Maalako parkean

SGAE, usoak eta abar
Abuztua-ren erdialdea aurrera doa eta Elgoibarko kaleak ustuz doaz poliki poliki.  Datorren astean nor geldituko ote da herrian?  Ba itxuraz usoak eta beste lau katu.  Beno, usoak agian ez....   Gora begiratu det eta ikusi ditut azkenaldi hontan gure balkoietan hain ohizkoak bihurtu diren CD-ROM dizdiratzaileak!!!.  Nori okurrituko zitzaion horiek zintzilizka jartzeko ideia?  Ez dakit asko egiten duen honek usoak uxatzen baina pasiatzen  zaudela  ZARTA!!!  Begira cd baten dizdira.  MADARIKATUA!!  Usten nuen etxeetako fatxadak dotoretzea beste zerbait zela...  Pozik egongo direnak SGAE eta oilasko errearen erregea izango dira saltzen diren CD-en ia %50-a poltsikoratzen bait dituzte, hau komeria!!.  Beno hau guztia ikusi eta gero erabaki dut Salamanka-tik ekarri dudan txorizo lotea eskegitea.  Hortaz badakizu, Elgoibarko balkoi batean txorizo hilara ikusten baduzu, jo txirrina agian bat lortuko duzu.  Ongi izan!!!

Software askea euskal administrazioan
Gaur irakurri det Slashdot-en Extremadurako Junta-k erabaki duela  hemendik urte batera bere administrazioko postu GUZTIAK software askea erabiliko dutela.
Prozesu honetan Extremadurak esperientzia handia du Espainia mailan aurreratuena bait da software askearen erabilpenean.  Aurrerapen honek hainbat onura ekarri dizkio eta horien artean IBM-k Software Factory bat (software askeari buruzko zentru teknologikoa) bertan  eraikitzea erabaki du, 500 lanpostu sortuko direlarik.
Bitartean Euskadi-n gure erakunde publikoak (hemen ikusten dugun bezala) jarraitzen dute dirua barra-barra ematen Microsoft-en monopolioari.  Zergaitik gara arlo honetan Europaki ipurdi?  Hitz gutxiago parlamentuan eta ekintza gehiago!  Eskerrak arlo pribatuan mugimendu sumatzen dela!!

Euskaltelen Udako Oferta Berezia Interneten
Ostiralean nenbilen begira nire osabarentzat, internet-erako hornitzaile berria aukeratzen eta hala non aurkitu nuen Euskaltel-ek ematen duen oferta berria uda hontarako.  Nik orain arte Despega 300kbps daukat eta 23 € hilean ordaintzen ditut.  Oferta honekin 3 hilabetetan 3000kbps-eko konexio edukiko dut eta 30€ ordainduko ditut guztira (39 € aurreztuz).

Orain momentuan probatzen ari naiz oferta hau eta nahiz eta fitxategi handiak jeisterakoan asko igartzen den (P2P-ean pentsatzen det ere...  ; - )  gainerako nabizaio arruntean ez da hainbesteko aldea.  Noski, latentziak berdinak jarraitzen dira izaten, hortaz pentsatzen det 3 hilabeteak pasatzen direnean berriro jeitsiko naizela nere Banda zabal txikira...

Hemen daukazue habiadura berria ikusten den test baten irudia.

Anima zaitezte eta probatu!!!  Dirua aurreztuko duzue eta habiadura hobeagoa lortuko 3 hilabetetan.  Hori bai ez ahaztu 3 hilabeteak pasa aurretik "baja" ematea ez baduzue nahi 39 € hilero ordaintzera pasatzea!!!

Azoka berria Sigmako komedorean
Azkenean inauguratu da hainbeste polemika ekarri duen Azoka berria.  Polemika hain gogorra izan da eta udalaren egozkorkeria hain handia Haundiren denboraldi bukaerako afaria eta Trinitateko danborradaren afaria aparkaleku berrira mugitu dituztela.  700.000 €-tako gastua justifikatzeko ote?.  Kontutan izanik handik 50 metrotara sekulako aparkaleku handia dagoela, ez dago hain argi.  Hala ere, gauza bat dago argi.  Elgoibarren dirua barra-barra dagoela, olibondo bonsai batzuk hasi bait dira jartzen hain famosuak egin diren elgoibarko "roskilla errotondetan".  Nolatan eduki daiteke hain gustu ona errotondak apaintzean eta nolatan hain txarra erroskiletarako?.  Bakarrik espero det ez izatea egia 6000 € kostoa izatea zuhaitz bakoitzak.  Norbaitek badaki?

