Ohartu izan gira, naizeta Ezpeletan lan eder bat egiten dela Euskararen alde, Euskarari eman behar ginakon tresna bat, izan behar zela bateratzaile euskararen inguruan.
Beraz erran nezake orduko denboran Euskararen ganatzeko gutzia berriz emaiteko, elkarte bat eskas zela eta ez ginen hortan gelditu behar. Euskararen presentzia azkartzea beharezkoa zen eta beharezkoa baita, hala erran ginuen "Ezpeletan Euskaraz Elkartea" sort araztea.
Ez dut errepikatu behar desagertzeko arriskutsuan dagoela gure mintzaira, eta inahala elkarte edozoin batasun baldinbada euskara edatzeko, baikorra da eta norabide hortan egon behar gira.
Bulegoan 5 gira, eta 20 elkartekide. (batzu bakantzetan dira...)
Adin guzietako elkartekide badira, generazioneen arteko euskararen jakitatea partikatzeko, eta hori da gure iduriko inportantena. Gure Ezpeletako eskuararen aberastasunak atxikitzea.
Hastapenian, gure helburuetarik lehentasuna zen Olentzero besta antolatzea, haurrek ukan dezaten parada bat baino gehiago Euskaraz mintzatzeko eskolatik kanpo.
Besta huntan, haurrek gogotik parte hartzen dute euskaraz.
4 urtez geroztik besta hunkigarri horrek ari du bere fama gero ta gehiago edatzen herrian. Iaz, adibidez kaxik 300 partaile izan dira, eta neguko bihotzian, hain herritar haien artian biltzea, Euskararen inguruan gainera, gauza biziki ona da gure herri biziarentzat.
Bainan jakin behar da Olentzero ez dela elkarte baten arrakasta, bainan elkarte anitzena.
Ezpeletan xantza dugu ukaitea elkarteen arteko elkarlan izigarri ederra, erraiten ahal dut egiazko elkartasun bat badela, elkarte aintiz parte hartzen baitute. Beti prest gira bertzeari laguntza emaiteko.
Adibidez, ziripot elkartea, Ezpela dantza taldea, joaldun ttikiak, soinu ttiki , txarranga, eta hain bertze auzoen laguntza ere errezebitzen dugu...eta dena besta eder bat egiten du haurrentzat. Eta hauetarik gu gira Euskara zabaltzen duen elkarteak.
Bethi olentzero karriz, Ezpeletako hiru eskoleen laguntzari esker ere, antolatzen dugu olerki eta marrazki txapleketa bat, eta hoberenak sarriztatzen ditugu.
Aurten, merkatu estalian turismo bulegoarekin emendatzen dugu programa eguberriko merkatu bat eginez.
Dena den, Besta hori da parada hoberenetarik haurrek mintza dezaten euskaraz, eta ezdakitenak, bizi diten Euskal giro batean. Euskararen kutzukerria pizteko, nordaki... eta Euskara izan dadin lokarri bat.
Bertzela, elkartearen bertze aktibitate baten aipatzeko, nola ez aipa
BAI EUSKARARI.
Herriko Etxearen sustenguarekin Bai Euskarari partaile izan gira 29 ziurtagiri edo labela lortuz. .
Miliunka aldiz elgarri bilduz bainan azken finean iparraldeko 3garren herria izan gira. Hori ere momentu berezi bat izan da herriarentzat, nunbeit eztabada piztu duelako. Jendeek galde anitz zituzten : Euskara nola ager arazi, zer egiten ahal zuten eta hola, eta inhal posible bezala, kezkak kendu ditugu hartuz Sarako adibidea, Sara lehen herriak lortu dituen labelak delako. eta arrun gauzak errextu zauzkun.
Geroztik, Eskuara pittaka pittaka ari da merezi duen gradoa bereskuratzen. Euskara saltegietan ageraraztea ez da berria Ezpeletan, adibidez gerlaren ondotik, publizitatea euskaraz iten zen, eta hemen Xerrendan Elizatik ateratuz, Elizaren aintzinean dagoen etxearen parean, oraindik ere ikusten ahal da ikaragarriko publizitate bat Euskaraz :
EZPELETTA GUZIA BEZTITZENDA
JARDY BAYONAN ESKUALDUNEN ETCHEA
Estrategikoa zen publizitatea hola euskaraz egitea, eta etzuken toki hoberik Elizaren aitzinean mezu bat pasa arazteko. Orduko Ezpeletarrak Eskualdunak ziren. eta Hola zen.
Guri dago beraz hortarat beritzultzea bethi errealitatea onhartuz, pragmatik izanez....Euskararen alde lana eginez...eta ez bertzeen zain izanez.
Gure ondoko helburuak dira jadanik hola jarraitzea eta Euskara gero ta gehiago mintzaraztea.

Idatzi artikulu bat