2006/08/10 10:01:24.095 GMT+2
SGAE, usoak eta abar
Nork: admin .2006/08/10 10:01:24.095 GMT+2
Etiketak:
sgae
elgoibar
usoak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/08/03 22:43:33.223 GMT+2
Software askea euskal administrazioan
Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean. Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.
Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra ematen Microsoft-en monopolioari. Zergaitik gara arlo honetan Europaki ipurdi? Hitz gutxiago parlamentuan eta ekintza gehiago! Eskerrak arlo pribatuan mugimendu sumatzen dela!!
Nork: admin.2006/08/03 22:43:33.223 GMT+2
Etiketak:
askea
software
administrazioa
euskadi
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/07/02 22:51:12.908 GMT+2
Euskaltelen Udako Oferta Berezia Interneten
Orain momentuan probatzen ari naiz oferta hau eta nahiz eta fitxategi handiak jeisterakoan asko igartzen den (P2P-ean pentsatzen det ere... ; - ) gainerako nabizaio arruntean ez da hainbesteko aldea. Noski, latentziak berdinak jarraitzen dira izaten, hortaz pentsatzen det 3 hilabeteak pasatzen direnean berriro jeitsiko naizela nere Banda zabal txikira...
Hemen daukazue habiadura berria ikusten den test baten irudia.

Anima zaitezte eta probatu!!! Dirua aurreztuko duzue eta habiadura hobeagoa lortuko 3 hilabetetan. Hori bai ez ahaztu 3 hilabeteak pasa aurretik "baja" ematea ez baduzue nahi 39 € hilero ordaintzera pasatzea!!!
Nork: admin.2006/07/02 22:51:12.908 GMT+2
Etiketak:
euskaltel
oferta
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/07/01 23:29:10.855 GMT+2
Azoka berria Sigmako komedorean
Nork: admin.2006/07/01 23:29:10.855 GMT+2
Etiketak:
bonsai
elgoibar
erroskilak
azoka
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/07 23:16:21.845 GMT+2
WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en
Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko.
PAUSOAK:
wpa_supplicant eta network-manager-gnome instalatuta eduki behar dira. Badaezpada apt-get install erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu.
> sudo apt-get install wpasupplicant
> sudo apt-get install network-manager-gnome
/etc/network/interfaces fitxategia aldatu “lo”-ri buruz diren lerroak bakarrik utziz. Beste guztiak komentatu egiten ditugu # jarriz.
Fitxategi berri bat sortzen dugu /etc/default/wpasupplicant eta lerro bakarra gehitzen diogu hau idatzia: "ENABLED=0" (komatxo bikoitzak kenduta noski)
Puntu honetara helduta ordenagailua berrabiarazi behar dugu.
Goikaldeko barran azaltzen den “Network Manager” ikonoan klik egin, sartu nahi dugu wifi sarea aukeratu eta berak eskatzen dituen datuak sartzen ditugu (wpa pasahitza, konexio mota, administratzaile pasahitza....)
Keyring-erako (Pasahitz guztiak gordetzen dituen biltegia da) pasahitza aukeratu (berak eskatuko dizu).
ZORIONAK!!! Orain sartu zaitezke zure WIFIra WPA enkriptazioa erabiliz.
Nork: admin.2006/06/07 23:16:21.845 GMT+2
Etiketak:
dapper
ubuntu
drake
linux
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/06/04 23:01:45.454 GMT+2
Ubuntu 6.06 LTS atera da!!

Nork: admin.2006/06/04 23:01:45.454 GMT+2
Etiketak:
ubuntu
linux
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/08 23:18:22.061 GMT+2
Internet segurua nahi duzu? Erabili Firefox

Bertan diote Firefox dela pribakuntza gehien eta popup, spyware eta virus protekzio hoberena ematen duen web nabegatzaile irekia.
Hala ere azken estadistikak diotenez Firefox-ek Europa mailan %20 besterik ez du lortu gaur egun. Hala ere aipagarria da Finlandia, Eslovenia eta Alemania moduko estatuetan %30etik gora dagoela erabilira.
Interesgarria izango litzateke jakitea ze mailatan gauden Euskadi-n, baina datu ofizialerikan ez daukat ezkuragarri. Lortu al daiteke nonbaitetik?
Nork: admin.2006/05/08 23:18:22.061 GMT+2
Etiketak:
mozilla
firefox
segurtasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/07 22:41:12.657 GMT+2
Dohainik diren aukerak Winzip-en ordez
Egia esan ez dakit oso etorkizun ona duen erosketa honek eta badirudi Corel-en beste hanka-sartze bat izan daitekeela. Beste aukera antzerakoak eta dohainik badaude zergaitik ordaindu?. Gaur egun euskal industrian txinatarren konpetentziari kontra egiteko saiatzen ari diren irtenbidea dute bakarrik: balio gehigarria duten zerbitzu eta produktuak eskaini. Lortuko ote?
Nork: admin.2006/05/07 22:41:12.657 GMT+2
Etiketak:
dohainik
zip
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2006/05/01 22:15:46.110 GMT+2
RSS-atu dezagun blogosfera!!!
Arazoa da, oraindik hainbat webgune ez dutela RSS formatuan ezer ere ematen, hortaz zer egin dezakegu guk? Ideia honekin hasi ginen begiratzen eta aurkitu ditugu hainbat zerbitzu web arrunt bat oinarri hartuta bere RSS fitxategia sortzen dizuna. Honek ematen digu aukera zain egon beharrean interesatzen zaizkigun iturrien jarioa edo feed-a sortzea.
Non egin dezakegu hau? Ba adibidez, nik feed43.com erabili Elgoibarko Udaletxearen webgunetikan (merezi ote dute?) azken albisteen informazioa.
Oso erraza da eta gidatua daude pausu guztiak:
1- Jarioaren edo albiste iturriaren helbidea eskatzen dizu. Hau da URL-a
2- HTML kodea erakusten dizu eta horretikan errepikatzen den patroi bat bilatu eta ezarri behar duzu albisteen tituloa eta helbidea identifikatzeko.
3- Nola erakutsi nahi duzun informazioa definitzen duzu.
4- Sistemak RSS jarioen helbidea ematen dizu eta baita ere izena aldatzeko aukera.
Hemen uzten dizuet sortu ditudan jario berriak
Elgoibarko azken albistea
Elgoibarko azken aurreko albisteak
Barkatu bi jario uzteagatik, baina oso era arraroa sortzen dituzte albisteak udaletxeko web orrian eta ezinezkoa izan zait batean uztea. Agian orain albiste guztiak orri batean jarriko dituzte "permalink" batekin...
Nork: admin.2006/05/01 22:15:46.110 GMT+2
Etiketak:
elgoibar
rss
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Errenferentziak: (0)
2006/04/23 23:16:47.497 GMT+2
Barka iezadazue mesedez!!
Hor ikusten da jendeak duen beharra pekatuak edo inori kontatzen ez dizkion gauzak kontatzeko. Zer izango da... zerbitzu sozial berri bat? Psikologo-en kontsultak jendez uztuko dira?. Badirudi irudimenak ez duela bukaerarik. Nor izango da hurrengo zerbitzu mota berria? Ezagutzen baduzu zerbitzu xelebreren bat kontaiguzu, batek daki agian sekulako ideia izan daiteke!!!.
Nork: admin.2006/04/23 23:16:47.497 GMT+2
Etiketak:
web2
0
xelebrea
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
