Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/04 14:43:43.114 GMT+2

Aurkezpena


Nork: luma_gabeak.2008/06/04 14:43:43.114 GMT+2
Etiketak: aurkezpena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/24 15:32:52.442 GMT+2

Gauerokoak - Josu Unzueta

Gauaren nondik norakoen azterketa sakona Josu Unzuetaren lumapean


 Gaua, heriotza, isiltasuna, goragalea, bakardadea, terrorea, paradoxa, zentzunikeza… ditu gai nagusi.


Gaua, erromantikoa, misteriotsua, animalia instintoak aske uzteko paradarik egokiena, hausnartzeko aukera eta barruko pentsamenduei soka luzatzeko askabidea. Horixe da gaua Josu Unzuetarentzat.

gauerokoakAzaleko irudiak argi uzten duen moduan, Diego Velazquezen ilustrazioarekin, barrokoko argi-ilunetan murgilduko zaitu Gauerokoak liburuaK. Umea eta erresinularekin hasi eta Neskatoa eta erresinula ipuin motzarekin amaitzen da. Liburuan ipuin motzak, poemak, pentsamenduak eta gauean sortzen diren malenkoniaz bustitako kontakizunak ezagutzera ematen ditu.

 
Gaua da guztietan protagonista eta gauean irakurri beharrekoa, izan ere non eta nola irakurri badu zerikusirik liburuak zabaltzen dizkizun sentimenduekin. Gaua, heriotza, isiltasuna, goragalea, bakardadea, terrorea, paradoxa, zentzunik eza… guztiek aurkitzen dute askatasuna gure baitan, baina betiere gauez. Ohean luze etzan eta egunari errepasoa eman bitartean sortzen diren zirrarak dira.

 
Kontuan hartzekoa da ezin dela kontakizun asko egun edo gau berean irakurri, hausnartzera gonbidatzen duen liburua baita. Egun eta gau eukiko zaitu pentsamenduak irakurritakoan hausnartzen, behin eta berriro hitzei birak ematen, zure bizitzari agian zentzugabekeri bati zentzua eman nahian.

Depresioak jota amaitu nahi ez baduzu behintzat, hona hemen gomendioa: irakurri poliki, gauero pare bat kontakizun edo poema, izan ere zure gorputzak edo buruak berak eskatuko dizu gelditzea.

Nork: luma_gabeak.2008/05/24 15:32:52.442 GMT+2
Etiketak: josu kronika gauerokoak unzueta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/09 21:10:57.881 GMT+2

Joan Perez de Lazarraga

JOAN PEREZ DE LAZARRAGA

"Diamante literarioa"

 

            XV.mendean jaiotako poeta euskaraz idatzitako lehen nobelaren egile izenda dezakegu. Ustez Etxepareren iturritik edan zuen, baina ezin daiteke nork ezagutu zuen lehenago nor zehaztu. Horregatik berebiziko garrantzia du hogei urterekin idatzi zuen artzain nobela, euskal literaturaren lehen nobela zirriborratu zuelako.

perez de lazarraga


Biografia

Lazarragatarrak politikan, armadan eta erregearen agindupean.

Tamalez Joan Perez de Lazarragaren jaioteguna finkatzea ezinezkoa da, baina 1546an bere gurasoen ezkon-urtea jakinda, bere jaio-urtea 1547 eta 1549 tartean dela suposa dezakegu. Heriok bisita egin zionean argi eta garbi dago, 1605eko apirilaren 11an gertatu zen.

 

            Esanguratsua gertatzen da Joan ez zela elizgizona. Kontuan hartuz garai hartan irakurri eta idaztea elizarekin zerikusia zutenek edo goi mailako nobleziak bakarrik zekitela bitxia gertatzen da bere kasua. Larreako dorretxearen jauna zela jakinda bere alfabetizazioak justifikazioa dauka. Familiaren daturik ezagutzen da. Bere genealogian politikan, armadan eta erregearen agindupean nabarmendutakoak ziren Lazarragatarrak. Bere familia Oñati, Agurain eta Zalduondo ingurukoa zen eta letrekin zerikusia zuen Esteban Garibai historialari eta kronikagilearen senidea zuen.

 

 
Artzain nobela, prosa eta bertsoak

Perez de Lazarraga “diamante literariotzat" hartu du Xabier Kintanak. Bere eskuizkribua soilik aurkitu dute, ez liburu prestaturik, eta argudio horretan bermaturik ez dute Joanen artzain nobela zorrozki kritikatu, bertan bere ohar pertsonalak eta hainbat saio soilik agertzen direlako. Gainera ez dago nola jakin ea aipatutako eskuizkribua berak bakarrik bete ote zuen edo beste pertsona baten idatziak ere bilduta dauden.

51 orriko liburuaren bi herenak bertsotan badaude ere lehenengo zatia prosan idatzia dago, artzain eleberria da beraz. Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae hitzaurrea salbu, arestian aipatutako Lazarragaren liburua da euskaraz sortutako lehenengoa. Hala ere adituek diotenez imitazioz sorturikoa izan daiteke, 20tik gora edizio izan zituen Jorge de Montemayor idazlearen La Diana eleberriarena.

