Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/02/14 15:37:46.075 GMT+1

2012KO INAUTERIAK

Badatoz inauteriak!

Zuen proposamenak jaso ditugu, majo idatzi duzue, gero!

Badakigu mozorro tailerrean parte hartu duzuela zuetako batzuk; hori dela eta, martitzenean ekarri egindako surrandiak. Horiez gain EUSKAL INAUTERIAK EDO EUSKAL KULTURA izango da aurtengo gaia. Aukeratu nahi duzuen mozorroa eta jantzi !

Nahikoa da txapela, zapia, peluka, ...ekartzea

Hementxe dauzkazue euskal inauterietako pertsonaia batzuk:





 


 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

 

Nork: Marisorgin.2012/02/14 15:37:46.075 GMT+1
Etiketak: | Permalink

2012/01/27 11:56:18.526 GMT+1

SAN TA AGEDA

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
2.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna.


3.
Siziliako uharte ederrak
emana digu lorea.
Han jaio baitzan gure Ageda,
zorioneko gaztea.
Txikitatikan gogoz hartu zun
Jesukristoren legea.
Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea.
4.
Edertasunez jaunak apaindu
zuan Ageda gaztetan.
Haren begiak izar bi ziran,
aurpegi gozo haretan.
Gizon gaiztoen grina zitalak
esna zitzakeen benetan.
Laster izutu zen Kintziano Agedaren ederretan.


5.
Agedak bere maite bakarra
Jesus aukeratu zuan.
Horregatikan beste maiterik
ez zan harentzat munduan.
Kintzianoren eske guztiak
arrez baztertu zituan.
Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan.
6.
Emakume gaizto baten mende,
sartu zuten giltzapean,
Agedaren bihotz garbi hura
zikin ote zezakean.
Alperrik baina ahalegindu zen
andre lizuna lanean.
Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean.


7.
Amorru biziz oinutsik jarri
dute Ageda zintzoa,
txingar gorien gainean gero
ibilarazi gaixoa.
Ondoren, bular bat ebakita,
uzten dute urratua.
Baina Jainkuak bihurtu zion
gau hartan bular mindua.
8.
Alperrik gizon gaiztoak zuten
oinazez erdi hilik utzi.
Jesukristoren maitasun hartan
ez zuna inola etsi.
Otoi gozotan gogoa isuriz
mundu hontatik ihesi,
zeruetako zori ederra
betiko zun irabazi.


Mendi tontorrak elurrez zuri,
atai aldean laiotza.
Etxe hontako nagusi jaunak,
urrezkoa du bihotza.
Santa Agedak kendu digu gaur
eskean hasteko lotsa,
dirurik ez bada, berdin zaigu
gizendutako bildotsa.
Zelai erdian loreak argi,
larros, krabelin ta lili.
Etxe hontako etxekoandreak
Ama Birjina dirudi.
Etxe hontako urdaiazpiko
asko, kakotik zintzilik,
ta lukainka gorriak ugari
poltsa betetzeko guri.


Dios te salve, ongi etorri!
Gabon Jainkoak diela!
Legearekin kunpli dezagun
Santa Ageda bezperan.

Nork: Marisorgin.2012/01/27 11:56:18.526 GMT+1
Etiketak: | Permalink

2012/01/27 11:32:03.575 GMT+1

TOSTADA ETA SAN BLAS GOZOOOOOOOOOOOENAK!!!!!!



Nork daki San Blasak egiten?Errezetak batuko ditugu eta gero EGUNARI BEREA EMAN ETA JAN jakina!!!

Nork: Marisorgin.2012/01/27 11:32:03.575 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/27 11:22:12.762 GMT+1

INAUTERIAK 2012

Badaukazue mozorrotzeko planik? Guk bai.  Danon iradozkizunak batu eta mozorrorik politena, errazena eta bozkatuena aukeratuko dugu eta DANOK ELKAR HARTU ETA  BAT EGINGO DUGU.

Nork: Marisorgin.2012/01/27 11:22:12.762 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (34) | Errenferentziak: (0)

2011/12/22 16:28:03.822 GMT+1

2012AN GAUDE!!! URTE BERRI ON!!!

         Urte berri honetan zer aldatuko da gure bizitzan?
          Eta zuk zer aldatu nahiko zenuke?

 

Nork: Marisorgin.2011/12/22 16:28:03.822 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (26) | Errenferentziak: (0)

2011/12/22 16:25:27.241 GMT+1

GABONETAKO TXAPELKETAKO IRABAZLEAK!!!


         

Nork: Marisorgin.2011/12/22 16:25:27.241 GMT+1
Etiketak: | Permalink

2011/12/12 16:54:27.816 GMT+1

GABONETAKO TXAPELKETA

                                           

Durangoko Udal Euskaltegiaren gabonetako txapelketa 

            

1.      Oraingo egoitza lehenengoa, bigarrena ala hirugarrena da?

 

2.      Aula desplazatuak Abadiñon, Berrizen, Elorrion eta Iurretan izan ditugu. Zein da gezurra?

 

3.      Gurasoei klaseak ematera Landako Herri Eskolara, San Jose Ikastetxera eta   Zabalarra Herri Eskolara joan gara. Zein da gezurra?

 

4.      Irakasleei klaseak ematera Abadiñora, Berrizera, Elorriora, Ermura, Mallabira eta Otxandiora joan gara.Zein da gezurra?

