2009/05/13 15:18:34.780 GMT+2

Nik ez dakit zer gertatuko den gaur gauean. Onenak irabaz dezala!
Baina gaur Anjel Lertxundik salatzen duen bidetik, gehiegizkoa iruditzen zait orgia zurigorri absurdo hau. Nahikoa da.
Lotsa ere ematen du duela urte gutxi Alaves UEFAko finalean (UEFAkoan) izan zela pentsatze hutsak. Jaso duen tratera desberdina ezin lotsagarriagoa dela ikusteko. Eta denei buruz ari naiz: ETB, egunkari eta hedabide publiko nahiz pribatuak, blog eta ziberkomunitate osoa...
Aski daaaaaaaaaaaa (kanta bedi Athleeeeeetic kantatu ohi den doinuan)...
Nork: Lutz Long.2009/05/13 15:18:34.780 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2009/04/05 20:22:14.494 GMT+2

Nik ez dakit zein kaikurena den errua, baina gauza asko ez dira batere erraz ulertzen!!
Aian (beno, Aia eta Zarautz arteko mugan) bada Elkano izeneko auzo eder bat: baserri eder pare bat, jatetxe itsusi porrokatu bat, eta argazkian jartzen dizuedan ermita ikusgarri hori dauzka. Niri behintzat ikusgarria iruditzen zait, gotorra, nortasun handikoa, zapore historiko mamitsukoa.
Ba, kontua da, norbaiti okurritu zaiola autobusen informazioa erakusteko kartel luminoso bat, argi gorri biziekin inguruaren oreka inarrosten duen kartel bat, jartzea ermitaren aurre-aurrean, goiko argazkian itzal bertikal hori dagoen txokoan bertan. Ez dakit asko kostatzen ote zen kartel argitsu hori zabor-edukiontziak eta iturria dagoen lekuan jartzea; alegia, inolako kalterik egiten ez duen lekuan.
Nork: Lutz Long.2009/04/05 20:22:14.494 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/03/11 11:24:13.240 GMT+1
Gipuzkoako Aldundiko webgunean agertzen da Donostiako 1894ko egunkari batean argitaratutako artikulu hau. Alkatearen bandoa, eta ondorengo iruzkina: bikaina.
Tabernak, emakume lizunak, mozkorrak, ijitoak... Dena urre garaiko Donostia hartan.
Nork: Lutz Long.2009/03/11 11:24:13.240 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/23 12:15:42.581 GMT+1
Gaur goizean, esnatu, irratia piztu eta zer entzungo Euskadi Irratiko albistegian eta Penelope Cruzen "corte" bat, ingelesez eskerrak emanez Woody Allen eta Pedro Almodovarri.
Bai, Euskadi Irratiko albistegian.
Nork: Lutz Long.2009/02/23 12:15:42.581 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/20 10:10:27.820 GMT+1

Traineru bateratua, Donostiarra, uretaratzen duen Kaiarriba klubarekin hitzarmena hautsi egin zuen iazko udazkenean Donostiako udalak. Tirabirak konpondu eta hitzarmen berria egiteko oinarriak ezarri direla irakurri dugu gaur.
Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak ados ez zeudenean, berdinketa konponezina eratzen zuten Kaiarribako zuzendaritzan. Egoera hori konpondu nahirik, bi klubetako ordezkariak, udalaren begiradapean, batzordeetan lanean aritu dira, Kaiarribaren estatutuak aldatu eta lan ildo berriak ezartzeko adostasuna lortu dute, Fortuna ere proiektuan txertatuz. Bazkide berriak hartzeko aukera ere izango du Kaiarribak.
Behetik gora egindako lana izan da, zimendu sendoak ematen baitizkio gero traineru bateratuak azkentzen duen egiturari; eta batzordeetan zein aritu diren ikusita, arrauna maite eta bizi duen ganorazko jendea dela aitortu behar.
Ea behingoz aukera ematen zaion Donostiako traineruari, historian arraunaren munduan izan duen protagonismoa berreskuratzeko.
Animo arraunlari guztiei!!
Eragiyok Xanti arraun horri!!
Nork: Lutz Long.2009/02/20 10:10:27.820 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/16 13:39:23.763 GMT+1
Nork: Lutz Long.2009/02/16 13:39:23.763 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/02/12 16:02:51.393 GMT+1

