Eman zure atxikimendua m29ko Greba Orokorrari!

No profile photo m29an, nik ere GREBA | 2012-03-27 19:03

Murrizketarik ez! Lan erreformari ez! Zerbitzu publikoak garatu!
Mugi gaitezen! Euskal langileok mobilizazioak eta greba gure eskubideen alde!!

Zerbitzu publikoetako langileok aspaldian ari gara erasoak jasaten: soldataren jaitsiera eta ondorengo izozketa, erretiroa hartzeko adinaren luzapena, lan-eskubideen galera etengabea,negoziazio kolektiboaren zentralizazioa, ...
Horren aurrean, sindikatu ezberdinak batzarrak, mobilizazioak eta Greba Orokorrerako deia ari dira egiten egunotan.

UPV/EHUko langileok ere deituak gaude mobilizazio eta Greba Orokor egunean parte hartzera, ezen guri ere martxan jarritako neurriok kalte egiten baitigute. Horregatik, mobilizazio eta Greban parte hartzera dei egiten diegu UPV/EHUko administrazio eta zerbitzuetako langileei, ikerlariei eta irakasleei eta, bide batez, mobilizazio ezberdinekiko atxikimendua adieraz dezaten mezu bat bidaliz honako helbide honetara: m29grebaorokorra@gmail.com (Izen/abizenak; AZP edo IIP zaren; Fakultate, Eskola edo Zerbitzua adierazi).

m29an, Greba Orokorra!!
Eman zure atxikimendua m29ko Greba Orokorrari!


Utzi iruzkina: