Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/07/20 23:54:33.102 GMT+2

Ezpeletako Eskuara

« ERRATEUNTE »

Ezpeletako eskuara

 Irakurle maiteak,

zuetarik maite dutenak Eskuara , haren historioa, aberastasuna, doinua, horra hemen lan xume bat, gure Ezpeletako eskuararen gainean. Duvoisin kapitaina zenak eskuaren gainean egin zaukun lanetik xati batzu bildu ditut, ohartarazteko ontasuna dela gure mintzaira, guri dagoela xalbatzea eta ahal bezain posible biltzea gure eskuararen berezitasunak gutartean direno.

Nolakoa zen garai hartako Ezpeletako Eskuara ? Nolako aldaketak izan zaintzkotela egun huntako mintzoari jakinarazi behar dugu. Bainan xo eginez, ohartuko zirezte nunbeit, Ezpeletar xaharren ahotik oraino bizirik dela eta nola !

Egun batez, Ezpeletatik itxuli baten eginez, Louis-Lucien Bonaparte ohartu zen emazte baten erranetan euphonia bat, navarro-labourdin berrezitasuna zela. Emazte hunek zion « errateunte » « erraten dute » ordez.

Ohartu naiz, aditzan, « N » motako euphonia hunen baliatzea, Ezpeletako inguruetan dela bakarrik.

Jauretche apeza zenak zion « Gerthatu zangon » zakon edo zayon ordez (San Joseperen ilhabetea , p. 9)

Hameka izarren itchurrak, ethorri zainzkon, zaizkon, zitzaizkon (ibid.) ordez ; Jartzen zangon, p 11.

Joaquin Lizarragak zion, San Joanesaren ebangilioaren itzulpenan : Ardiek segitzeunte, baitakite arren boza.

Ohartzen gira, adibide hunen bidez, euphoni delako hura, azkarki sartzen dela Nafarroan ere bai. Ezpeletan, usu erraten dugu, « errateunte », « segitzeunte », « jateunte » -- « eman zauntan ».

Pentsatzen zuten etzangola zilhegi (san Joseperen ilhabatea, p.18.), etzitzayola edo etzayola ordez.

Horrela ikusi zuten bethetzen Mikee profetaren errana, aingeruak agertuko zaintzkotela (ibid. p.78).--- « Zainzkotela » zitzaizkotela edo zaizkotela ordez.

Birjina sainduaren eta san Joseperen bozkarioa, ethorri zaintzkotenean artzainak (idib. p. 76). « Zainzkotenean« , Zitzaizkotenean edo zaizkotenean ordez.

Jauretche apeza zenak, anitz baliatu zuen euphonia hori, naiz eta iskiriatzen zuen :Ez dezagun idurik (igurik) juye handia ethorriko zaukun orena, erran aldi hunen ordez erran behar baginu : "Iguriki baginu ethorriko zaunkun orena", ez du batere erran nahi berdina. Horrela, bi erran-aldiak itzultzen baditugu frantsezez : « n’attendons pas l’heure à laquelle le grand juge viendra à nous, » eta « Si nous avions attendu l’heure à laquelle il nous serait venu. ».

« ethorri zaukunean » quand il nous est venu ;

« ethorri zaunkunean » quand il nous fut venu ;

Ez dugu ikusiko nun ote den diferentzia, « Ethorri zautan edo zaitan » eta « Ethorri zauntan, zaintan » artean. Oraiko eskuararen aditzak, bi denborak biltzen baititu. Bainan lehengo Ezpeletako eskuararen aditzan, horrela zen.

Haatik, gure ikerketa behar dugu segitu, adibideak ugarri ditugulako Ezpeletan, beraz ez dugu hortan gelditu behar. Harzazue jarraipena..

Nork: mhalty.2006/07/20 23:54:33.102 GMT+2
Etiketak: euskara | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.