Anoetako azken partiduak sortutako hautsa eta samina nolabait baretzen utzi dut pixka batean. Egun batzuetako tartea eskaini nahi izan diot neure barrenari, horrenbesterainoko ezin eramana sortu baitzigun realzaleoi Bernabé García jaunak emandako ikuskizunak (Reala 1 – Zaragoza 1).
Inor izango da, Realaren gorabehera xelebreak pairatzen ditugunon artetik, arbitroen jarduna besterik gabe haien kalitate eskasarekin azaltzen duena, edo azaltzen saiatzen dena. Ez nago, ba, ni horien artean, ez horixe. Baina tira, gurutze hori (erosi eta saldutako partiduena bezalaxe) bizkarrean eraman beharrekoa dugu, eta ez naiz horri buruz arituko oraingoan.
Kontua da arbitro jaun honek iaz “epaitutako” beste partidu baten ondoren (Reala 1 – Racing Ferrol 2), artean isildu ez zenean zaleen amorruzko hortz karraska, honakoa esan zuela garai hartan Realeko entrenatzaile zen Joserra Eizmendik: “gogoeta egin beharko genuke biolentzia zer den eta biolentzia nola sortzen den hausnartzeko”. Hitz biribilak eta eromen une horietan guztiz ebidenteak iruditu zitzaizkidan hitz horiek.
Alabaina, ia-ia burlazko hitzekin erantzun zioten kazetari askok eta askok. Aztertzekoa litzateke kazetariek Eizmendiri emaniko tratu penagarria. Prentsaurrekoetan hitz urri eta lehorrekoa izaki, ez zen kazetarien gustukoa (entrenatzaileen lana kazetarien zeregina erraztea eta titular politak ematea balitz bezala), eta etengabe jasan behar izan zituen hauen erdi-isekak. Noski, biolentziari buruzko hitz horiek ere txatxu baten artaburukeriatzat hartu zituzten, zer esan zuen guztiz hausnartu gabe.
Alabaina, orain, arbitroen ngarren espektakuluaren ondoren, idazle klasiko baten zita modura aipatzen dute Joserraren esaldi hura, kazetarien ngarren haize aldaketaren lekuko.
Eizmendik isilik jaso zituen bere garaian kritikak, eta isilik jaso ditu, oraingoan ere, nolabait arrazoia ematen dioten aitormen huts eta apartsuak. Bihoakio hemendik nire elkartasunezko bizkarreko goxoena Realak aspaldian izan duen entrenatzaile zentzudunenari.
Nork: Lutz Long.2009/02/12 16:02:51.393 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2009/01/07 09:39:59.998 GMT+1
Euskarazko hedabide batzuetan, etorkizuneko neska hartaz arduratzen zen politikariaren abizena Raxoi grafiaz idazten dute, eta aldi berean, Realeko presidente berria Aperribay dela diote.
Kuriosoa.
PD: egia esan, berdin zait Raxoi edo Rajoy, benetan harritzen nauena Aperribay da.
Nork: Lutz Long.2009/01/07 09:39:59.998 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/12/29 08:38:40.112 GMT+1
Duela urtebete Mari Domingi pertsonaiaren “ekarpenari” buruzko gogoetatxoa egin nuen blog honetan bertan. Eguberri hauetan, ordea, erlazio horren beste datu interesgarri bat deskubritu dudala esan behar dizuet: Olentzero Miguel Bosé “kantariaren” koinatua izan daiteke.
Lehengoan, Gipuzkoan banatzen den egunkari batean (ez dut esango zeinetan, ez ditudalako asko lotsatu nahi, baina ez, ez da lehen kolpean burura etorri zaizuen egunkarian izan) esaten zen halako herrira Olentzerorekin batera opariak banatzera etorriko zela Mari Dominguin (sic, horrela U eta guzti, baina, eskerrak, azenturik gabe). Eta ez zen errata, ez, birritan behintzat agertzen baitzen, argazkiaren oinean eta artikulu barruko testuan.
Abizen hori edukita, Miguel Boséren arreba izango da, inondik ere. Amante bandido kantatuz aldakak horren auzolotsagarriki dantzatzen zituen “kantaria” Olentzeroren koinatua izan daiteke, beraz. Ez dakigu Olentzerok koroak egin ote dizkion inoiz, intimitatean.
Hamaika ikusteko (edo irakurtzeko) jaioak garelako.
Nork: Lutz Long.2008/12/29 08:38:40.112 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/07 11:50:09.585 GMT+2
Seko nazkatzen nau mendi punta batera igo eta hilerri bihurtu dela ikusteak. Jendeak, antza, uste du maite duen pertsona baten heriotza oso gogoangarri dela mundu guztiarentzako, eta are uste du hori nahikoa arrazoi dela guztiona den ondare naturala izorratzeko. Tontor eta magal asko eta asko daude hilarriz, plakaz eta gurutzez josiak.
Kuriosoa da, mendia hainbeste maite omen duten horiexek dira mendi hori bera zikintzen eta desitxuratzen dutenak
Hori dena etorri zait burura, azken inbentzio xelebre hau irakurri dudanean. Kontxo, ulertzen dut futbol taldeek edozein bide bilatzea dirua lortzeko. Ulertuko nuke Realak ere ideia hori hartuko balu, ez dago-eta dirua oparitzeko moduan. Baina, ez al da urrunegi joatea? Ez al da ehorzketen kontua gehiegi fribolitzatzea?
Eta, are gehiago.. hildako batzuen gainean eserita egotea gustuko izango al dute zaletuek? Eta, bestalde, hildakoak jasaten hasita, ez al da nahikoa zelai gainean txuriurdinez jantzita dauden hildako moduko batzuk pairatu behar izatea?.
Nork: Lutz Long.2008/10/07 11:50:09.585 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak