Besterik ez dut egin, denbora borobila da eta bueltak bereala joaten dira.
Ez dut intrusismorik igarri, ala ere, sare hauek ez didate konfiantza handirik ematen. Gainera, ez naiz ausartzen nire lagunak agertzen diren argazkiak partekatzen; agian haiek ez dute atsegin.
Azken finean ez diot denbora asko eskaintzen. Gehiago ibiltzen naiz Gmailarekin, eta azken aldian deliciousekin ere.
Gmailean dut nik sarea, hor nire etiketak eta kontaktuak. Norena den Gmail? nork jakin! Zegatik ematen duen horren zerbitzu hona, eta dokumentuak gordetzeko horren beste giga? Auskalo.
Gainontzekoa korreoarendako konplementoak dira oraindik orain. Badakit gauza asko egin daitezkeela internetek eskaintzen dituen lanabes desberdinak erabiliz, baina denbora asko behar da guzti hauek menperatzeko eta kontuz ibili ezean, azkenean menperatuta bukatzen duzu, non zabilen ere jakin gabe, zein kontraseina erabili behar duzun jakin gabe.



Idatzi artikulu bat