 

Lazarragaren poesia; amodio-desamodio

 
Poeta saiatua zen Perez de Lazarraga, batez ere amodio eta desamodio kontuak aipatzen ditu, bereziki poemak idatzi baitzituen, 25 poema poemen gai nagusiari eskaini zizkion, hau da, maitasunari. Besteak gai ezberdinei buruz mintzatzen dira; esaterako, burlazkoak 6 olerki dira, errefrauzko bat, parea kritikazkoak eta 4 erlijiozkoak. Euskarazko 37 poema horietaz gain beste 9 poema agertzen dira, baina hauek gaztelaniaz sortuak dira.

 Bi korronte ditu Joane olerkigintzak, herrikoia eta kultua. Bigarren korronte honetan Macias, Medea eta Jason aipatzen ditu. Amodioa zenez bere poemen gai nagusia klase guztien artean maitasun kortesa aukeratu zuen horri buruz idazteko.

lazarraga-idatzia

Iñaki Aldekoak poema hauen alderdi erotikoa nabarmendu zuen bere liburuan Historia de la literatura vasca, erotismo maila altuarekin familiartasuna erakusten du XV. eta XVI poesietan topiko sexualak agertzen ditu, (azken hauek kantutegi ofizialetatik kanpo zeuden). Horretan bermaturik poemetan laikotasun ageria dela esan da.

Nork: luma_gabeak.2008/05/09 21:10:57.881 GMT+2
Etiketak: perez de lazarraja erreportaia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/23 00:29:46.152 GMT+2

Euskal Literaturari buruzko lehen aldizkari digitala

"Luma_Gabeak" Euskal literaturari buruzko lehen aldizkari digitala

 

Hiru gaztek sortu dute www.blogak.com/luma_gabeak helbidepean eta irakurleek beren iritzia eman dezakete.

"Luma gabe idazten dugu" izenpean eta teknologia berriez baliatuz sortu dute aldizkaria HUHEZIko hiru ikaslek. www.blogak.com/luma_gabeak helbidean klikatu eta bertan antzinako eta gaur egungo euskal literatura uztartuko dira. Beren nahia, blogean idatzi duten bezala, euskal literatura sustatu eta hedatzea da, baina lortzea bakoitzaren baitan dago.

luma_gabeak

Medioek literaturari ematen dioten "tratamendu meloso eta gogaikarritik nazkatuta" haize berri baten beharra ikusi zuten ikasleek. "Literaturari buruzko ikuspen gazte eta freskoa eman nahi dugu, horretarako iritzi artikuluak, albistea, kronika, azalpen testu, erreportaje, elkarrizketa, soslaia eta kronikaz baliatuko gara" . Hiru hizkuntzetan idatziko dute baina "euskararen presentzia handiagoa izango da gaztelania eta ingelesa eklipsatu gabe".

Badakite egun literaturaren esparrua ez dagoela pil-pilean baina beren ikuspegi "gazte eta makarrarekin" buelta ematea espero dute. "Blogak duen abantaila irakurleak bere iritzia eman dezakeela da, beraz zer edo zer gustuko ez badu askatasun osoz plazara dezake".

Mendeberri proiektua aitzakiatzat hartuz hiru gazte hauen sormenetik jaio da aldizkaria. Proiektua Mondragon Unibertsitateak martxan jarritako lan dinamikaren barruan dago eta nahiz eta hasieran zalantzak egon aldizkariaren gaiari buruz, azkenean adostasunera iritsi dira. "Kirola, musika edo gai mamitsuen inguruan sortzea pentsatu genuen, baina azkenean literatura izan zen hirurok ados jarri gintuena" . Hamabostero genero desberdineko artikulu bat argitaratu behar da, hortaz "irakurleek ez dute aitzakiarik izango aldizkaria ez irakurtzeko, denbora soberan izanateaz gain internet bidez doan irakurriko dute eta".

Nork: luma_gabeak.2008/04/23 00:29:46.152 GMT+2
Etiketak: luma_gabeak albistea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/21 22:07:33.671 GMT+2

Arnaud Oihenart

SinaduraOihenart

Arnaud Oihenart was the first Basque writer, historian and critic that wasn't priest. He has born in Maule (Zuberoa) in 1592 and he died in Donapaleu in 1667 when he was doing a collection about the history of the Basque Country.


Oihenart's most famous works speak about history of the Basque Country's: Notitia Utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae (1638). In this collection Arnaud write about the Basque Country's history along the years. In De silabarum quantitate article, he broke with the model of poetry and he propose other. In other books like L'art poetique basque (1665) he described the rules of Italian and Spanish poetry taking the models from the Middle Ages Latin rhyme. He wanted to enrich poetry in form and topic. In Les Proverbes Basques (1657) he recovered 706 Basque poems and proverbs and proposed some new spelling rules.

oihenart


He was the first Basque author that wrote love poems. These love poems were dedicated to different imagine women like Graziana, Beltxarana, Argia, Xuria or Margarita. He also wrote some poems to his own wife. When he married with Joana, Navarra's vice-chancellors' widow, he become part of Navarra's nobility. He also took part in Baja Navarra's Parliament as a lawyer and he was the lawyer of Agramont House.

