Nork: Marisorgin.2012/04/20 13:47:48.486 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
1. Saia zaitez hondakin gutxiago sortzen. Hau da, ahalik eta hondakin gutxien sortu eta saia zaitez haiei bigarren aukera bat ematen zakarretara bota baino lehen. Gaur egun ugari dira Sarean bigarren eskuko produktuen azokak.
2. Lorategi edo baratze txiki bat baldin baduzu, egokitu konposta egiteko ontzi bat, sortzen duzun materia organikoaren parte bat etxerako konpost bihurtzeko eta zeure baratze edo lorategian berriro ere baliatzeko. Hondakinak birziklatzen eta materia organikoa konpost bihurtzen duen familia batek %50ean murriztu ditzake zabor poltsara botatzen dituen hondakinak.
3. Ez zaitez erosketak egitera joan eskuak hutsik dituzula. Hondakin gutxiago sortuko dituzu behar dituzun gaiekin zerrenda bat osatu eta aldean oihalezko poltsa edo erosketetarako orgatxoa eramaten baduzu. Plastikozko poltsei eman iezaiezu bigarren aukera bat, berrerabili itzazu zakar poltsa gisa.
4. Sakelako berri bat erosi behar duzunean, saia zaitez marka bereko beste bat erosten berriaren kargagailua galduz gero zaharrarena erabili ahal izateko eta osagarri berriak, automobilerako kargagailuak, musika entzuteko aurikularrak eta beste batzuk erosi behar ez izateko.
5. Gauza asko egin dezakezu paperaren kontsumoa murrizteko. Hasteko, erabili ezazu paper birziklatua, eta gainera: idatz ezazu bi aurpegietan, inprima ezazu soilik beharrezkoa dena, gas, telefonia, argi eta beste konpainiei eska iezazkiezu faktura elektronikoak, irakur ezazu prentsa bertsio digitalean, ahal denean papera ez baizik eta oihala erabili (zapiak, sukaldeko zapiak...).
6. Erosketak egiten dituzunean saia zaitez ontzi gutxien dituzten produktuak aukeratzen: ontziratuen ordez produktu freskoak erosi, produktu kontzentratuak, kopuru handiak ontzi bakarrera biltzen dituztenak... Produktu bat eta bera kontsumitzeko orduan lehenetsi ezazu beira plastiko eta aluminioaren ondoan.
7. Bereiztu itzazu edukiontzi urdinean (papera eta kartoia), horian (plastikozko eta metalezko ontziak, brik moldeko ontziak), iglu berdean (beira), edukiontzi zurian (ehunak eta oihalak) eta pilak biltzeko edukiontzietan utzi beharreko hondakinak
Nork: Marisorgin.2012/03/09 10:47:01.224 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
Nork: Marisorgin.2012/03/02 15:03:06.203 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
Badatoz inauteriak!
Zuen proposamenak jaso ditugu, majo idatzi duzue, gero!
Badakigu mozorro tailerrean parte hartu duzuela zuetako batzuk; hori dela eta, martitzenean ekarri egindako surrandiak. Horiez gain EUSKAL INAUTERIAK EDO EUSKAL KULTURA izango da aurtengo gaia. Aukeratu nahi duzuen mozorroa eta jantzi !
Nahikoa da txapela, zapia, peluka, ...ekartzea
Hementxe dauzkazue euskal inauterietako pertsonaia batzuk:


Nork: Marisorgin.2012/02/14 15:37:46.075 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz, aterik ate ohitura zaharra aurten berritzeko asmoz. Ez gaude oso aberats diruz, ezta ere oinetakoz. Baina eztarriz sano gabiltza, ta kanta nahi degu gogoz. |
2.
Santa Ageda bezpera degu Euskal Herriko eguna, etxe guztiak kantuz pozteko aukeratu deguna. Santa maitea gaur hartu degu gure bideko laguna. Haren laguntzaz bete gentzake egun hontako jarduna. |
|
3.
Siziliako uharte ederrak emana digu lorea. Han jaio baitzan gure Ageda, zorioneko gaztea. Txikitatikan gogoz hartu zun Jesukristoren legea. Maitasun honek ekarri zion bihotzeko poz betea. |
4.
Edertasunez jaunak apaindu zuan Ageda gaztetan. Haren begiak izar bi ziran, aurpegi gozo haretan. Gizon gaiztoen grina zitalak esna zitzakeen benetan. Laster izutu zen Kintziano Agedaren ederretan. |
|
5.
Agedak bere maite bakarra Jesus aukeratu zuan. Horregatikan beste maiterik ez zan harentzat munduan. Kintzianoren eske guztiak arrez baztertu zituan. Baina agintarik gaizto harek kristautzat salatu zuan. |
6.
Emakume gaizto baten mende, sartu zuten giltzapean, Agedaren bihotz garbi hura zikin ote zezakean. Alperrik baina ahalegindu zen andre lizuna lanean. Honek esanak ez ziran sartu Agedaren bihotzean. |
|
7.
Amorru biziz oinutsik jarri dute Ageda zintzoa, txingar gorien gainean gero ibilarazi gaixoa. Ondoren, bular bat ebakita, uzten dute urratua. Baina Jainkuak bihurtu zion gau hartan bular mindua. |
8.
