Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/01/01

Ongi etorri!


Untsa jin. Khanog illinga vet. Iorana. Fáilte. Chaa-phe nang....
eta gainerako hiztunentzako: hemen.

Nork: malats.2008/01/01
Etiketak: | Permalink

2006/09/22

gaurkoan nigatik idatz dezatela:


Haurtzarotik ezagutu ditut igelak, haiekin batera hazi izandu naizela esan nezake.
Lakutik kroak kroak kroak oihartzunez gaua beltzitzen zutenean, hilargi zatiak janez zilarreztatzen zirenean, ohe alboetaraino heze inguratuaz neskatila logabeak izutzen zituztenean.
Batzutan ene ametsetaraino ere ailegatu dira, eta sekula ez dut aurkitu zergatik egin duten hain jauzi luzea ere baitara.
Haiekin nahasi gabe, baina igelak ene etxaguntzaren eta ene bizitzaren arrailduretan pausaturik ikusten ohiturik nengoen.
Eta jende serioa dela uste nuen, harik eta gaur arratsean, etxera sartu eta argia biztean, ateostean -bi bihotz berde eta hotz bata bestearen gainean- larrua jotzen kausitu ditudan arte.
                               Ez gara geure baitakoak, Joseba Sarrionandia

Nork: malats.2006/09/22
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/26

Baaaai!


Azkenean!!! Hemendik aurrera amaitu da "malax" edo "eneko" besterik gabe deitzearena eh, "jaun txit agurgarria" edo horrelakoak bakarrik onartuko ditut! jajajaj
Goiko ariketa egin arte baina, ez naiz fisikari sentituko... vamos, inoz bez. ;-)



Nork: malats.2006/06/26
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/21

Energia bizi


Bai badakit Iberdrolaren kamiseta dela...
Eta gainera ez da Dinamarkako argazki bat, baserrian da!
Baina behintzat ni ikusten nauzue, "me llaman el desaparecido..."
Ala!

Nork: malats.2006/06/21
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/06/18

Jumping picture


Aspalditik ipini nahi nuen argazkia: Gregor (Zee German), Eneko (neu jaja) ta Florian (Freesbee-man)!
(bloga berpizten hasi beharko nintzateke...)

Nork: malats.2006/06/18
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/04/08

...jalgi hadi mundura!


1937ko aberri eguneko kartela gaurko egunerako jejej. Ondo pasa etxean zaudetenok! Ta gaur ez bada esaten noiz ba: gora euskadi askatuta!

Nork: malats.2006/04/08
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/29

DJ Laia kontzertua Kopenagen


Ikusten duzue, Fermin, Sorkun, Jon Elizalde ta DJ Zigor etorri ziren Kopenagera ta han egon ginen gu. Backstage-ean zerbeza ta barre batzuk, ta gainera gaur gaztetxeko manifan beraiekin ere egon gara. Nibela eh ;-)

Nork: malats.2006/03/29
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/03/27

Europa (edo?)


Oraindik azalpenak ematen ibili behar izatea ere, non eta hemen eta XXI. mendean. Ingelesez idaztekotan egon naiz batzuek uler dezaten, baina ez enaiz makurtuko :-)


Sar daitezela hona.

Nork: malats.2006/03/27
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2006/03/16

Ungdomshuset (Gaztetxea)

Kopenageko gaztetxerik inportanteena (Christiania auzoa albo batera utzita) martxoaren 8an bota ondoren liatu zenaren argazkiak, batzuk nik atarata ta besteak hemengo lagunek emanda edo internetetik hartuta.

Nork: malats.2006/03/16
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2006/02/05

Suedian!

Suedian ateratako argazkiak, egon ginen etxea (alemanaren osabarena), laku izoztuak, alokatutako kotxea, elurra etab.


Nork: malats.2006/02/05
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)