Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/01/19 12:23:57.117 GMT+1

firefox instalatzeko

Firefox ordenadorean instalatzea ideia ona dela uste dut, gehienok explore daukagu ordenadorean sarturik.

Lehenguan klasean Joxek azaldu zigun Firefox programaren berri eta explorekin konparatuz gero abantaila batzuk dituela onartu behar da.

Lan bat egiten baduzu eta bapatean ordenadorea itxungitzen bazaizu firefox programa eduki ezkero, lehen ari zinen laneko datuak berreskuratu nahi dituzun edo ez galdetuko dizu ordenagailuak.

Bestalde, birusen bat ordenadorean egon ezkero automatikoki  eta azkar ezabatzen du, programa azkarrago eta aurreratuago bat dela esan dezakegu.

 

Nork: maiteantia.2007/01/19 12:23:57.117 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/17 14:39:54.355 GMT+1

The adicts " viva la revolution"

Epa danoi!

The adicts taldia gustau ezkero hemen behean daukotzue viva la revolution abestiaren biodeua.

Espero dot gustetia. Benga ba ondoi2li!

Nork: maiteantia.2007/01/17 14:39:54.355 GMT+1
Etiketak: youtube | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/12/13 11:50:52.563 GMT+1

Internet-eko errege berriak

20 urteko gazte askok milloika internautek bideoak, argazkiak eta artikuluak sarean pasatu ahal izateko zerbitzu berriak kontrolatzen dituzte.

Esate baterako, youtube, flicker, myspace, blogak, online eta horrelako hainbat helbidetan sartu ezkero, bideoak deskargatu zenitzazke, argazkiak sarean zintzilikatu ditzazkezu, blogean nahi dezun gaiari buruz aritu zaitezke beti ere inor iraintzeko asmoaz aritzen bazara eta onlinen ibili ezkero, faboritoetan zerbait gordetzeko eta beste internautekin nahi duzuna elkarbanatzeko erabili dezakezu.

Milioka pertsonek erabiltzen dute aipaturiko programa hauek eta nere ustez oso erabilgarriak dira.

Badira kritikatzaile asko elite digital batean sartzen ari garela esaten dutenak baina zer? aurrepanik ezin al da egon gizartean? zer nahi dute orain dela 2000 urte bezala bizitzea ala?

Ez nago ados horrekin, programa berri hauek sortu badira ahal dutenek erabiltzeko dela esan dezaket, ahal dutenek ala nahi dutenek. 

Nire iritziz, interesanteak dira, bertan ekintza ezberdin ugari egiteko aukera baitago. 

Nork: maiteantia.2006/12/13 11:50:52.563 GMT+1
Etiketak: inter | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/12/06 16:23:12.203 GMT+1

tagzania

Epa danoi!

Esan beharra dau mobida  hau itxeko ordenadorez aldatu nazela eta azkenean 8 intentuen lortu dotela klaseko baten laguntzaz.

Azkenien hemen dau Aretxabaletako herriaren mapa

 


Tagzania: maitetxu

Nork: maiteantia.2006/12/06 16:23:12.203 GMT+1
Etiketak: es | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/11/13 22:11:06.077 GMT+1

BERRIA liburu estiloaren aurkezpena

Ostiralean hilaren 10ean, Irene Arrats hurbildu zitzaigun huheziko unibertsitatera Berria liburu estiloaren aurkezpena egiteko.

Berria egunkariko kazetariengatik egin dagoela libua adierazi zigun eta bertan jorratzen ziren hainbat aspektu eman zituen aditzera. Esate baterako, esamolde nahiz espresio desberdinen agerpena dagoela, baita ortografia arauak eta hizkuntzaren erabilera egokia izateko ze pauso jarraitu beharra ditugun esan zigun.

Ordu bateko iraupena eduki zuen hitzaldiak eta Berria liburuaren hainbat detaile eta propaganda egin ondoren, prentsa eta komunikabide ezberdinek espresatzeko era desberdina dutela esan zuen baina beti irakurleak ulertu ahal izateko era egoki batean idatzi behar dela ondorioztatu zuen.

"AHALEGINIK GABE IDATZIA, PLAZERRIK GABE IRAKURRIA"

Nork: maiteantia.2006/11/13 22:11:06.077 GMT+1
Etiketak: irene | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/11/13 21:46:57.372 GMT+1

GOIENKARIARI buruzko hitzaldia

Lehengo asteko asteazkenean, azaroaren 8 an, Iban Aranzabal etorri zen huheziko aretora Goienkaria,Goiena tb...-ri buruz informazioa azalerazteko asmoz.

Goiena-ri buruzko informazioa prentsa idatzian, irratia, telebistan edo interneten aurki genezakela esan zigun. Bestalde, bailara honetako komunikabide honek egunkaria inguru honetan astero argitaratzen zela esan zigun. Telebista aldiz, egunero ikusteko aukera daukagu Goitb katea jartzen alegia. Irratia ere badute komunikabide hedabide bat bezala baina inungo dudarik gabe Internet-a erabilgarri eta erosoena dela lan egiteko azalerari zigun.

Internet-a gaur egun gehien erabiltzen den komunikabideetako bat da, azkarra, merkea( ez delako pentsa idatzian gastatzen den tinta erabiltzen) eta erosoenetarikoa dena.

Honez gain, Iban-ek norberak bere blog-a edukitzearen ideia bota zuen, etorkizunean ondo etorriko zitzaigula eta orain huhezin erabiltzen dugun blogak.com web gunea zertxobait kritikatu zuen.