Alperrik gizon gaiztoak zuten oinazez erdi hilik utzi. Jesukristoren maitasun hartan ez zuna inola etsi. Otoi gozotan gogoa isuriz mundu hontatik ihesi, zeruetako zori ederra betiko zun irabazi. |
|
Mendi tontorrak elurrez zuri,
atai aldean laiotza. Etxe hontako nagusi jaunak, urrezkoa du bihotza. Santa Agedak kendu digu gaur eskean hasteko lotsa, dirurik ez bada, berdin zaigu gizendutako bildotsa. |
Zelai erdian loreak argi,
larros, krabelin ta lili. Etxe hontako etxekoandreak Ama Birjina dirudi. Etxe hontako urdaiazpiko asko, kakotik zintzilik, ta lukainka gorriak ugari poltsa betetzeko guri. |
|
Dios te salve, ongi etorri!
Gabon Jainkoak diela! Legearekin kunpli dezagun Santa Ageda bezperan. |
Nork: Marisorgin.2012/01/27 11:56:18.526 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
Nork: Marisorgin.2012/01/27 11:32:03.575 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Nork: Marisorgin.2012/01/27 11:22:12.762 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (34)
| Errenferentziak: (0)

Nork: Marisorgin.2011/12/22 16:28:03.822 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (26)
| Errenferentziak: (0)
Nork: Marisorgin.2011/12/22 16:25:27.241 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
Durangoko Udal Euskaltegiaren gabonetako txapelketa
|
1. Oraingo egoitza lehenengoa, bigarrena ala hirugarrena da? |
|
|
2. Aula desplazatuak Abadiñon, Berrizen, Elorrion eta Iurretan izan ditugu. Zein da gezurra? |
|
|
3. Gurasoei klaseak ematera Landako Herri Eskolara, San Jose Ikastetxera eta Zabalarra Herri Eskolara joan gara. Zein da gezurra? |
|
|
4. Irakasleei klaseak ematera Abadiñora, Berrizera, Elorriora, Ermura, Mallabira eta Otxandiora joan gara.Zein da gezurra? |
|
|
5. Alfabetatze, Arauak, Bizkaiera, Euskalduntze, Hika eta Hobekuntza ikastaroak eman ditugu. Zein da gezurra? |
|
|
6. Abadiñon, Bermeon, Eibarren, Lekeition eta Zeanurin antolatu ditu barnetegiak. Zein da gezurra? |
|
|
7. Udako ikastaroetan euskaraz dantza egiten, grafologia, sukaldaritza eta txalaparta jotzen ikasi dugu. Zein da gezurra? |
|
|
8. Ikasturte hasiera beti urrian izan da. Egia ala gezurra da? |
|
|
9. Matrikula urtean zehar egin ahal da. Egia ala gezurra da? |
|
|
10. Gaur eguneko zein modulutan dago jende gehien? 325 ordu astelehenetik ostegunera 190 ordu Autoikasketa 150 ordu Trebetasunak 150 ordu Guraso taldea 60 ordu Trebatze ikastaroa 60 ordu Udako Autoikasketa |
|
|
11. Hasieratik dagoen irakaslea Ane, Izaskun, Ixiar, Garbiñe, Maite Euba, Maite Sanz, Maripa ala Puri da? |
|
|
12. Bulegaria beti mutila izan dugu. Egia ala gezurra da? |
|
|
13. Zuzendaria beti neska izan da. Egia ala gezurra da? |
|
|
14. Zenbat langile gara plantillan? 6, 7, 8 ala 9 |
|
|
15. Orain dela 25 urte Pilar Ardantza, Aitziber Idigoras, Ander Salaberria ala Juan Jose Ziarrusta zen alkate? |
|
|
16. Durangoko Udal Euskaltegia Fundazioaren lehen lehendakaria EAJ, EA, EB, HB, PP ala PSOEkoa izan zen? |
|
|
17. Nongo alkatea izan dugu ikasle? Abadiñokoa, Berrizkoa, Durangokoa, Elorriokoa, Iurretakoa ala Zaldibarkoa? |
|
|
18. Ikasle gazteenak 16, 17 ala 18 urte izan ditu? |
|
|
19. Ikasle famatu hauek izan ditugu Carlos Garcia, David Etxebarria, Eneritz Iturriagae-txebarria, Felix Arkarazo, Felix Sarriugarte, Gurutze Frades, Iban Fagoaga, Patxi Azurmendi, Roberto (Txiki) Lombraña, Ruben Perez. Zein da gezurra? |
|
|
20. Gure klaseetan etorkin asko izan dugu: alemaniarrak, errumaniarrak, portugaldarrak, txinatarrak, ekuatore ginearrak, maliarrak, marokoarrak, sahararrak, senegaldarrak, argentinarrak, boliviarrak, kolonbiarrak, kubatarrak, uruguaitarrak eta venezuelarrak. Zein da gezurra? |
|
|
21. Inauterietako gure mozorroak hauexek izan dira: arabiar, ertzain, gozoki, sevillar, pirata, printzesa eta zabor-poltsa. Zein da gezurra? |
|
|
22. Auzo-lanetan parte hartu dugu erreka garbitzen, ERAZ aldizkaria banatzen, gozokiak eta izozkiak saltzen, herri bazkaria prestatzen eta San Blasetan txosnetan zerbitzen. Zein da gezurra? |
|
|
23. Durangon Arte Museoa, Artxiboa, Gurutze Santu Museoa, Liburutegia eta Udaletxea bisitatu ditugu. Zein da gezurra? |
|
|
24. Durangotik kanpo Bertiz, Butroi gaztelua, EITB, Gaztelugatxe, Guggenheim, Urdaibai eta Zugarramurdi ezagutu ditugu. Zein da gezurra? |
|
|
25. 25 urtean gabonetako txapelketan, inoiz ez da gelditu galderarik, inork erantzuna igarri barik. Egia ala gezurra da? |
|
Nork: Marisorgin.2011/12/12 16:54:27.816 GMT+1
Etiketak:
| Permalink