Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/23 13:23:14.048 GMT+2

Ezpeletako emaitzak

Ezpeleta2007

A Espelette :

Le centre représente  386 personnes.
La droite représente  371 personnes.
la gauche représente  288 personnes.
L'extrême gauche représente  177 personnes.
L'extrême droite représente 109 personnes.

Nork: mhalty.2007/04/23 13:23:14.048 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/31 14:16:19.931 GMT+2

Korrika 15 Ezpeletan Bideoa

Tipittapa tipittapa, korrika ! Hara, gure herritik pasatu da eta Ezpeletarrak saldoan etorri dira beren bethidaniko mintzaira sostengatzeko. Biba zuek. Ezpeleta ere, euskararen alde !

Nork: mhalty.2007/03/31 14:16:19.931 GMT+2
Etiketak: bideoa korrika ezpeletan 15 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/17 11:37:18.788 GMT+1

www.iparralde.eu

Agur deneri,

heldu da, ez korrika15, bainan iparraldeko xarea.

Oraindanik, iparraldean webgune berrezi bat daukagu iparraldeari begira, blogazale guzieri idekia.

Nahi duenak, bere izena emanez, partehartzen ahal du proiektu honetan.

horra zer diote www.iparralde.eu webgunean.

*******

"Ipar Euskal Herria eraiki internetaren bidez, hau da www.iparralde.eu webgunearen helburua.

Bertako berri xareak egiteko, bizilaguneei begira, parada daukazue zuen bloga idekitzea horrelako helbide batekin :

adibidez : www.iparralde.eu/ezpeleta

Hortarako, galdegin behar duzue ondoko loturaren gainean klik eginez : "blog bat ideki"

Hurbiltasuna bat egin balaike oraiko ahalmenekin, agian tresna hunen bidez hobekio ezagutaraziko dituzue zuen herriak, elkarteak, lantegiak, xedeak etabar.."    

Nork: mhalty.2007/03/17 11:37:18.788 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/10 02:43:32.086 GMT+1

Aitor Arandia I-tele katean

Duela zonbait aste, igori izan dugu I-tele kateari Aitor Arandiak Ségolène Royal Andereari galdera, errabakitzeko eskubidearen gainean. Hara, pasatu da eta emankizunaren gaia izan da.

Nork: mhalty.2007/03/10 02:43:32.086 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/03/02 16:18:03.400 GMT+1

Ségolène Royal Euskal Herrian

 

 

Nork: mhalty.2007/03/02 16:18:03.400 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/02/06 14:28:52.656 GMT+1

Doxpi Txapelketa

Atzo Ezpeletan asi da, Doxpi pilota txapelketa  

Nork: mhalty.2007/02/06 14:28:52.656 GMT+1
Etiketak: pilota espelette ezpeleta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/27 17:44:29.049 GMT+1

Aitor Arandia i-Télé katean


Duela aste bat, i-TELE katean, internautzaleek dutela parada parte hartzea lehendakaritzako hauteskundeen eztabaidan, proposatzen daukuten emankizunean "JT de campagne".

http://itele.dailymotion.com/group/30652/

INTERVENEZ DANS LA CAMPAGNE !

Aitor Arandiak, Québecari dagokion burujabetzearen dretxoa Ségolène Royalek aldarikatu ondotik, galdegiten dako bere jarera argitzea, erranez prest balitake iparraldeak lor dezan Euskal Departamendu baten estatutua.

Aitor Arandiaren bideoa onhartu izan da.

*******

Depuis une semaine, i-TELE, chaîne d'infos en continue du groupe Canal+ diffusée sur le câble, satellite et TNT, propose aux téléspectateurs d'intervenir dans la campagne présidentielle.

Lors de son émission "JT de campagne", diffusée tous les soirs du lundi au jeudi à 22h15, les journalistes animent les débats via les vidéos sélectionnées des internautes, cela afin d'interpeller les candidats ou leurs porte-paroles.

La vidéo d'Aitor Arandia, interpellant la candidate PS à l'élection présidentielle sur sa récente prise de position concernant la souveraineté du Québec a été sélectionnée.

