Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/09/03 20:56:19.075 GMT+2

Kardinal Ezpeletarra Loiolako basilikan

Roger Etchegaray kardinal Ezpeletaren ustez, bakerako bidea idekia da ekin nahi dionarentzat, baina soilik "barkamenak" eta "horren onarpenak" gidatuko dutela bakera ohartarazi du.

Azpeitian (Gipuzkoa), Loiolako Basilikan eman du gaur meza kardinal Ezpeletarrak, San Inazio Loiolakoaren heriotzaren 450. urteurreneko ekitaldiei amaiera emanez.

Ekitaldi horretan izan dira Elizak Euskal Herrian dituen ordezkari goren gehienak: Ricardo Blazquez Bilboko apezpikua eta Espainiako Gotzainen Konferentziako burua, Juan Maria Uriarte Donostiako apezpikua eta Pierre Moleres Baionakoa.

Etchegaray, Justizia eta Bakea Kontseilu Pontifikaleko presidenteak San Inazio Loiolakoak Euskal Herrian "bakerako bidea ideki behar dutenei argia egin diezaien" otoitz egin du. Gero, "armak betirako isilduko diren esperantza" duela erran du eta "atzeraezina" izanen den bakea lortzea desio duela gaineratu du.

Kardinal Ezpeletarrak aintzineko martxoaren 22an, ETAren su-etenaren iragarpenaren ondotik hiru euskal gotzainek publiko egin zuten komunikatua ekarri du gogora, baita apirilaren 5ean, bake prozesuarekiko zuen itxaropena azalduz Aita Santuak egindako deklarazioa ere.

"Bidea irekita dago hartu nahi duenarentzat"

Etchegarayk erran du bidea idekia dagoela hartu nahi duenarentzat, ez soilik "bide politikoa", baita "espirituala" ere, bakegintza-saiakerek ezin baitute iraun "ez badu bihotzetan dagoen bakeak laguntzen".

Ildo horretan, "mendekua eta konfiantza eza errotuta duten bihotzak" "soilik Jainkoak" urtu ditzakeela erran du eta soilik barkamenak eta barkamena onartzeak gidatu dezaketela bakera..

Nork: mhalty.2006/09/03 20:56:19.075 GMT+2
Etiketak: loiolako basilikan ezpeletarra kardinal etchegaray | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.