Gaur Bizkaiako hirinagusian izan da manifestaldi bat lehendakariak antolaturik "Bakea eta Elkarhizketaren alde."
Balituzke omen 9 hilabete gizarteak ez duela parte hartu prozesuan, etxean goxoki kokaturik eta bat batean garaia litakela parte har dezan galde egiteko BAKEA eta ELKARHIZKETA.
2006ko apirilaren 1an izan da Bilboko karriketan, baketsu garai batean, Euskal Herritarren errantzuna su-etenari . Orduko garaia hunakoa zen : "hilik gabe, atenturik gabe". Ahalmen guziak hor ziren, gure eskuetan, gizartearen eskuetan. Tregua bi aldeetatik etorriko zela usteko nuen. Ene familiarekin, parte hartu ginuen alde batetik ETAri galde egiteko jarai dadin bide hortan eta armak utz ditzan politikak bereskura dezan bere osotasuna, eta bestetik Estatuari galdegin ginakon Euskal Herriak izan dezan azken hitza.
100.000 Euskal Herritar elgarretaraturik bake prozesu baten parada hartzeko geroari begira. Polita zen eta hunkigarri.
Kondutan hartu izan zedin Euskal Herriaren nahia, iparraldeko Euskaldun anitz ere parte hartu zuten. Orhoitzen niz harritu nintzela gurutzatzea hain ez-usteko Lapurtar eta Baxe-Nafartar Bilboko karriketan. "To ! hi hemen, zer ari hiza hor ?!"
Bainan ikusiz nolako arrakasta lortu izanen zuen manifestaldiak, alderdikeriari gehiago ardura zintzakon nork egin zuen orduko manifestaziorako deia, manifestazioa bera baino. Beraz izan du ondoriotzat boikot bat. Maloroski "Alderdikeria eta eztabaida antzuen gainetik" ez zen orduko izpiritua.
Bainan alderdikeriaren gazteria, ez zuen hobeditu eta parte hartu zuen ere manifestaldian.
Menturaz arduradun politko batek leitzen balu artikulu hori eta bertze manifestaldi bat balitz, ondoko lema izan beharko da :
"Alderdikeriarik ez - Aspertzen gaituzue !"
Guri edo nahi duenari orhoitzeko , 2006ko apirilaren 1ko " Konponbide Garaia" manifestaldian grabatutako bideo eta argazki ttipi batzu :


Erantzunak
Nork: lilith.2007/01/14 13:40:00.102 GMT+1
http://www.blogak.com/haunditzenhauditzen
Nork: Herritarra.2008/01/29 00:12:59.265 GMT+1