2006/06/02 17:21:53.842 GMT+2
Jodorowsky
Jodorowsky agertu zen atzo telebistan. Psikomagiaren bitartez jende asko osatu duen artista. Artea osatzeko omen delako, ez bortizkerietarako. Kristo garaian, belegile edo aztia moduan imaginatzen dut, jendea alde batera eta bestera eramaten. Gaur egun eskola ere sortu du. Nik, hiru edo lau liburu irakurri ditut eta beti harritzen nauena zera da: berak aitortzen duela gizakiok gehien jota Buda izatera heldu gaitezkela. Baina Kristo bezala izatera inork ez duela inoiz helduko, Buda pertsona izan zelako, Kristo perfektua. Eta harritzen nau zeren berak, hain jakintsua den hura, Aita Santuaren kontra eta gaurko eliza katoliko ofizialaren kontra jotzen du. Baina Kristoren irudia, bere Jainkotasuna, ez du inoiz zalantzan jartzen. Are gehiago, "LOS EVANGELIOS PARA SANAR" (editorial La Llave) idatzi zuen, non Biblia bere irakurmen artistikotik aztertzen duen. (eta ez dakit zergatik liburu hau ez dagoen liburudendetan).
Nork: jon .2006/06/02 17:21:53.842 GMT+2
Etiketak:
belegilea
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Bere liburu bat hasi nintzen irakurtzen eta berehala bertan behera utzi.
Gutxien gustatzen zitzaidana, atzera gehien bota ninduena, bere jarratzaileak nola laudatzen zuten, ze debozioz hitz egiten zuten berataz.
Guru, mesias eta antzeko liderrengantik paso egiten dut.
Nork: mikel.2006/06/03 01:34:09.634 GMT+2
http://www.blogak.com/biko
Nork: jon .2006/06/03 21:13:02.157 GMT+2
http://madigan6.blogspot.com