Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/02/18 20:24:08.413 GMT+1

Istorio hiperlaburra

HIZKUNTZALARIAK
Hizkuntzalariak eta Beronen Inguruko Zientzien Nazioarteko Kongresuari bukaera eman zion txaloketa gogotsuaren ostean, takigrafi neska ederra arkatzak eta paperak jaso eta irteerarantz abiatu zen ehunen bat hizkuntzalari, filologo, semiologo, kritiko estrukturalista eta deskonstrukzionistaren artean bide eginez eta guzti-guztiek jarraitu zioten, glosematikarekin parekatzeko moduko mirespenaz, haren ibilera lirainari.
Bat-batean gorputz fonikoa hartu zuten burmuin-irudiek:
-Nolako sintagma!
-Zelako polisemia!
- Ze esanahia!
- Nolako diakronia!
- Zein exenplar ceterorum!
- Zelako Zungenspitze!
- Nolako morfema!
Takigrafi neska axolagabe eta goibel iragan zen fonema oihan hartan barrena.
Soil-soilik piztu zitzaion irrifarrea atezain gazteak, atea zabaldu baino lehentxoago, belarrian xuxurlatu zionean: "Polittori".
                                                         Mario Benedetti.

Nork: eli_villar.2009/02/18 20:24:08.413 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/22 11:43:27.646 GMT+2

Bertso - oparia

Zu zara lagun ona, onena desio,

Zure urtebetetzea ospatu betiko,

Zuk ametsak jarraitu inoiz ez etsiko,

Ta nik esaten dotsut:

Zorionak Elitxo!

Nork: eli_villar.2008/10/22 11:43:27.646 GMT+2
Etiketak: bertsoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/15 11:24:28.241 GMT+2

Udazkena

 

Udazkeneko egun zoragarri bat zen. Gaztainondo zaharkitua jada usteldua zegoen: soilik bi hosto zituen zintzilik, biak elkarri begira. Eta goizeroko erretorika zen ea nor erori behar zen lehenik jakin nahi izatea, bizitzari lotu nahian.

Haize bolada batek biak bota zituen kolpean, bizitzak dakien moduan.

Nork: eli_villar.2008/10/15 11:24:28.241 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/09 14:03:50.802 GMT+2

Euskal literatura

http://www.basqueliterature.com/

http://www.armiarma.com

Nork: eli_villar.2008/10/09 14:03:50.802 GMT+2
Etiketak: literatura kultura poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/10/09 12:48:25.628 GMT+2

ZER OTE DA

            Maitasuna ez da bakardadearen ordezko bat. Bakarrik egoten ikasi duenak soilik eskainiko du benetako maitasuna. Tranpa asko egin daitezke, baina bada bat eutsi ezin litekeena: nork bere burua engainatzea. Lehenxeago edo geroxeago hor agertuko da desoreka. Errua nahi duzunari bota, baina konpondu gabe jarraituko da bizitza hautsi horrek. Sartzen gara beste baten bizitzan, izorratzen dugu hura, eta gero beste baten bila goaz. Eta dena, geure burua konpontzeko ikaran bizi garelako.

            Maitasuna ez da bizitza soportatzeko makulua, beste bat de bere mirakulua: barrua aberastea, mundua ikusteko begi berriak zabaltzea, gure edertasunean haztea eta sakontzea, denok edertasuna daukagula ikastea, gauden lekuan eta gaudenarekin baino hobeto beste inon ez ginatekeela egongo sentitzea. Baina benetan sentitzea, ez itxura egitea. Garena agertzea, eta besteari gustatzen zaion hori izatea.

Beti aberastu behar du maitasunak pertsona. Hortik behera dagoen ezerk ez du maitasun hitza merezi. Adiskidetasunarekin antzeko zerbait gertatzen den moduan.

Nork: eli_villar.2008/10/09 12:48:25.628 GMT+2
Etiketak: gogoetak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)