2006/06/06 19:53:24.985 GMT+2
Hipokritak al gara euskaldunak?
Atzo ikusitako espektakulo patetikoari buruz idatzi behar dut. La Sextak duen Mundialerako saioan gertatu zen. Han, "gure" Patxi Alonsok eskeinitako lotsagabetasuna maila oso handikoa izan zen. Ezin nuen sinistu entzuten nuena. Alonso, euskal selekzioen eta euskal izaeraren defendatzailea, orain, beti espainol hutsa izan balitz bezela aurkezten zuen bere burua. Alonso, lehen argentinarren kontra zegoena "No hacen más que hablar" eta horrelako lilurak botatzen zituena ETB-2-n, orain "me voy a levantar para presentar a Valdano" esaten zuen... Lotsagarria gutxi da. Erderaz esaten den moduan, "poderoso caballero es don dinero", baina horrela, aurpegian ikustean, oso fuertea da. Baina ni, nire paranoian, hurrunago noa. Horrelakak al gara euskaldunak? Ala gizakia bera? Goikoetxeak, "cinturon de hierro" saldu bazuen, ba al dago euskal traidoreen tradiziorik? Ikertu beharko litzateke eta erreportai maju bat idatzi edo filmatu.
Nork: madigan.2006/06/06 19:53:24.985 GMT+2
Etiketak:
telebista
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Traidorea? hitz potoloak dira hoiek! niri etzait traidore bat iruditzen, zer ari da ba traizionatzen?
Azken finean, eitbn lan egin eta arrakasta izan nahi duenak "abertzale" tzat agertu behar du, eta hori da berak egin zuena, besterik ez. Gero, behin espainiara joanda, ba bere benetako sentimenduak agertu ditu.
Ni abertzalea naiz, baina, egia esan, ez deritzot ondo jendearen jokabideak modu horretan epaitzeari.
Nork: itxuragabeko izakia.2006/06/06 20:40:51.251 GMT+2
Nork: sergio.2006/06/09 11:21:08.780 GMT+2