Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/12/24 17:40:37.729 GMT+1

itxaropena atxiki

Atzo Ezpeletan bukatu da "Elkartasun Astea" kontzertu haundi batekin gure merkatu estalipean Askatasunak antolaturik. Gazteak saldoan etorri dira.
Jakinez Ezpeletarrak ez dutela bat egiten abertzaletasunarekin, antolatzaleek hor zuten beraz holako gertakarri baten bidez, parada bat baino gehiago erakusteko gazteak biltzen direla haien herria sostengatzeko.

Bainan kontzertu horren publizitatea Euskal Herritik kanpoan edatu izan da eta landesetatik gazte frantsesak ere etorri dira. Gaur izan dituztan lekukotasunen arabera, giro txarra zen, alkolokerria eta bortizkerriak izan dute lehentasuna.  Hala ere, batzuen estakurua da Askatasunak behar duela xoxa eta konpotik etorri diren jendeak beharzkoak direla.
-
Momentu berean, Adenduaren  24an gira eta Olentzero gaur jautsi behar dela menditik zerbait jakinarazteko. Horra zer kondatu diot ene 2 urteko seme premuari.

Olentzerokarriz etxeko parea apaintzeko ezarri dugu olentzero gisako panpina bat gure ikatzalari famatuaren ohorean.
Goiz huntan, semea iratzarri da kantatuz "Horra, Horra gure Olentzero..", eta presaturik ateratu da panpina ikusteko. Bahatzetik entzun dut semea nigarka: "Aita !! Olentzero ....!!..."

Beraz joan niz ikustera gertatu dena eta  :  Atzoko kontzertu partaile batzuk gure Olentzero bi zatian xehatu dute horren gainean kaka eginez !
Ez gira izan den xehatu etxe bakarra, auzo osoan loreak kendu dituzte, hautsi dituzte apaindurak etabar...

Badut hitz bat hori defenitzeko, ez dira "zozoak", ez dira "ergelak" ezta ere "gazte mozkortuak"

Bainan : "Ustelak" !!

Ez dut explikatu behar zoin kexu diren gure auzoak.
"Gaztetxea", gure auzoan aurkitzen da eta kontzertu bukatuta hortxe besta egin dute...
Beraz, Auzoak kexu dira Gaztetxearekin eta orokorki "Ce qui est Basque" denarekin.
Bai nahasketa egiten dute eta penagarria da, bainan kontzertu horren arduradunek behar dute ulertu Euskal Herria ez dela eraikitzen "holako itxura batekin". Xoxa bildu dute "presoentzat" eta biziki ongi da. Bainan era berean, Ezpeletar gehienak urrundu dira aldi bat baino gehiago "Abertzaletasunatik".

Beraz, bihartik landa guri dago joka lanean izatea batzuen pettoak ahantz arazteko.
Haatik, idekia den bake prozesuarekin denok nahi dugu holako Euskal presoen aldeko kontzertu bat izan dadin azkena eta 2007 urteko Euskal preso politikoak gutartean izanen direla.

Itxaropena atxiki, bakea eta zorionak!

Nork: mhalty.2006/12/24 17:40:37.729 GMT+1
Etiketak: itxaropena atxiki | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.