Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/09/13 22:57:49.657 GMT+2

Wikiloc webguneko bideak honez gero Google Earthen

Wikiloc bideak partekatzeko wiki bat da. 28.000tik gorako bide mundu osoan zehar. Horietatik asko Euskal Herrian. Gehienak oinez edo bizikletaz egitekoak. Guneak ibilbidea erakusteaz gain, haren profila, denbora, desnibela eta argazkiak ematen ditu, baita GPSrako traka jaisteko aukera eman ere. Web orria euskaraz ez bazaizu agertu hizkuntza orriaren beheko aldean alda dezakezu.

Web honek ibilbideak  Google Earthen ikusteko parada ematen du. Bada, orain, alderantziko bidea egin du Googlek, alegia, Google Earthen sartuta ezkerreko zutabeko kapak (layer) zonaldeko Gallery atalean Wikiloc aktibatzen badugu  ikusi ahal izango ditugu bideen ikonoak -borobil zuriaren gainean oinezkoa, txirrindua, zaldia...-,  eta bertan klikatuz gero Wikiloc-gunea irekiko da;  bestetik Display GPS track on the map sakatzen badugu bidea mapan ikusiko dugu zehaztasun handiz.


Argazkiak.org | Wikiloc Google Earthen © cc-by-sa: alexgabi

Nork: alexgabi.2008/09/13 22:57:49.657 GMT+2
Etiketak: wikiloc google earth gps | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.