Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/30 23:02:00.290 GMT+2

kolorea

Batzutan zaila egiten zaigu koloreen arteko konbinazio egoki bat ahutatzea. Egoera horretan aurkitu naiz eta bila ibili ondoren web hauek aurkitu ditut:

Artista ezagunak egindako kuadroetan erabili zituzten koloreak hemen.
Zure bloga nola geratuko den hemen.
Aukeratutako kolorearen kontrakoa eta beste aukera batzuk hemen.
Hemen azalpen interesante batzuk.
Erraminta gehiago hemen.

Nork: paulo.2009/09/30 23:02:00.290 GMT+2
Etiketak: kolorea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/06 00:01:09.021 GMT+2

Komunikazioaren teoria III

Aurreko lanarekin jarraituz, komunikazio eta informazioaren teoria errezago ulertzeko mapa berriak egin ditut.
Lehenengoa nola hedabideak gizarteak sortzen dituzten azaltzen duena. "hedabideak gizartearen eratzaile".



Bigarrena komunikazioaren ikerkuntzari dagokiona; apologia eta kritika.









Nork: paulo.2009/06/06 00:01:09.021 GMT+2
Etiketak: komunikazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/06/04 17:31:38.004 GMT+2

Komunikazioaren teoria II

Jose Inazio Bazterretxearen liburuko eskema berriak zintzilikatzen ditut hemen.
Lehenengoa Informazioa eta gaurko mundua-ri dagokiona. Lehenengo gaiaren 4 atala.

Informazioa eta gaur egungo mundua

Bostgarren atala "egiazkotasuna eta itxura"

Gizarte komunikazioaren berbaldia: egiazkotasuna eta itxura

Seigarrena eta azkena gaurkoz "egiazkotasuna eta justizia"

Egiazkotasuna eta justizia

Nork: paulo.2009/06/04 17:31:38.004 GMT+2
Etiketak: komunikazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/31 12:10:10.068 GMT+2

Komunikazioaren teoria

Komunikazioaren teoria ordenatzeko mapa batzuk egiten ari naiz. Liburu potoloa da eta eskemak egitea pentsatu dut ikasketa errazteko. Behin lana eginda, zergaitik ez partekatu?
Blogean ez da ondo ikusten, baina klikatu eta irudia tamaina handian ikusi ahal da. Bandera berdea dutenak ikasi behar ez diren ikasgaiak dira,
zuzenketak eta aportazioak ongi etorriak.
Komunikazioaren teoria

Goikoa ikasgai osoaren eskema da. Beheko hau Ordezkapenari dagokiona.
Ordezkapena

Beste hau "giza komunikazioa: harremana eta informazioa".
Giza komunikazioa: harremana eta informazioa

Gizarte komunikazioa: informazioa eta masa gaiaren mapa da azpikoa.
Oraingoz azkena. Gizarte-komunikazioa: informazioa eta masa

Nork: paulo.2009/05/31 12:10:10.068 GMT+2
Etiketak: komunikazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/29 20:52:55.148 GMT+2

slideshare

Bi diapositiba aurkezpen ditut blog honetan eta ez batak, ez besteak ez dute funtzionatzen. Agian, nire ordenagailuaren gauza da, konekzio motela dudala edo kontroladoreren bat gaizki instalatuta. Web orriarena ere izan daiteke, aplikazioak ez duela funtzionatzen, oraingoz, Slideshare honek arazoak ematen dizkit.
Eta izkinako propaganda alu hori...!
Ala ere, hona hemen -ikustea lortzen baduzu- Marruekosetik ekarri eta FSA argazkilaritza mugimenduan oinarritutako aurkezpena.

