Azken aste hauetan, gauza frango gertatu dira ipar-Euskal Herrian. Beraz, nola ez aipa BATERAk abiatzen duen 46.000 izenpeduren biltzeko kanpaina, Euskal Departamenduaren gainean kontsulta baten lortzeko, lurralde kolektibitateetako kodigo orokorreko L1112-16 artikuluak dion bezala.
Anartean, Euskal Departamendua baztertzeko, podereak ari dira sortzen proiektu bat Ipar Euskal Herriarentzat, PAYS BASQUE 2020 delakoa. Dudarik gabe, tresna kaltegarienetarik gure iparraldearentzat.
Pays Basque 2020 proiektua
IKGan (CCI) 2006ko martxoaren 10an iragan den bilkuraren ondotik, Euskal Herriarekin harremanik ez duten hiru ikertzale, beren lanaren emaitza aurkeztu dute. Ikerketa horrek erakusten ditu proiektu hunen ahultasunak.
-Ipar Euskal Herriaren mugak baztertuak dira :
Hego-Landesak, Xiberuan barnetuak dira eta abisuen arabera, egiturak ahantziak.
-Lehendakaritza ezeztua da :
Frantziako herri guziak ari direlarik antolatzen, edozoin gisan: communautés de communes, communautés d’agglomération, kantonamendu, SCOT, arrondissements, departamendu, eskualde etabar... Euskal Herriak aldiz, izanik ere Akitaniako bigarren eskualdea "biztanle kopuruaren arabera", ez du bere erremua finkatzen ahal.
250.000 korzikarrak gozatzen ari direlarik euskualde batekin eta bi departamenduekin, 270.000 euskaldunek aldiz, badute gerotzat gizarte antolakuntza baten gisan "Pays Basque 2010 eta 2020". Euskal departamendua ez erraikitzeko noski.
Pays Basque 2010 aintzineko departamendu oihen desagerpenaren asmatzeak, trabatuak izan dira, departamenduen podere goititzearekin.
-Unibertsitatea eta ikerkuntza suntsituak dira :
Weis profesoren iduriko, Euskal Herrian, jakitate eta asmakuntza dira kanporat joan litaizken gai bakarrak .
Hautetsi haundiek diote, iparraldea ez dela aski haundia unibertsitate eta ikerkuntza zentro bat ukaiteko.
"Le sous-développement intellectuel et économique paraît inéluctable."- "Ekonomia eta hezkuntzaren beherapenak dira" !
- Etxebizitza eta Ontasunaren jabea :
Oraingo etxebizitza eta ontasun jabearen politikak ez du gehiago aterabiderik.
Weis profesoren arabera, "Tout-résidentiel" politikak, kezkak sorarazten ditu bertakoen eta kanpottaren artean.
Horrela, bertakoak pittaka-pittaka sortherritik baztertuak dira.
Oraindaniko Pireneo-Atlantiko departamenduaren arduratzeagatik, ontasun jabea eskapatu zauku, ekonomiaren zabaltzea trabatua izan da, turismoari bakarrik tokia utziz.
SAFER eta Lur Antolaketaren Erakunde Publikoak, berantiar eta alfer, ez dituzte idekiak diren zaurituak hetsiko, iparraldean 36700 erraikitzeko baimena pausatuak direlarik.
-Iparreldako ekonomia :
Iparraldeko ekonomia, oraindanik turismoari lotua, arriskuan dago, ez dituelakotz bertze sektoreak idekitzen.
Weis profesoren arabera, ez da segereturik ekonomi azkar baten lortzeko : "Arraultze guziak, ez ditzagun eman saski berean !"
Gure ekonomia ahula da , iparraldearen itxura betikoa ez delakotz. Kasu eman dezagun beraz, Djerban gertatukoa, laster gertatuko litzaigukelakotz.
-Herri garaioak ez dira kontutan hartu :
Hennequin jaunak, petrolioaren prezioaren emendatzea aipatu du, eta denbora guti buruan, haren desagertzea. Horrek erran nahi du, behar dela laster aldaketa politika bat garaioen mailan.
(TGV) AHTri dagokionez, Paris eta Madrilen arteko 1500km etan, gure iparraldeko 30 kilometreek kezkak sortarazten dituzte. Akitania eta Euskal Autonomi Erkidegoa ez bezala, gure hautetsi behazaleek, hautatu dutelako kamion zikineri lehentasuna emaitea.
Pays Basque 2020 proiektuaren finantzamendua gero ta gehiago menturazkoa agertzen da.
Frantziak, 1000 milliard Euroko galtze batekin, ez du pagatu nahi Europako aurrekontua. Beraz, nola xoxa emanen dauku Pays Basque 2020 proiektuarentzat ?
-Euskara :
Euskara desagertzearen arriskuan da. Euskara da gure nortasunaren eta kulturaren zutabea. Iparraldean, euskara desager dadin arriskua egiazkoa da eta laster etorriko da. Euskararen irakaskuntza, aberastasuna da.
Ez da mila aterabiderik : behar dugu egiazko Euskararen aldeko politika bat gure bethi daniko mintzaira xalbatzeko.
Beraz, Pays Basque 2020 proiektua mingarria da :
Mugarik ez, lehendakaritzarik ez, unibertsitaterik ez, herrien arteko garraiorik ez, etxebizitza karioegi, Euskararen desagertzea eta dirurik ez.
Lehen urratsa : Aterabide bakarra gure etorkizunarentzat : 46.000 izenpetze biltzea, Euskal Departamendu baten lortzeko eta iparraldean politika kanbiatzeko.
Hemen klikatu : www.batera.info

Erantzunak
Agur!
Nork: basajaun.2006/04/27 00:01:52.347 GMT+2
http://www.blogak.com/basajaun