Oihenart introduced a change in Basque literature, he marked the first line between priest writers and non priest writers. He opened new era from poetry in Basque Country.

Nork: luma_gabeak.2008/04/21 22:07:33.671 GMT+2
Etiketak: literature oihenart basque | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/16 20:46:51.294 GMT+2

Llibros vs. Película

Mucho mejor leer el libro que ver la película.

Históricamente hablando la cultura de la literatura vasca ha sido popular y se ha trasmitido de forma oral hasta la segunda mitad del siglo XVI. La primera obra impresa exclusivamente en euskera es la antología de Beñat Etxepare, Linguae Vasconum Primitiae, publicada en 1545.

 
Pero la intención de este texto no es  para debatir sobre el origen de la literatura vasca, sino para ahondar en los significativos cambios que ha experimentado en estos últimos años. Sobre todo con la incursión del cine.

 
Seamos sinceros: a muchos de nosotros nos gustan las historias bien sea para desconectar del diario devenir o para pasar el rato. Podemos llevar a cabo esta desconexión mediante un libro, una película o simplemente apoltronándonos en el sofá. Sin embargo lo que sucede con la literatura vasca y el cine es realmente un ataque al lector.

 
¿Qué películas se han llevado al cine teniendo como base literatura vasca? La respuesta es bien corta sencilla; Kutsidazu bidea Ixabel, Obaba, Carmen y Ehun metro. En todas estas películas se ha abierto el libro en canal con un oxidado cuchillo subjetivo.

ixabelEn el caso Kutsidazu hay escenas claramente creadas con fines político-ideológicos, intención que en el libro ni se menciona. ¡Uno ya no sabe qué película esta viendo! Un cambio de guión injustificado y por tanto trapicheo de la historia.

 
Obaba se las traía, bien es cierto, para comprimir tantas historias en una película que escasamente rebasa la hora de duración. El resultado deja con mal sabor de boca al espectador, faltan historias para completar la novela famosa de Atxaga. Si es difícil exprimir tantas historias en tan poco tiempo… ¡Señores directores, no lo hagan!

 
Carmen es, sin duda, una de las mayores aberraciones cinematográficas que intenta tener como base la obra literaria. Una actriz andaluza hablando en euskera macarrónico rompe la magia a tal escala que el espectador se queda obnubilado por la belleza de la actriz y pierde interés por la historia. Bien, Paz Vega es una actriz bellísima y en pantalla queda espectacular, lo mismo ocurre con el argentino Leonardo Sbaraglia, un perfecto david metido en un uniforme. Paz_Vega_i_Carmen_iSin embargo ¿no había bellísimas actrices vascas para interpretar el papel de Carmen o el de "el navarro"? No obstante, el colmo de los colmos es el caso de Ehun metro. Bien es cierto que el libro describe la frenética carrera de un sujeto que escapa de sus perseguidores al más puro estilo "encierro de San Fermín". Cruza una plaza y ahí acaba. Así el libro de Saizarbitoria pierde toda la esencia de la narración, flashback, sentimientos del corredor…

 
La imaginación es un poder que traspasa fronteras, es capaz de dibujar en nuestra mente personas, lugares, objetos… únicamente valiéndose de una breve descripción. Sin embargo, el cine, rompe con nuestra capacidad soñadora para empotrarnos un punto de vista imaginado por el director u otro artista. Delimita nuestra imaginación al poder imaginativo de otra persona, aplasta nuestra capacidad. ¿Estamos dispuestos a perder semejante poder por la diferencia de precio entre libro y sesión de cine?

 
Dos de cada tres encuestados prefiere leer el libro antes que ver el deshoje del libro por séptimo arte, eso sin que llegue el otoño. Aunque bien es cierto que solo uno de cada tres, finalmente, se decide por ver la película antes de sentarse en la butaca roja.

galeria-imaginacion

 
Nuestra forma de vida frenética, consumista y conformista nos llevará a perder la imaginación. Y su rehabilitación solo se puede recuperar mediante la lectura. ¡Recuperemos la parte fundamental leyendo!

Nork: luma_gabeak.2008/04/16 20:46:51.294 GMT+2
Etiketak: pelicula vasca libro literatura | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/04 15:48:30.768 GMT+2

Sarrera

 Arratsaldeon!

 
IKO 1ºmailako ikasleak gara eta Euskal Literaturari buruzko bloga sortu dugu, hauxe.

 
Mendeberri proiektuari dagokio gure lan zirraragarri eta liluragarria, ikusten duzuenez primerako luma gabeko idazleak gara eta saiatuko gara lan osoan zehar erakusten.

Agian harroegia? Ikusiko duzue gero….

Nork: luma_gabeak.2008/04/04 15:48:30.768 GMT+2
Etiketak: sarrera lumagabeak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)