Nork: paulo.2009/05/29 20:52:55.148 GMT+2
Etiketak: fsa slideshare marruekos web2 0 aurkezpenak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/27 00:57:55.135 GMT+2

Bloging

Blog bat nola egin? Zertarako? Zeinendako? Naturaltasunez idatzi behar dela irakurri izan dut noizbait, kartzelako ziega batetik lagun bati idazten zaion bezala edo. Faltsukeriarik gabe eta zintzotasunez; pijaman. Egunean egunekoa, berehala amaitzen omen da kontatzekoa eta egunean egunekoa kontatu behar da. Horregatik bitakora ere deitzen zaio.
Surfeatzen hasi naiz blog bila eta Mikrosierbosen hasi naiz. Baina mikrosierbos ez da blog bat!! Bai, baina esteka interesanteak ditu.
Eta hona eraman nau, Bokeh-a zer den eta eremu sakontasuna ondo eta motz esplikatuta aurkitu dut. Surf egiten jarraitu dut -denbora ihes doa- blogak zabaltzen eta itsungitzen (edo itxungi?).
Nahiz eta ingleses egon, erraz ulertzen da blog honetan artikulu honek eskaintzen diguna; rgazki xinpleak ateratzeko aholku xinpleak, teknologia berriak ikasgaian aplikatzeko blog interesantea.
Aspertu naiz argazkiekin eta blogak.com komunitatean hara zer aurkitu dudan: Ze xinpatika.

Nork: paulo.2009/05/27 00:57:55.135 GMT+2
Etiketak: blog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/26 23:53:54.754 GMT+2

M-11

Martxoak 11ko hauteskundeak igaro eta egun gutxira hau izan zen ikasle talde batek egin genuen aurkezpen azkar bat.
Laster hauteskundeak datoz berriz ere, baina oraingoan norbaitek penalti pitatu du (nork????) eta gola sartzea ez zaie batere zaila izan.

Nork: Hiru ikasle.2009/05/26 23:53:54.754 GMT+2
Etiketak: politika | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/19 15:26:51.379 GMT+2

Han bai eta hemen ere bai

Batzuetan harritu egiten gara beste herrialdetan gertatzen denaz, baina gure herriari begiratzen badiogu egunerokotasunetik aterata harritu ez, lotsatu egingo ginateke.
Guatemalan Rodrigo Rosembergen hilketaren ondoren sortu den iskanbilak eta hau isiltzeko Álvaro Colomen gobernuak egin dituen saiakerak kartzelara eraman zuen Jean Fernando Anleu Twitterlaria, eta Twitter sare sozialeko partaide izateak atera du J.F.Anleu kartzelatik, Guatemalako mugak igaro eta herri askotako eta sare sozial askotako laguntza jaso baitu; laguntza ekonomikoa berak eta presio politikoa Álvaro Colomek.
Twitterren bidez irabazi du bataila hau J.F.Anleuk. Badira adierazpen askatasunaren alde egiteko hainbat bide. Colom desprebenitua harrapatu dute Twitterlariak, baina Europan ez daude hain desprebenituak. Urrun joan gabe, Euskal Herrian baditugu zenbait egunkari itxita, zenbait kazetari giltzapean, torturatuak, baita alderdi politikoak eta adierazpen askatasunaren kontrako eraso konstantea. Egin egunkarian sartzen lehenak Euzkadiko Ertzainak izan ziren.
Azpian ikusi daiteke polizia nazionala nola sartu zen Egin egunkaria histera.

Nork: paulo.2009/05/19 15:26:51.379 GMT+2
Etiketak: euskalherria guatemala libre adierazpenaskatasuna | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/04 17:41:50.999 GMT+2

zuzeu

Hasier Etxeberriak zuzeu proiektuaren hastapenak nolakoak izan ziren kontatu zigun.

Nork: paulo.2009/05/04 17:41:50.999 GMT+2
Etiketak: komunikazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/05/04 17:39:56.635 GMT+2

Goiena

Iban Aranzabal izan zen gure artean eta Goiena kooperatibak nola funtzionatzen duen esplikatu zigun.

Nork: paulo.2009/05/04 17:39:56.635 GMT+2
Etiketak: komunikazioa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)