WPA enkriptazioa Ubuntu 6.06 LTS-en
Aurreko Ubuntu bertsioarekin (Ubuntu 5.10 Breezy Badger) WPA
erabiltzea enkriptazio sistema bezala WIFI batera konektatzeko nahiko
zaila zen (Tolon-ek zehazten zuen bezala hemen). Orain bertsio berriarekin errazagoa da eta ez dago eskuz
konfiguratu beharrik (X-ak erabiliz egiten da Network-manager
erabiliz). Ala ere, zuen sistema eguneratzen baduzue aurreko
konfigurazio fitxategiak izenez aldatzen ditu eta pixka bat galduta
aurkitzen zara hasieran.

Norbaitek arazo hau badu hona hemen lagundu dezakeen gida erraz
bat WPA enkriptazioa erabiltzen duen WIFI batera konektatzeko.

PAUSOAK:

wpa_supplicant eta network-manager-gnome
instalatuta
eduki behar dira. Badaezpada apt-get install
erabiliz baieztatzen dugu eta ez badauzkagu berinstalatu egingo ditu.

> sudo apt-get install wpasupplicant

sudo apt-get install network-manager-gnome

/etc/network/interfaces fitxategia aldatu
“lo”-ri buruz diren lerroak bakarrik utziz.
Beste guztiak komentatu egiten ditugu # jarriz.

Fitxategi berri bat sortzen
dugu /etc/default/wpasupplicant eta
lerro bakarra gehitzen diogu hau idatzia:
"ENABLED=0" (komatxo bikoitzak kenduta noski)

Puntu honetara helduta
ordenagailua berrabiarazi behar dugu.

Goikaldeko barran azaltzen den
“Network Manager” ikonoan klik egin, sartu nahi dugu wifi sarea
aukeratu eta berak eskatzen dituen datuak sartzen ditugu (wpa
pasahitza, konexio mota, administratzaile pasahitza....)

Keyring-erako (Pasahitz guztiak
gordetzen dituen biltegia da) pasahitza aukeratu (berak eskatuko
dizu).

ZORIONAK!!! Orain sartu zaitezke
zure WIFIra WPA enkriptazioa erabiliz.

Ubuntu 6.06 LTS atera da!!
Software askearen munduan eta linux distribuzioen barruan aspalditik zain geunden berria gertatu da Ekainak 1ean.  Ubuntu distroaren bertsio berria azaldu da.  Honek Dapper Drake du izena eta Ubuntu distroaren atzean dauden konpromisoa betez aurreko bertsiotik 6 hilabetera atera da.  Asteburu hontan ekin diot upgrade-ari eta oraintxe bertan nago bertsio berria erabiliz blog-ean idazten. Nahiko ondo joan da guztia baina arazotxo batzuk izan ditut portatilaren WIFI-akin (zergaitik hainbeste arazo WPA soportearekin???).  Probatzera noa ea nolako bertsioa utzi diguten!!!.  Honi buruz gehiago zehaztuko dizuet. Informazio gehiago nahi duzuenok honera joan zaitezkete.

Internet segurua nahi duzu? Erabili Firefox
Hau da erabili duten leloa Mozilla Firefox-en promozio kanpaina batean.

Bertan diote Firefox dela pribakuntza gehien eta popup, spyware eta virus protekzio hoberena ematen duen web nabegatzaile irekia.

Hala ere azken estadistikak diotenez Firefox-ek Europa mailan %20 besterik ez du lortu gaur egun.  Hala ere aipagarria da Finlandia, Eslovenia eta Alemania moduko estatuetan %30etik gora dagoela erabilira.

Interesgarria izango litzateke jakitea ze mailatan gauden Euskadi-n, baina datu ofizialerikan ez daukat ezkuragarri. Lortu al daiteke nonbaitetik?