Nork: maiteantia.2006/11/13 21:46:57.372 GMT+1
Etiketak: iban | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/11/08 11:11:28.494 GMT+1

literatura web 2.0erara

Eric Langhorst izeneko historiako irakasle batek, Guerrilla season izenburutzat duen liburu bat argitaratu du Missourin.

Liburu historikoa da hau, AEB-ak gerra zibilean zirenean 1863.urteko bi mutilen historia kontatzen du.

Interesgarria da urriaren 23an eta azaroan 19an bukatuko den proiektua, lehenik eta behin idazleak ikasleen iritzia jakin nahi du argitaratu ahal izateko eta horretarako blog berezi bat egin dute.

Blog horretan astero 80 orri baino gehiago irakurriko dituela norbeak adostu da eta horrela gero galderak burutuko dituzte ikasleen artean eztabaida interesantea eta beraien iritzi pertsonala emanez. Erantzun hauek ondoren posta elektronikoaren bidez liburuaren egileak jasoko ditu.

Horrela liburuarekiko ikasle desberdinek ze iritzi duten jakin izango du eta ondorioz honen argitarapena burutuko den ala ez erabakiko da.

Nork: maiteantia.2006/11/08 11:11:28.494 GMT+1
Etiketak: missouri | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/10/25 21:46:29.774 GMT+2

NETIKETA

NETIKETA, ingelesko 2 hitzen loturatik dator: NET+ ETIQUETTE hitzen elkarketa da hain zuzen. Sarean etiketa idatzi dezakegu baina inor ez mintzeko helburuarekin.

Horretarako hainbat gomendio erabili behar dira NETIKETA egokia idatzi ahal izateko, 10 gomendio jarraitu behar dira, esaterako,baimena eskatu inoren izena gehitu aurretik, zaindu artxibo atxikien tamaina, erabili RTF.....

Honi buruz daukadan iritzia positiboa da, jendetasun arau sorta bat jarraituz sarean idatzi dezakegulako inori iraundu gabe. Erabilgarria izango zaigula urte osoan iruditzen zait.

Nork: maiteantia.2006/10/25 21:46:29.774 GMT+2
Etiketak: sorta arau | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/10/20 20:30:47.103 GMT+2

TIM O' REILLY

Tim O'Really Internet munduan ezaguna da aurrerapen bat suposatu duelako bertan. Software librearen eta estandar irekien bultzatzaile ezaguna izanda gaur egun ezagutzen dugun web 2.0 programaren sortzailea baita.

Aipaturiko azkenengo programa hau Interneten bilakaturiko aplikazio informatikoak garatzeko esparru zentrala dela deritzo. Gainera norbanakoaren ordenagailuan erabiltzea soilik ez dagoela adierazi du, aukera baitago izen erabiltzaile eta pasahitzarekin edozein ordenagailutan programa hau erabiltzeko. Arrakasta haundia ari da edukitzen, Interneteko erabiltzaileek balioa gehitzen diotelako plataformari eta softwarea hobetzeko,horrela gainera sarean lanak egiteko aukera dugu eta horrez gain, programaren erabiltzaileen begi bistan egon daitezke baita.

Sarean jendeak lan egiteko aukera edukitzeak, etekin haundiak sortu ahal ditzazke enpresentzat , adibide baterako Google indartsuago bihurtu dela esan dezakegu eBay eta Amazon izeneko enpresak bezalaxe. Web 2. O-k enpresa jakin batzuen inguruan sekulako botere pilaketa sortuko duen programa arrakastatsu berri bat dela esan dezakegu, konkretuki 2004.en urtean sortu zena.

Ez nintzateke ausartuko esaten web 2. 0 programa gizartean aldaketa izugarriak eragiteko kapaza izango zenik, bai ordea zerbait, berrikuntza bat ekarri baitigu honek, sarean lan egitearena hain zuzen. Gizartearen aldaketak Internet-ek ekarri baitugu orokorrean eta ez bertan aurki genitzazkeen programa batzuk soilik.

Azkeneaan gaur egun beste pertsona batzuekin komunikatzeko, informazioa topatzeko,bideoak ikusteko....eta hainbat ekintza gehiago burutzeko komunikabide mota bat dela esan dezakegu, XXI.siglo honetan aurreratuenetarikoa kontsideratzen dena.

Nork: maiteantia.2006/10/20 20:30:47.103 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/10/16 00:56:54.209 GMT+2

INTERNET paperezko komunikabideei aurrea hartu die

Gai honi buruzko ikerlana Jupiter Research kabineteak egin du eta horretarako Europako estatu desberdinetan 5000 lagun baino gehiagori egin dio galdeketa, esate baterako Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian eta Espainian.

Galdeketaren emaitzatzat zera eduki du; europako herritarrengandik telebista komunikabide gogoetarikoena izan arren Internet izeneko sarean nabigatzen duten denbora gehiago dela onartu dute herritarrek.

Jadanik, Interneten nabigatze oso erosoa eta erakargarria gerta daiteke, badirudi betiko paperezko komunikazioak (egunkariak eta aldizkariak ) baino arrakasta haundiagoa ari dela edukitzen azkenengo bolada hontan.

Mark Mullinganek Jupiter Reserch-eko presindenteordeak dioenez, ona da Internetek beste komunikazioeei aurreaz hartu izana, horrela urrats haundia emango baita Internet Europako hedabide guztietan sendotzeko eta komunikazioa eta publizitate estrategietan aurrepanak ekartzearen arduraduna izango da.

 

Nork: maiteantia.2006/10/16 00:56:54.209 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)