Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/11/26 23:32:26.882 GMT+1

Ezpeleta eta bere bizkarroiak,

Etxeko jaunak erran zaukun gure herrian lege zahar anitz baziren auzoen artian bizia arduratzeko. Hauetarik bat inportanta denak dio :
"Lurra duenak, pasarazi utzi behar du bere bahatzetik auzoak beharra balu."
Beraz, legea gaur egun arte gogotik bethi errespetua izan da -

Hamar urtez geroztik, itsutuki turismoari begira den politika bat erreman izan da gure herri tikian, baztertuz elgar bizia, ontsa alegia eginez Ezpeletarrak haien artian bizia hoberatzea.

Salatzen dut herria arduratzeko manera horrek izan duela ondoriotzat aldaketa frango Ezpeletan eta ez dela bethi alde onetarako izan.

Ondorio hautetarik bat izan da etoraraztea frantzia osotik, zernahiko artistak.
Jakin nahi nuke nun ote den Ezpeletarren interesa historio horrekin ?

Batzuek diote badirela ondorio txarren aldean, onak ere.
Norendako eta zenbatendako ? baina pasa... Itzul giten beraz gure bizi aldaketaren aipatzerat...

Noski baietz eta beharrik izan behar girela geroari begira xo eta behar ditugula kanpottarrak errezebitu, eta ele ele ele...
Artista hauetarik,  ba da emazte bat. 6 urtez geroztik gure bahatzetik usaia hartu izan du pasatzea, ez baitu gudrona "ikatz-bikea" maite. Aurten, bere saltegia ideki du karrika nagusian -

Ene aitatxi gaixoak, 75 urte ditu eta doazkion bizkaretako minak.
Posta plazako toki guziak  64ekin imatrikulatuak ez ziren autoz bete zirelakotz, libre zen toki bakarrean utzi du bere autoa.
Emazte artista bere zilotik debrua bezala ateratu da oihukatuz ;

Emazteak : "Jauna alde hemendik ! Hemen ez diat autorik ikusi nahi !"
Aitatxik : "Barkatu anderea, bainan Ezpeletakoa naiz, eta behar dut ene ogia erosi eta ez dut bertze tokirik atseman...."
Emazteak: "igual duk, ez nuk Ezpeletakoekin lan egiten, alde hemendik!"

Aitatxi gaixoa, bere autoa berriz hartu du eta sartu da etxerat.

Gertakari hunez geroztik ez nuen gurutzatu emazte hori gure bahatzian.
Aste huntan, lantegiaren lehiotik bi aldiz ikusi dut pasatu bere xakurarekin
"milesker xakuraren kaka uzteagatik", eta parada hartu dut harekin mintzatzeko.

Nik:" Barkatu anderea, bainan nahi nuke zurekin zerbait aipatu".
Emazteak : " bai, zeri buruz ?"

Eta ber-explikatzen dakot gertakaria, ez zela "Cool" azpimaratuz.

Erregina bat bezala, ahotsa haundituz : "Bai, oraidanik, horrela izanen da, zuen usaiak aldatu beharko dituzue Ezpeletarrak, ez dut autorik nahi ene saltegiaren aintzinean."
Nik " Baina bertako zaharrak direlarik, begiak hesten ahal dituzu ez ?"
Emazteak " Bertakoak ??!!! Lehenik, ez dut haiekin lan egiten eta bigarrenik bilakatu  behar zirezte, "bertako" hitzak gaur egun ez duelako erran nahirik...zenbat zirezte zuek Ezpeletarrak ?!!".

Ene iduriko bera ere bertakotzat konsideratu nuen !!..
Bainan iduriz Ezpeletan bizi da kanpottar gisan...

Beraz, erran baitu "gure usaiak" aldatu behar ditugula, erran dakot gure bahatzetik ez gehiagorik pasatzea, eta laster alda dezan bere usaia gudronaren gainetik pasatuz.

Penagarria da, bainan noiztenka ez dut bertze hitz egokienik "bizkarroia" baino.

Nork: mhalty.2006/11/26 23:32:26.882 GMT+1
Etiketak: bere bizkaroiak eta ezpeleta | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

egia duk erabat nazkagarriak ditukala besteen bizi baldintzak deusezten dituzten haundiuste horiek... kasik erranen nikek frantses kolonizatzailek haize pozoindatu batez nahasi dituela bazterrak eta gure herri gaixoak turismo produktu tzar bilakatu. atxik ezak hire baratzea den bezala eta ez utzi kanpokoari bertan kaka egiten, karriketan lortu diaten bezala!

animo, laguntza behar baduk, auzo herrikoak, ezpeletarrak bezainbat bustiak gaituk halako aferetan... gu ere bertakoak gaituk, bertan bizi ggabe!

Nork: auzo 1.2008/04/02 13:52:33.065 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.