Veuillez  faire circuler cette video à vos contacts email.

Milesker.

Nork: mhalty.2007/01/27 17:44:29.049 GMT+1
Etiketak: iparraldean hauteskundeak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2007/01/24 20:29:05.636 GMT+1

Punk rocker

 

Oh I wish I was a punk rocker with flowers in my hair
In 77 and 69 revolution was in the air
I was born to lead and to a world that doesn't care
Oh I wish I was a punk rocker with flowers in my hair

When the head of state didn't play guitar,
Not everybody drove a car,
When music really mattered and when radio was king,
When accountants didn't have control
And the media couldn't buy your soul
And computers were still scary and we didn’t know everything

Oh I wish I was a punk rocker with flowers in my hair
In 77 and 69 revolution was in the air
I was born to lead and to a world that doesn't care
Oh I wish I was a punk rocker with flowers in my hair

When popstars still remained a myth
And ignorance could still be bliss
And when God Saved the Queen she turned a whiter shade of pale
When my mom and dad were in their teens
And anarchy was still a dream
And the only way to stay in touch was a letter in the mail

Oh I wish I was a punk rocker with flowers in my hair
In 77 and 69 revolution was in the air
I was born to lead and to a world that doesn't care
Oh I wish I was a punk rocker with flowers in my hair


When record shops were still on top
And vinyl was all that they stocked
And the super info highway was still drifting out in space
Kids were wearing hand me downs,
And playing games meant kick arounds
And footballers still had long hair and dirt across their face


I was born to lead to a world that doesn't care
Oh I wish I was a punk rocker with flowers in my hair

Oh, maite izanen nuen punk rocker izan, ileak lorez apaindurik
77 eta 69an iraultza zenbiltza airean
Axolarik gabeko mundu huntan berantegi sortu naiz
Oh, maite izanen nuen punk rocker izan, ileak lorez apaindurik

 Buruek gitara jokatzen ez zutenean
Jende orok autorik ez zutenean
Musika garantsitsua eta irratia erregina zirenean
Kutxazainak, nagusiak ez zirenean
Eta komunikabideak zure arima eros ezukenean
Eta dena jakin gabe, ordinagailuetaz izitzen girenean,

Oh, maite izanen nuen punk rocker izan, ileak lorez apaindurik
77 eta 69an iraultza zenbiltza airean
Axolarik gabeko mundu huntan berantegi sortu naiz
Oh, maite izanen nuen punk rocker izan, ileak lorez apaindurik

 Popstarak, famatuak oraindik zirenean
Jakingabea zoriona zitakenean
Jinkoak xalbaturik erregina bera xuritzen zenean
Aita eta ama haurrak oraindik zirenean
Anarkia orduko ametsa zenean
Harremanetan egoiteko ahalmen bakarra, eskutitza izkiriatzea zenean

Oh, maite izanen nuen punk rocker izan, ileak lorez apaindurik
77 eta 69an iraultza zenbiltza airean
Axolarik gabeko mundu huntan berantegi sortu naiz
Oh, maite izanen nuen punk rocker izan, ileak lorez apaindurik

Diskariek arrakasta zutenean
Saltzen zuten gauza bakarra vinyla zenean
Berrien autopista espaziorat joaten zenean
Haurrek jantzi zaharrak zutenean
Jolastu, kanpoan izan erran nahi zuenean
Jokolariek ile luze eta aurpegi zikin zutenean


Axolarik gabeko mundu huntan berantegi sortu naiz
Oh, maite izanen nuen punk rocker izan, ileak lorez apaindurik

Nork: mhalty.2007/01/24 20:29:05.636 GMT+1
Etiketak: rocker punk | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/16 10:44:18.342 GMT+1

Internet Ezpeletan

Aspalditik igurikatzen ari ginela marmalo xarean ibiltzeko teknologi berria Ezpeletan, eta azkenian hor dugu ! ADSL belaunaldi berria beraz heldu zauku urte berriarekin Ezpeletan : ADSL2+ delakoa "Abiadura Haundiko Interneta" edo "Dégroupage total".

