Anitz bezala, nahi nuke jakin zer ote den elebiduntasuna.
Zer da ? Zer ote da mamutxa hori ? Lanjerosa da ?
Jakin baino lehen, luzatuko niz ugarri agertzen ari den mota berri baten gainean :
"bilinguisimus trompatus hypocrytis", hobeki ezagutua "Elebakartasuna" izenarekin.
Mamutxa garbi, onhargarri, eta baliosa hautestsi eta jakintsu batzuentzat, bainan biziki kaltegarria zako Euskarari.
Ezelebinduntasunaren arrangura da, bi aldiz textu berdina egitea Euskaraz eta Frantsezez. Emaitza txarra egiten dako leitzen duenari, kasik beti frantsezez leituko baitu. Mamutxak, engainatzen gaitu, uste araziz gizarte elebidun batean girela eta bortxatzen du bakarrik euskaraz iskiriatzen duenak bi aldiz iskiriatzea ! Ez da errex Euskaldun baten bizia !
Zonbeit zirezte zuetarik hartu zinituztenak astia euskaraz egina den textu bat hastapenetik buruaino leitzeko ?
Behar dugu bakarrik onhartu euskararen agertzea frantseraren ondoan ? Hori da elebiduntasuna ?
Egon eta onhartu ?
Mintzaira bat bizi bedi, ez da bakarrik zozoki ager arazi behar, izan behar da baliatu, mintzatu, leitu eta zabaldu.
Lau erranaldi euskaraz iskiriaturik ingurumen frantsesa batean, ezin dute erranik onhartzen ahal (baita ere umore onez).
Jende orok kexu izanen direlarik textu bat frantsezez (elbakartasuna) iskiriaturik izanen baita, irabazteko eguna izanen da !
Duela ehun urte ohartuki irakasten dutela Euskalduneri eta bertzeei, behar dela baztertu gure mintzaira frantsesari merexi duen tokia emaiteko. Noski gu gira ongi ikasiak eta malguak !
Pentsatzeko manera eta jakobismotasunaren manera horiek, kaltegarriak dira gure mintzairarendako.
Kanpottaren artean Euskaraz mintzaturik gaizki ikasia da, hobentasuna, bertze mintzaira bat bertzea baino, kaltegarria da, bereziki gure Euskara maiteak eztuelarik beharko lituzken podere ta legeak .
Badakit, Euskara pollitta da haur baten ahotik !
Gure gizartea ez da elebidun eta bada lana, bainan onhartzen du Euskara, nahiz eta bertako batzuk alferkerriaz edo norbeiten eskuetan izan diten, ez dute ikasten edo baliatzen.
Denak "bilinguisimus trompatus hypocrytis" mamutxek jan beharrak dira !
Bi mintzairak gudukatzen dira , politikarengatik, eta indartxo bat eginez, segur niz bi mintzairak balia ginizkizake aixe !
Elebiduntasunak erran nahi du bi mintzairetaz ahalmenak ukaitea, ez du erran nahi bertze bat onhartu.
Ezpeletar euskaldunak, iratzar zaitezte ! Baliazkitzue ahal bezain hitzak Euskaraz !
2006/02/20 22:50:18.812 GMT+1
Elebiduntasuna
Nork: mhalty.2006/02/20 22:50:18.812 GMT+1
Etiketak:
euskara
| Permalink
