahal dugu? Besteak beste apunteak, eskuliburuak, aktak, programazio eta memoriak, aldizkari eta buletinak, proiektuak eta bestelako testu dokumentuak, partiturak eta Impress edo Power Pointen egindako aurkezpenak ere.
Zer abantailak ditu formatu honek?
- Formatu estandarra da. Dokumentu bat zabaltzen dugunean, batez ere testu dokumentuak edo aurkezpenak, Microsoft Office edo OpenOffice formatuak baino egokiagoa izan daiteke, izan ere, doako programa arin batez ireki daitezke eta jatorrizko itxura erabat errespetatuko du bai pantailan bai paperean. Eta hori Windows, Linux edo bestelako plataforman.
- Dokumentu bat formatu honetara esportatzen dugunean aukera dugu babesteko, hobe esan sailtzeko, bere edizioa.
- Dokumentuaren tamaina txikitzen da, eta horrek garrantzi handia du dokumentua deskargatzeko bada.
Erarik errazena dokumentuak OpenOfficen bidez egitea da, izan ere berauek PDF formatuan esportatzeko edo gordetzeko aukera ematen du (Fitxategia > Esportatu PDF gisa). Beste programa batez editatu badugu PDF Creator erabil dezakegu; inprimagailu birtual moduan dabil baina inprimatu beharrean PDF formatuan gordetzen du.
Zer programa erabil dezakegu PDF dokumentuak ikusteko eta inprimatzeko?
Sumatra PDF: oso arina da eta interfazea euskaraz du.
Foxit eta PDF-Xchange Viewer freeware aplikazio arinak dira, oharrak erants daitezke eta fosforitoak, laukizuzenak eta elipsen bidez nabarmendu daitezke testu zatiak.

Idatzi artikulu bat