Ez dakitenentzat zer ote den mamutxa hori, artikulu tikki hunen bidez ensaiatuko naiz inhala ongi esplikatzea zer den, zenbat balio duen eta nola lortu .

Orain arte, telefonoa eta internet ukaiteko France Telecomekin* abonatua izan behar da, hilabetero 15 € pagatu eta guti gora behera FAI** baten 20 €uroko abonamendu bat hartu. Telefonatzen baduzue oren batez hilabetean emendatu beharko duzue 10 €uroekin. 45 €koa izanen da beraz zuen faktura.

Zorionez fini da eta erran dezagun "ongi etorri" garai modernoari.

Iris64 eta Kontseilu Orokorrak egin dituzten obreen esker, oraindanik Ezpeletan, ahalezkoa da herri haundietan bezala gozatzea teknologi berri hura gure hilabeteroko kostua ttipituz.

Beraz proposatu daukuna hori da : Internet 20 Mega, telefonoa iraunpen gabeko deiak eta telebista HD ( 180 kate ) 29,90 €urorentzat bakarrik.

Xehetasun gehiago kontseilu orokorraren webgunean :

http://www.cg64.fr / www.iris64.fr  eta  www.neuf.fr

(*France telecom herri zerbitzutik zerbitzu pribaturat bihurtu da)

(**fournisseur d'accès internet)

Nork: mhalty.2007/01/16 10:44:18.342 GMT+1
Etiketak: ezpeletan internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/01/14 02:01:38.695 GMT+1

Bilboko manifestaldia

Gaur Bizkaiako hirinagusian izan da manifestaldi bat lehendakariak antolaturik "Bakea eta Elkarhizketaren alde."

Balituzke omen 9 hilabete gizarteak ez duela parte hartu prozesuan, etxean goxoki kokaturik eta bat batean garaia litakela parte har dezan galde egiteko BAKEA eta ELKARHIZKETA.

2006ko apirilaren 1an izan da Bilboko karriketan, baketsu garai batean, Euskal Herritarren errantzuna su-etenari . Orduko garaia hunakoa zen : "hilik gabe, atenturik gabe". Ahalmen guziak hor ziren, gure eskuetan, gizartearen eskuetan. Tregua bi aldeetatik etorriko zela usteko nuen. Ene familiarekin, parte hartu ginuen alde batetik ETAri galde egiteko jarai dadin bide hortan eta armak utz ditzan politikak bereskura dezan bere osotasuna, eta bestetik Estatuari galdegin ginakon Euskal Herriak izan dezan azken hitza.

100.000 Euskal Herritar elgarretaraturik bake prozesu baten parada hartzeko geroari begira. Polita zen eta hunkigarri.

Kondutan hartu izan zedin Euskal Herriaren nahia, iparraldeko Euskaldun anitz ere parte hartu zuten. Orhoitzen niz harritu nintzela gurutzatzea hain ez-usteko Lapurtar eta Baxe-Nafartar Bilboko karriketan. "To ! hi hemen, zer ari hiza hor ?!"

Bainan ikusiz nolako arrakasta lortu izanen zuen manifestaldiak, alderdikeriari gehiago ardura zintzakon nork egin zuen orduko manifestaziorako deia, manifestazioa bera baino. Beraz izan du ondoriotzat boikot bat. Maloroski "Alderdikeria eta eztabaida antzuen gainetik" ez zen orduko izpiritua.

Bainan alderdikeriaren gazteria, ez zuen hobeditu eta parte hartu zuen ere manifestaldian.

Menturaz arduradun politko batek leitzen balu artikulu hori eta bertze manifestaldi bat balitz, ondoko lema izan beharko da : 

"Alderdikeriarik ez - Aspertzen gaituzue !"

Guri edo nahi duenari orhoitzeko , 2006ko apirilaren 1ko " Konponbide Garaia" manifestaldian grabatutako bideo eta argazki ttipi batzu :

   




Nork: mhalty.2007/01/14 02:01:38.695 GMT+1
Etiketak: manifestaldia bilboko | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)