Dohainik diren aukerak Winzip-en ordez
Aurreko asteko albistea da Corel enpresak (Corel Draw, WordPerfect...) Winzip konprimitzaile ezaguna erosi duela.  Egia da winzip-ek duela windows sistema eragilearen konprimitzaileetan lehen postua, baina baita ere hainbat aukera daudela opensource eta dohainik konprimatzaileen merkatuan.  Horietako bat izan daiteke windows-entzako 7zip konprimitzailea, bestalde linux sistema eragilean ez da ia erabiltzen zip formatua, konpresio hobeagoak eskaintzen bait dituzte rar, tar edo bzip2 moduko sistemak.

Egia esan ez dakit oso etorkizun ona duen erosketa honek eta badirudi Corel-en beste hanka-sartze bat izan daitekeela.  Beste aukera antzerakoak eta dohainik badaude zergaitik ordaindu?. Gaur egun euskal industrian txinatarren konpetentziari kontra egiteko saiatzen ari diren irtenbidea dute bakarrik:  balio gehigarria duten zerbitzu eta produktuak eskaini.  Lortuko ote?

RSS-atu dezagun blogosfera!!!
Lankide dudan Tolon-ek dioenez RSS da Web 2.0 deritzon mugimendu berri honen pegamentua, hau da, zerbitzu mota desberdinak batzen dituen elementua.  Hori horrela bada (eta ni ados nago) ezinbesteko litzateke ahalik eta webgune gehien RSS formatuan informazioa erakustea. Jendea informazio bila gure webgunera joan beharrean, zergaitik ez diogu uzten interesatzen zaizkion iturri guztiak bateratzea toki bakar batean eta sistemak abisatzea albiste berri bat dagoenean?.

Arazoa da, oraindik hainbat webgune ez dutela RSS formatuan ezer ere ematen, hortaz zer egin dezakegu guk?  Ideia honekin hasi ginen begiratzen eta aurkitu ditugu hainbat zerbitzu web arrunt bat oinarri hartuta bere RSS fitxategia sortzen dizuna.  Honek ematen digu aukera zain egon beharrean interesatzen zaizkigun iturrien jarioa edo feed-a sortzea.

Non egin dezakegu hau?  Ba adibidez, nik feed43.com erabili Elgoibarko Udaletxearen webgunetikan (merezi ote dute?) azken albisteen informazioa.

Oso erraza da eta gidatua daude pausu guztiak:

1- Jarioaren edo albiste iturriaren helbidea eskatzen dizu.  Hau da URL-a

2- HTML kodea erakusten dizu eta horretikan errepikatzen den patroi bat bilatu eta ezarri behar duzu albisteen tituloa eta helbidea identifikatzeko.

3- Nola erakutsi nahi duzun informazioa definitzen duzu.

4- Sistemak RSS jarioen helbidea ematen dizu eta baita ere izena aldatzeko aukera.

Hemen uzten dizuet sortu ditudan jario berriak

Elgoibarko azken albistea

Elgoibarko azken aurreko albisteak

Barkatu bi jario uzteagatik, baina oso era arraroa sortzen dituzte albisteak udaletxeko web orrian eta ezinezkoa izan zait batean uztea.  Agian orain albiste guztiak orri batean jarriko dituzte "permalink" batekin...

Barka iezadazue mesedez!!
Internet-en eguneroko albistea da
azaltzen ari diren zerbitzu berri eta xelebreak. Hauen artean
benetan ideia kuriosua behintzat (ez dut beste hitzik topatzen
definitzeko...) iruditzen zait israel-dar batzuk sortu duten i4giveu
zerbitzua (I forgive you irakurtzen da, hau da “nik barkatzen
zaitut” ) bakoitzak bere aitormenak egiteko eta jendearen barkamena
eskatuz. Erabiltzaileek erabakitzen dute pekatuaren inportantzia eta
horren arabera barkatu edo ez erabakitzen da.

Hor ikusten da jendeak duen beharra
pekatuak edo inori kontatzen ez dizkion gauzak kontatzeko. Zer
izango da... zerbitzu sozial berri bat? Psikologo-en kontsultak
jendez uztuko dira?. Badirudi irudimenak ez duela bukaerarik. Nor
izango da hurrengo zerbitzu mota berria? Ezagutzen baduzu zerbitzu
xelebreren bat kontaiguzu, batek daki agian sekulako ideia izan
daiteke!!!.