 

5.      Alfabetatze, Arauak, Bizkaiera, Euskalduntze, Hika eta Hobekuntza ikastaroak eman ditugu. Zein da gezurra?

 

6.      Abadiñon, Bermeon, Eibarren, Lekeition eta Zeanurin antolatu ditu barnetegiak. Zein da gezurra?

 

7.      Udako ikastaroetan euskaraz dantza egiten, grafologia, sukaldaritza eta txalaparta jotzen  ikasi dugu. Zein da gezurra?

 

8.      Ikasturte hasiera beti urrian izan da. Egia ala gezurra da?

 

9.      Matrikula urtean zehar egin ahal da. Egia ala gezurra da?

 

10. Gaur eguneko zein modulutan dago jende gehien?

325 ordu astelehenetik ostegunera

190 ordu Autoikasketa

150 ordu Trebetasunak

150 ordu Guraso taldea

60 ordu Trebatze ikastaroa

60 ordu Udako Autoikasketa

 

11. Hasieratik dagoen irakaslea Ane, Izaskun, Ixiar, Garbiñe, Maite Euba, Maite Sanz, Maripa ala Puri da?

 

12. Bulegaria beti mutila izan dugu. Egia ala gezurra da?

 

13. Zuzendaria beti neska izan da. Egia ala gezurra da?

 

14. Zenbat langile gara plantillan?  6, 7, 8 ala 9

 

15. Orain dela 25 urte Pilar Ardantza, Aitziber Idigoras, Ander Salaberria ala Juan Jose Ziarrusta zen alkate?

 

16. Durangoko Udal Euskaltegia Fundazioaren lehen lehendakaria EAJ, EA, EB, HB,  PP ala PSOEkoa izan zen?

 

17. Nongo alkatea izan dugu ikasle?  Abadiñokoa, Berrizkoa, Durangokoa, Elorriokoa, Iurretakoa ala Zaldibarkoa?

 

18. Ikasle gazteenak  16, 17 ala 18 urte izan ditu?

 

19. Ikasle famatu hauek izan ditugu Carlos Garcia, David Etxebarria, Eneritz Iturriagae-txebarria, Felix Arkarazo, Felix Sarriugarte, Gurutze Frades,  Iban Fagoaga, Patxi Azurmendi, Roberto (Txiki) Lombraña,  Ruben Perez. Zein da gezurra?

 

20. Gure klaseetan etorkin asko izan dugu: alemaniarrak, errumaniarrak, portugaldarrak, txinatarrak, ekuatore ginearrak, maliarrak, marokoarrak, sahararrak, senegaldarrak, argentinarrak, boliviarrak, kolonbiarrak, kubatarrak, uruguaitarrak eta venezuelarrak. Zein da gezurra?

 

21. Inauterietako gure mozorroak hauexek izan dira: arabiar, ertzain, gozoki, sevillar,  pirata, printzesa eta zabor-poltsa. Zein da gezurra?

 

22. Auzo-lanetan parte hartu dugu erreka garbitzen, ERAZ aldizkaria banatzen, gozokiak eta izozkiak saltzen,  herri bazkaria prestatzen eta San Blasetan txosnetan zerbitzen. Zein da gezurra?

 

23. Durangon Arte Museoa, Artxiboa, Gurutze Santu Museoa, Liburutegia eta Udaletxea bisitatu ditugu. Zein da gezurra?

 

24. Durangotik kanpo Bertiz, Butroi gaztelua, EITB, Gaztelugatxe, Guggenheim, Urdaibai eta Zugarramurdi ezagutu ditugu. Zein da gezurra?

 

25. 25 urtean gabonetako txapelketan, inoiz ez da gelditu galderarik, inork erantzuna igarri barik. Egia ala gezurra da?

 

 

Nork: Marisorgin.2011/12/12 16:54:27.816 GMT+1
Etiketak: | Permalink

2011/12/12 14:32:55.933 GMT+1

25.urteurrena

              AITZIBER IDIGORAS ALBERDI alkate andreak

                                             eta  

JON KEPA GARRO MENDIOLAGARAI Udal Euskaltegiko lehendakariak,

Gogo onez eta atseginez gonbidatzen zaituzte, abenduaren 15ean, arratsaldeko 19:30ean, Durango Uriko San Agustin Kultur Gunean, DURANGOko UDAL EUSKALTEGIAren 25. urteurrena ospatzeko izango den ekitaldira.

Nork: Marisorgin.2011/12/12 14:32:55.933 GMT+1
Etiketak: | Permalink

2011/11/10 20:34:37.858 GMT+1

ANBOTOK 10 URTEAK OSPATZEN

Euskaltegitik ere joan ginen Plateruenera Anbotoren 10. urteurrena ospatzera, hau da, pintxo eta ardotxo batzuk edatera, horregatik gaude hain pozik argazkian. Badakizue non gauden? 9 gara

     

Nork: Marisorgin.2011/11/10 20:34:37.858 GMT+1
Etiketak: | Permalink

2011/11/08 09:11:14.650 GMT+1

ZORIONAK GURUTZE TXAPELDUNA!!!!!

Nork: Marisorgin.2011/11/08 09:11:14.650 GMT+1
Etiketak: gurutze espainiako fradesek distantzia txapelketa irabazi luzeko du | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)