2007/05/02 18:46:02.909 GMT+2
Mundua bihar bukatuko dela jakingo banu, nik, gaur oraindik, zuhaitz bat landatuko nuke. MARTIN LUTHER KING
Ezin dugu iraultzarik eduki emakumeak barne hartu eta askatzen ez baditu. JOHN LENNON
Lehoiek euren historiagileak izan artean, ehiza istorioak ehiztaria gorentzen jarraituko dute. AFRIKAR ESAMOLDEA
Herria gidatzea zaila bada, gehiegi dakienaren seinale da. LAO TSE
Historiarekiko dugun eginbehar bakarra, historia bera berridaztea da. OSCAR WILDE
Pertsonaren dohai guztiak beharrezko ditugu eta ez da posible sexu, arraza, klase sozial eta jatorri nazionalaren araberako muga artifizialengatik alderatzea. MARGARET MEAD
Etorkizuna diodanean sinistera gonbidatzen zaitut. SILVIO RODRIGUEZ
Denok batera, sufritzen dugunak eta egunero gutxiesten gaituztenok, inongo pertsonak konta ezin dezakeen gehiengoa osatzen dugu; dena besarkatu eta ureztatzen dugun ozeanoa gara. PIOTR KROPOTKIN
Erantzun guztiak genituela pentsatzen genuenean, bapatean, galdera guztiak aldatu zizkiguten. MARIO BENEDETTI
Nork: mafalda.2007/05/02 18:46:02.909 GMT+2
Etiketak:
egin
hitz
horiei
zuten
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/25 20:05:03.098 GMT+2
Aspaldi ateratako argazkiak ikusteko tenorea hartu dut gaur arratsaldean, lagun batzuekin bidaiatzearen inguruan gogoeta egin ostean...
Zer da bidaiatzea? Espazioan zehar barreiatzea? Bertatik bertara edo handik honat ibiltzea? Jendearekin hitz egitea edo munduko hamaika txoko ederrenak ikustea? Bidaiatzea hori, eta hori baino askoz gehiago da... batez ere, gehiago.
Bidaiatzea gauzarik arruntena bilakatzen ari den honetan, bai behintzat hegoaldea eta iparraldea banatzen dituen muga honetan gora, bidaiatzea argazkiak kolekzionatzea bilakatu dela iruditzen zait. Eta gainera kuantitatiboki... gero eta gehiago atera, orduan eta irudi gehiago marrazten dira turistaren erretinan. Ez gogoetan, bai erretinan. Gogoeta sentipen kualitatibo bat da, gozamenetik hasi eta beldurreraino joan doan zer edo zer, ez jakintzatik hasi eta ezagutza osora doan sentipena... Baina sentitzea da bidaiatzearen muina. Zer bestela?
Badira hala ere erretinan gordeta geratzen diren irudiak eta horiek ere, badute sentipenik... Horra NYen, zero zona deitzen dioten asfaltozko oihanaren erdian aurkitutako irudi eta sentipen arraro horietako bat... ilegala izatearen sentipena eta munduan garena baieztatzearen hotzikara...

Nork: mafalda.2007/04/25 20:05:03.098 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/22 16:42:11.773 GMT+2
...emakume bezala ez dut aberririk. Emakume bezala ez dut aberririk behar. Emakume bezala nire aberria mundu guztia da.
Virginia Woolf
Munduan garen Mafaldok, emakume edo gizon izan, gazte ala zahar izan, mundua ikusteko eta munduan izateko modu bat dugu. Mafaldok ez dugu aberririk behar, nahiz eta izanez herriak egiten gaituen eta gure izenak ere, herria behar duen. Horrek ez du ordea gu garenetik mundua gure egitea oztopatzen. Ez ditugu hemengo ezbeharrak bakarrik salatzen, hangoak ere gure bezala sentitzen ditugu. Horregatik gara mundukide. Horregatik gara herrikide. Mugak pertsonek sortutako lubakiak dira, besterik gabe, jarri eta kendu egin daitezkeen barrikadak. Guk herrian sinesten dugu aberrietan barik, aberriak ez baititugu guk sortu, beraietatik edan bakarrik. Aberriak lubakietan geratzen badira, lubakietan irabazten badira ez dira herria, nahiz eta herriaren zati batek lortua izan. Izan bagarelako ez dugu aberririk behar, izena eta izana dugulako berau garela sinetsi behar dugu, eta oinarri horretatik, besteak ere izaten laguntzen dugulako. Lubakietatik haratagoko mundu bat sortzen dugula badakigulako...
Nork: mafalda.2007/04/22 16:42:11.773 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/21 14:07:35.379 GMT+2
" title="">
Nork: mafalda.2007/04/21 14:07:35.379 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/21 13:24:43.970 GMT+2
Orri zuriaren aurren izaten den goragalea pantaila zuriaren parean ere sentitzen da... Kontatzeko hamaika gauza buruan eta tekleatzen hasteko beldurra nonbait, kasik-lapurtutako izenen babesean baina horrek sortzen duen bertigoarekin. Nondik hasi? Ba hemendik, poliki poliki, joanean eta pausu txikiz, teknologia berriekin larrutan egiteko denbora hartuta (honetan ohitzeko ere praktika behar izaten baita).
Lagun batek esan zidan orain gutxi irakurtzen Mafaldarekin ikasi zuela. Horrela ulertzen dira gero nagusiagotako kontuak. Onartu beharra daukat nire haurtzaroak gehiago izan zuela Asterix eta Obelixekin lotura Mafaldarekin baino. Urteek hala ere, buruko hegalak moztu dizkidate eta haurtzaroa aspaldi pasa banuen ere, berriro itzuli naiz bost urtetako neskatila inkoformista bat izatera. Erromatarrak indarrez irabazi nahi ordez, hizkuntzaren eta munduaren interpretazioak egitera zuzendu dut nire ametsa. Eta beraz, nire mundua. Horretarako ordea irakasle onak izatea ezinbestekoa da, haurtzarora bueltatzea izan daitekeen bezala...
Barka beza Mafaldaren edozein jarraitzailek bere izena erabiltzeko nire atrebentzia (edo kasik kasik erabiltzekoa bederen), norbere burua Mafaldarekin konparatzen duenak meritu edo larru galanta duela esango du nork edo nork. Antzekotasun filosofiko eta ideologikoak izango ote ditugu, edo dialektikarako joera, edo lagunen esan eta ika-mikatatik ikasteko gaitasuna, edo zopa eginda geratzeko beldurra... baina Mafaldak, plagio guztietatik haratago mundua ikusteko jarrera bat esan nahi du...
... eta saiatuko banaiz, zuek ere betaurreko horiek jarri eta munduaz duzuen iritzia ezagutzeko eta horretaz ikasteko izango da...
Nork: mafalda.2007/04/21 13:24:43.970 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak