2008/06/27 07:52:32.654 GMT+2
Urte latza hau, Realaren aldeko eta Espainiako selekzioaren aurkako futbolzale batentzat. Hau burukomina, hau nazka, hau betekada gorria!! La Roja! La Furia Roja!!

Belauste jokalaria eta Anbereseko joko olinpikoetan esan omen zuen “a mí el pelotón, Sabino, que los arrollo” carpetovetonico eta famatua izan ziren La Furia Roja topikazo okaztagarri horren abiapuntua.
Kuriosoa da, Belausteren ibilbide politikoa ikusirik, bera izatea furia españolazoaren ikur nagusia. Are gehiago, anekdota hori kazetari batek asmatutako gezur hutsa denean. Sabino Bilbao berak esana da (halaxe ikusi eta entzun nion erreportaje batean) Belaustek ez zuela esaldi hori esan, baizik eta: “Aurrera, Sabino, aurrera !!!”.

Baina, jakina, euskarazko esaldi hori ez zen oso “salgarria” Furia Gorriaren ikurtzat. Badakizue, horrela idazten da historia.
Nork: Lutz Long.2008/06/27 07:52:32.654 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04 11:29:32.775 GMT+2

Bai, hala dirudi, bilbainadak galtzear omen daude. Ez dateke!!! Hori bai dela mendebaldeko kultura gainbehera doala erakusten duen adierazgarri nabarmena. Salba ditzagun bilbainadak!!! Los Chimberos, Los Cinco Bilbainos, eta abar eta abar... bilbainaden letra paregabeak, eta guztiz politikoki zuzenak.
Bere kultura osasuna minimoki estimatzen duen gizarte batek ez luke hori dena galtzeko arriskuan izan behar. Bertso afarien ordez, ea noiz animatzen den euskal kulturaren eragile bat bilbainada afariak antolatzera. Ea denok, kanta nirekin: “Entre las angulitas, había un pes gordooo. Arrimamos el farooool, y era un...”.
Nork: Lutz Long.2008/06/04 11:29:32.775 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/27 14:13:36.534 GMT+2
Ez dakit, baina, Emakundek egin duen azken gomendioa, hau da, hizkuntza sexismoa saihesteko, hitanoan “ditunk” eta “goazemank” moduko inbentzio xelebreak eguneroko jardun serioan erabiltzeko gomendioa, uste dut kalifikaezina dela. Sinetsita nago horrelako gauzak erabakitzeko bilera brainstormingtikoetan bizi den jende askok ez duela lurra zapaltzen.
Nork: Lutz Long.2008/05/27 14:13:36.534 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/10 10:29:20.075 GMT+2
Donostiako traineru bateratua, Kiriko, atzo aurkeztu zen.
Zorte on, Kiriko.

Nork: Lutz Long.2008/05/10 10:29:20.075 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/05 14:08:46.169 GMT+2

Urteak daramatza seinale horrek Zarautz eta Orio artean dagoen gaintxo horretan. Horixe baita bere izena: Zudugarai. Urtetan, mapa militarren eraginez, Alto de Orio izena eman zitzaion... baina, esan bezala, urte dezente dira bere izena berreskuratu duela.
Alabaina, istripu triste bat izan berri da bertan, eta Alto de Orio irakurri eta entzun dut dozena bat aldiz, baita Orioko gaina ere. Eta inork ez du, antza, ezer arrarorik nabaritu... Ez ote da inor pasatzen gain horretatik? Ez ote dituzte seinaleak ikusi edo irakurtzen?
Nork: Lutz Long.2008/05/05 14:08:46.169 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/29 12:11:06.349 GMT+2
Lehengoan, kuadrillako lagun intelektualarekin topo egin nuen kalean, 12 urteko ilobarekin nengoela. Solasaldi txiki baten ondoren, kontu bat bukatu gabe utzi genuela eta, "hots egingo diat segapotora" esanez joan zen.
Ilobak jarri zuen aurpegia ikusita, pentsatu nuen ez ote dauden egungo errealitatetik oso urrun gauzak asmatzen ari diren bat baino gehiago. Segapotoa zer den azaldu nionean (ilobak kalifikatibo moduan baino ez zuen entzun hitz hori), are gutxiago ulertzen zuen ezer. Izan ere, gaur egun ia inork ere ez baitu erabiltzen telefonoa gerrikotik zintzilik; eta hala izanik ere, arraitza beharko luke telefonoak, eta ez segapotoa, ez?
PD: nire kuadrillako batek ere, ez intelektualak ere, ez du sekula segapoto edo arraitzik eduki eskuetan.
Nork: Lutz Long.2008/04/29 12:11:06.349 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/25 12:25:35.387 GMT+2
Nire lagun batzuk asko joaten dira manifestazio eta kontzentrazioetara (manifa eta kontzentra), eta hizketa normalean Beterriko entonazio normal eta naturala badute ere, esloganak oihukatzean "útzi bakéan éuskal herría!!" diote, berez naturalagoa izango litzatekeen "útzi bákeán éuskal hérriá!!" oihukatu ordez.
Kuriosoa.
Nork: Lutz Long.2008/04/25 12:25:35.387 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/18 07:54:49.098 GMT+2
Miren Azkarate, lehen euskaltzain emakumea, logikoki, albiste izan zen. Ana Toledo, bigarren euskaltzain emakumea; albiste izan zen. Hirugarrenak ere albiste izan behar al du? Laugarrenak? Zenbatgarrenera arte?
Emakume bat Espainiako Gobernuan Defentsa ministro; albiste. Haurdun dagoelako; albisteago. Espainiako gobernuan ministro emakume gehiago gizonezkoak baino; albiste. Noiz arte albiste horrelako gauzak?
Gizonezko bat emakumeen aurkako bortxakeriaz arduratzen den saileko buru; albiste. Zergatik?
Ez al da garaia, benetako berdintasuna asumitu eta horrelako gauzak albiste ez izatea kontsideratzen hasteko? Gero COPEkoen bizkar barre egingo dugu.
Nork: Lutz Long.2008/04/18 07:54:49.098 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/08 10:36:23.951 GMT+2
Ni futbolzale
sinple eta superfiziala, eta kuadrillako intelestuala, ba hori, intelektuala:

