Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/05/02 22:45:42.605 GMT+2

EAJ-PNB Iparraldean

EAJ-PNB ari da zabaltzen iparraldean

1996az geroz, Iparraldean, errotzeko bultzapenarena erabaki zuten. Gaur, lurralde honen biztanle guziei jakinarazi nahi dazkote, nor diren, defenditzen dituzten baloreak, gerorako egitasmoa Iparraldearentzat eta biztanleentzat.

Hiru helburu horietan oinarritzen da EAJ-PNBren eskutik bultzatutako komunikazio kanpaina. Lehen urrats batez, helburua da azaltzea, EAJ-PNBren filosofiaren arabera, zer den euskaldun izaitea. Urrats hortan, Iparraldeko biztanleak konbentzitu nahi ditu alderdiak, euskal lurraldeari atxikia izaitea ez dela bakarrik iragana baten jabe izaitea. Alderantziz, EAJ-PNBrentzat, euskal nortasuna gauza nabarmena bezala ikusten du, hemen, egunero bizi direnentzat. Kanpaina horren lema nagusia, Iparraldeko biztanle guziei zuzendua zaie aldarrikatuz : « zu zira egiazko euskal indarra ! ». Bigarren urrats batez, promozio kanpaina horrek EAJ-PNBren ezagupena azkartu nahi du, Iparraldean. 26 urteetan, kudeatzen ditun Eusko Autonomi Erkidegoan, azkarki errotuak badira ere, onarpen huts batean egoiten dira, Iparraldean. Kanpaina horren helburua da EAJ-PNBren burua ezagutaraztea, bainan ere azaltzea EAJ-PNBren eginkizunarako gaitasuna egitarau ekonomiko, zozial eta kulturaletan oinarriturik

Nork: mhalty.2006/05/02 22:45:42.605 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.