Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/28 22:36:12.123 GMT+1

Euskaldun guzien arteko lehiaketa

Gaur, ene bloga begiratuz, ohartu naiz mezu bat agertu dela eskuineko aldean.
"Sustaturen 5. urteurrenaren harira, aurkeztu blog mezuen lehiaketara: iPod-ak daude saritzat eta baita zozketan ere"

Beraz, gehiago jakin nahi nuen lehaiketaren gainean eta klikatu dut loturaren gainean ondoko textua leitzeko :

"Sustaturen 5. urteurrena ospatzeko egingo diren ekitaldien artean sariketa ere antolatu dugu. Gaur hasi eta abenduaren 11 aurretik euskarazko blogosferan argitaratzen den blog mezu edo antzeko eduki interesgarriena sarituko du Sustatuk."

Saristatua izaiteko, baldintza batzu bete behar dira.

Bainan ipod bat irabazi baino, gauza interesgarriena litake ean iparraldeko blog batek zerbait irabaz ahal luke egoaldeko euskaldun blog baten kontra.

Iparraldeko blogak, gehienak frantsezez iskiriatuak dira, beraz xantza gutti ditugu.
Halaere, lehiaketa berean partehartzea euskaldun guzien artian hori da garaipena, ezta ?

Nork: mhalty.2006/11/28 22:36:12.123 GMT+1
Etiketak: guzien euskaldun arteko lehiaketa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.