Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/05 23:36:27.937 GMT+2

Wanted : Auzapez bat

Ez nintzen telebistaren aintzinean, ondoko berria argitaratu izan zelarik.. 10 deiak ukan ditut "Berria" aipatzeko :

Andde Darraidouk jakinarazi du Ezpeletako auzapez kargua utzi nahi lukela, osagarri arrazoingatik. Xehetasunak eman ditu erranez "bizi publikotik urruntzen dela" eta baieztatuz "gaur egun, Pireneo Atlantiketako prefetari eman duela haren auzapez kargu uztea". Publikoki jakinarazi du bere erabakia, lehenik Ezpeletarrak informatzeko eta jakinarazteko jarraitzen dela herri-kontseiluko hautetsi gisan. Haatik, ez ditu aipatu bere bertze karguak : Auzapezen Biltzararen lehendakaritza edo Sud-Nivelle sindikatarena. Andde Darraidou izan da ere iparraldeko jatetxe-ostalarien lehendakaria eta Euskal Departamenduaren aldeko elkartearen lehendakaria. Batera plataformaren gizon ospetsu bat gelditzen da.

Anartean, auzapez berri bat hautatu izan beharko da.

Nork: mhalty.2006/05/05 23:36:27.937 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.