Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/10/19 05:59:22.210 GMT+2

arakatzen

5 blog ezberdinen inguruko komentarioa egin behar genuela eta sarean arakatzen hasi nahiz. Asko kostatu zait gustuko blogak aurkitzea, ez bainaiz oso trebea kontu hauetan, hasiberria nainaiz. Hala ere, nonbaitetik atera dut zerbait.

 

 

http://www.blogak.com/bideoak/bideo-musikalak

Lehena Bideo musikalak izenekoa da. Hemen hain famatua egin den youtuben agertzen diren bideoak daude, nahi dituenak ikusteko. Gainera, komentariotxoa ere jarraian idatzia dago. Pena galanta unibertsitateko ordenagailutik ezin direla bideo horiek ikusi, baina jarraituko dut ahaleginetan.

 

 http://www.danbaka.com/sharonstoner

Hurrengo, musika munduan jarraitzea erabakita, danbakan sartu nahiz. Bertan bailara honetako musika talde asko baitaude sartuta. Lehenengo bloga Saronstoner-en bloga aukeratu dut. Nahiko konpletoa da bloga, bertan beraien azkenengo kontzertuari buruz hitz egiten dute. Gainera, kontzertuko argazkiak, kontzertu akustikoko kantuak eta azkenengo diskoa presentatzen digute, bideoak eta guzti.

 

 http://www.uztarria.com/blogak/erniarraitz

Blog honek, bertsotan aritzeko beta eskaintzen du. Bertso idatziak noski, bideoak eta kantuak bezala, ez zen ideia txarra izango bapateko bertsoak grabatu eta bertan jartzea.

 

http://www.eibar.org/blogak/orakulua

Garagoittiko Orakulua izena duen blog honetan, Oier Gorosabelek markina eta inguruko auzoetako pasarteak kontatzen ditu. Gainera, ondo dokumentatuta dagoela dirudi.

 

http://www.blogak.com/opusnigrum

Blog hau klaseko ikasle bate da eta berak dioen moduan, gaiak irekiak dira eta nahi duenarentzako zabalik dago. Bere buruhausteak eta pasartetxoak ere kontatzen dizkigu. Etorkizunik ez zuela zirudien blog honek asko prometitzen du.

 

Nork: maite.2006/10/19 05:59:22.210 GMT+2
Etiketak: lana joxen | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Lan ona, Maite! Hala ere, lotura horiek beste modu batean ipini behar, guk ikasi dugun moduan. Ea hori egiteko gai zaren admin fitxan sartuta. Animo!

Nork: Joxe Aranzabal.2006/10/23 19:54:51.565 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.