Orain dela hilabete batzuk erosi nuen WIFI router bat nire Euskaltel-eko konexioari ezartzeko; oso ezaguna det Linksys WRT54GL delakoa (Fon-ekin konpatiblea dena hain zuzen).
Egia esan banuen Euskaltel-ekin hitzegiteko aukera eta hauen Wifi router bat erosteko baina aukera hau garestiagoa zen eta gainera enteratu nintzan gehienez bi konexio batera uzten dituztela eta ematen duten router-a erosi nuena baino askoz eskaxagoa da. Linksys-ak Linux sistema eragilea barnean instalatzea uzten du eta aukera ematen du VoIP zentralita bat (Asterisk) jartzeko dei guztiak interneten bidez bideratuarazteko.
Ala ere ildoa galdu gabe!!!. Batzuk galdetuko duzue zer den Fon. Ba ez dakizuenentzat erabiltzaile bakoitzak erabiltzen ez
duen konexioaren zatiakin mundu osoan Wifi konexioa ezarri nahi duen
enpresa berria.
Eta enpresa hau protagonista bihurtzen hari da azkenaldi honetan. Alde batetikan diru sarrera handia lortu du Google eta Skype-ren bitartez (18 milloi €) eta bestetikan estatu mailan Martin Varsavsky-k dion bezala Fon-ek eta Jazztel-ek akordio bat lortu dute Jazztel-eko Wifi router-etan Fon-en software-a instalatzeko.
Sekulako ideia iruditu zait betidanik gure Wifi konexioak batu eta edozeinek edozein lekutatikan internet-en sartu ahal izatea. Posible ote da hau?.
Gauza bat egin dezakegu hau jakiteko... Elgoibartarren artean zenbat egongo ginateke prest gure Wifi konexioa konpartitzeko? Nik frogatuko nuke. Norbait gehiago?
2006/03/15 22:37:58.082 GMT+1
Wifi-aren iraultza
Nork: admin.2006/03/15 22:37:58.082 GMT+1
Etiketak:
wifi
internet
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Varsavskyren gainetik dihoan urrats bat gehiago proposatuko nuke. Gure WIFIa zabaltzea, doan, gratis, free per tutti con amore. Zeren eta Varsakyren sistemak kajatik pasatzera behartzen gaitu, bai bere routerra erabiliz, edo oraindik ezagutzen ez ditudan sistemak baliatuz.
Neri Wifia konpartitzearena oso ideia ona iruditzen zait. Oraingoz enkriptatua daukat, nere ISPak ala gomendatuta. Bainan hurrengo orduetan desenkriptatuko dut ia seguro.
Nik hilabetero 35 euro ordaintzen dizkiot nere ISPari. 300kpbsko DSLa daukat, eta gauzak jaisten ditudan harren, nere WIFI sarea auzora zabaltzea ZiberAuzolan erakustaldi bat bezala ikusten dut.
Juan Varelak oso artikulu interesgarriak idatzi ditu gaiari buruz: Persecución contra el wifi libre eta Wifi libre sin contrato.
Nork: ramuntxo.2006/03/17 13:37:46.536 GMT+1
http://www.blogak.com/ramuntxo
Ez da hain gauza arraroa, egunero topatzen bait dira wifi sareak irekita. Hain zuzen esaten dutenez %60ak du babestu gabe bere wifi konexioa (nik uste dut gehiago izango direla). Adoz jartzen gara DHCP-n bidez esartzen dugu konexioa eta konponduta!!!
Nork: admin.2006/03/17 22:55:26.917 GMT+1
Nork: josu.2006/03/19 10:59:57.248 GMT+1
www.blogak.com/sarezabalean
Ba egia esan oso ondo dago. Nik eta laneko beste bi kidek erosi dugu eta konfiguratu ahal izateko hainbat aukera uzten ditu. Zein konekta daitekeen wifi-ra MAC helbidea ezarriz, zenbaterainoko segurtasun maila nahi duzun (WPA2 barne...), DMZ bat sortu ahal dezakezu zure web zerbitzaria jartzeko internet-en, kanpotik VPN sortzen utzi.... Oso, oso egokia iruditzen zait. Ez dago batere arazorik Windows-ekin erabili eta konfiguratzeko (nik ere erabiltzen dut batzutan) zeren eta nabigatzaile baten bidez konfiguratzen da.
Guzti honetaz gainera gauza desberdinak instalatzen lagatzen ditu baina hori oraindik landu gabe daukat eta ez diot eskua benetan sartu.(VoIP zerbitzaria instalatu, Fon-en softwarea instalatu daiteke... etab...). Kontutan eduki WRT54G erosi ezkero 5.garren bertsioan ezin dela linux instalatu (ezta VoIP zerbitzaria eta ez da Fon konpatiblea). Hortaz dudarik ez edukitzeko WRT54GL (L hori linuxena da) hartzea onena. Ondo izan!!!
Nork: admin.2006/03/20 00:21:04.827 GMT+1