Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/09 18:14:02.119 GMT+2

Baionako Batzokia

Kultura eta hizkuntza nortasuna sakondu, arlo sozio-ekonomikoan mugaz gaindiko lankidetza suspertu eta bertako herri-erakundeak garatu” dira, besteak, beste, EAJ-PNBk Iparraldean dituen helburuak, Josu Jon Imaz EBBren lehendakariak bart esan zuenez Baionako batzokiaren inaugurazioan.

“Guretzat, Iparraldea ez da Hegoaldean politika egiteko baliagarri zaigun anekdota hutsa“ adierazi zuen buruzagi jeltzaleak. “EAJ-PNB Iparraldean txertatutako errealitate politikoa da, bere sare eta egiturarekin, bere jelkide eta burukideekin, alkate eta zinegotziekin, helburu eta erreferentzia propioekin, eta batzoki honen egitasmoa PNB Baionan zehar gizarteratzea da gehien bat “. Hain zuzen ere, Aitor Arandia, EAJ-PNBren Kultura eta Turismo zinegotzia Baionako herriko etxean, bertan zen atzo batzokiaren ekitaldian.

EAJ-PNBk lantegia du Baionan bertan, non Ipar Buru Batzarrak bere bulegoak dituen Ramuntxo Camblongen lehendakaritzapean, eta atzo Le Petit Bayonne deritzan auzo ezagunean ireki zen egoitza berriak (taberna, sukaldea, jangela etab.) ohiko batzokiak bete ohi dituen eginkizunak eskaini nahi lituzke.

Dès le mardi 12 septembre, vous pourrez venir prendre un verre ou déjeuner au Batzoki de Bayonne au 45 rue des Cordeliers à Bayonne.

05 59 59 56 10

(Possibilité de dîner sur réservation) 

*Argazkian : Ramuntxo Camblong, Josune Ariztondo, Philippe Duluc, Aitor Arandia eta Josu Jon Imaz, atzo Baionan

Nork: mhalty.2006/09/09 18:14:02.119 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.