
Aspalditik igurikatzen ari ginela marmalo xarean ibiltzeko teknologi berria Ezpeletan, eta azkenian hor dugu ! ADSL belaunaldi berria beraz heldu zauku urte berriarekin Ezpeletan : ADSL2+ delakoa "Abiadura Haundiko Interneta" edo "Dégroupage total".
Ez dakitenentzat zer ote den mamutxa hori, artikulu tikki hunen bidez ensaiatuko naiz inhala ongi esplikatzea zer den, zenbat balio duen eta nola lortu .
Orain arte, telefonoa eta internet ukaiteko France Telecomekin* abonatua izan behar da, hilabetero 15 € pagatu eta guti gora behera FAI** baten 20 €uroko abonamendu bat hartu. Telefonatzen baduzue oren batez hilabetean emendatu beharko duzue 10 €uroekin. 45 €koa izanen da beraz zuen faktura.
Zorionez fini da eta erran dezagun "ongi etorri" garai modernoari.
Iris64 eta Kontseilu Orokorrak egin dituzten obreen esker, oraindanik Ezpeletan, ahalezkoa da herri haundietan bezala gozatzea teknologi berri hura gure hilabeteroko kostua ttipituz.
Beraz proposatu daukuna hori da : Internet 20 Mega, telefonoa iraunpen gabeko deiak eta telebista HD ( 180 kate ) 29,90 €urorentzat bakarrik.
Xehetasun gehiago kontseilu orokorraren webgunean :
http://www.cg64.fr / www.iris64.fr eta www.neuf.fr

(*France telecom herri zerbitzutik zerbitzu pribaturat bihurtu da)
(**fournisseur d'accès internet)

Idatzi artikulu bat