Aspalditik ez ginuen holako Besta-Berri eder bat ikusi Ezpeletan.
Ezpeletarrak saldoan etorri dira meza hortarat adorazione egunaren ondoan...
Naiz eta etxe guttiago apainduak direla Xerrendan, bethi hor ziren Hirigoina, Muntenia, Pendixea, Elizaldea eta Xoko-ona.
Goiz huntan, kleron soinua ganbararaino ahitu dugu, guri orhoit arazteko egun berrezi bat dela. Etxearen lehioak apaindu ondotik, Ezpeletako klika "Ezpeletarrak", gure etxearen aitzinean pasatu da. Lasterka haurrekin kontraborta deitzen dugu etxe bazterrat jalgi izan gira... erakusteko lehen aldikotz gure semeei zer den besta berri.
Mezaren ondotik, etxeko guziekin elgarretaratzen gira bazkari haundi baten egiteko. On daitzuela.. eta Besta Berri on deneri !















Erantzunak
Ezagutzen al dozu gune hori?
Nork: Basajaun.2006/06/18 16:13:18.856 GMT+2
http://www.blogak.com/basajaun
Nork: .2006/06/22 13:51:28.998 GMT+2