- Kuadrillako intelestualak parre egiten dit, futbolzalea
naizelako, eta erdi-mespretxuz ere begiratzen dit, milioiak kobratzen dituzten
tipo batzuen espektakulua sustatzen omen baitut. Guztiz bidegabea iruditzen
zaio, ia inmorala. Nirekiko erretolika amaitzean, zinemara doa pauso dotorez,
denbora gutxiago lan eginez askoz ere milioi gehiago kobratzen dituzten aktore
edo zuzendarien espektakuluak ikustera.
- Kuadrillako intelestualak, gainera, esaten dit oso tontoa
naizela, txorakeria dela gaur egungo futbola ikustera joatea, askotan guztiz
aspergarriak izaten omen direlako partiduak, eta zer esanik ez Realarenak.
Tira, horretan arrazoia eman behar diot, neurri batean. Nire lagun horrekin
Kusturica eta Lars Von Trierren pelikula batzuk ikusi nituenean, ordea,
gozamenerako urrea irudituko zitzaizkidan Realak aurten egin dituen zirkukeria
lotsagarri eta aspergarrienak berriro pairatzea. Zinez.
- Kuadrillako intelestualak esaten dit ez dudala sakondu
lengoaia zinematografikoan, oso superfiziala naizela, eta horregatik ez
ditudala gozatzen Kieslowski, Kusturica, Lars Von Trier eta antzeko
zuzendariak. Horretan ere arrazoia izango du. Jakina, futbolean ere sakondu egin
behar da catenaccio bat ondo egina dagoenean gozatzeko, edo jokaldi batzuen
meritu tekniko, taktiko eta fisikoa apreziatzeko. Eta, dena dela, nire aisiako
denbora gauza baliotsua da, eta ez dut tipo horien lengoaia sakontzen minutu
bat ere pasatuko (ez eta euro bat bera ere gastatuko).
- Kuadrillako intelestualak dio futbolzaleok alienatuta
gaudela, gauza garelako astean bizpahiru partidu ikusteko, edo Mundialetan
dozenaka partidu ikusteko. Lagun horrek, ordea, ez du inolako gauza arrarorik
apreziatzen zineman edo telebistaz astean laupabost pelikula eta, are gehiago, Zinemaldian
20 pelikula inguru ikusten dituzten pertsonengan, nahiz eta (Zinemaldian,
bereziki) erdia baino gehiago gustuko pelikulak ez gertatu.
Azken batean, hori baita batzuentzat eskema: ni futbolzale sinple eta superfiziala, eta kuadrillako intelestuala, ba hori, intelektuala.
PD: nire lagun horri arte garaikidea ere gustatzen zaio.Baina, errukia
izan dut, eta zinemaz bakarrik aritu naiz idazki honetan. Errespetua ere zor
baitiot lagunari. Laguna dut, zer erremedio.
Nork: Lutz Long.2008/04/08 10:36:23.951 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2008/04/01 14:42:38.150 GMT+2
Jatorrizkoa nahikoa negargarria ez izaki, hona hemen Chiqui Chiqui gorrotagarriaren bertsio kalifikaezina.
Eta gainera versión etarra dio Youtubera igo duen kaikuak.
Nork: Lutz Long.2008/04/01 14:42:38.150 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak