Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2006/06/02 22:56:06.198 GMT+2

Zer diote Ezpeletarrek su-eten iraunkorrari buruz

Roger Idiart - Ezpeletako apeza :

"Alec Reid Irlandesa apez katolikoa da, duela zonbait urte, irlandan bildu ziren beneditanoen komentu batean ixilka gobernu ingleseko ordezkariak eta IRAekoak.

Alec Reidek Zuraideko apez etxetik pasatu da, ez bakarrik. Bertzeak bertze erran zuen zonbat harritua gelditu zen, Aznar orduko Madrileko gobernuko lehendakariak ezetz erran baitzuen ETAren gudariek egin zioten elgar-hizketa-gomitari.

Geroztik badakit ainitz arduratu dela Euskal problemaz, gaurko Berria egunkarian horren argazkia agertzen da. Ni ere apeza naiz eta bertze apez katoliko batek egina izanik ere irlandesa, ezin dut ez aipatu.

Badu hiru urte segurik ETAko gudari armatuek ez dutela nehor hil. 1937an apirilaren 27an Aleman egazkinek bonbardatu zuten Gernika merkatu egunean. Munduan lehen aldia zen jende zibila xehakatzen zutela. Zonbait minutaz 1700 hilak izan ziren . Aldiz 45 urtez ETAko gudariek erditsuak hil dituzte.

Zenbaki horiek ez ditut aipatzen halako edo holako indarkeria justifikatzeagatik, haatik behar dut erran ez dela gauza bera atakatzea eta atakatua izatea. Atakatua den gizon batek badu bere burua defenditzeko zuzen bidea.

Kolonizatzaleek aldiz diote, nahiz koloniak indakeriaz menperatu, badirela ondorio txarren aldean, onak ere. Ez da harritzeko delako horiek atakatuen eta atakatzaileen arteko berexkuntzak ez aipatzea ere.

Indarkeri guziak zaku berean sartzen dituzte.

Berriki oraino presondegian bi Euskal presoen gorputzak atxeman dituzte. Español kargudunek diote biek beren buruaz beste egin dutela. Bazuten hor Euskaldun gudariek arrazoin bat, sekula ez bezala indarkeriari lotzeko. Bainan, ez dira zepoan erori.
Madrilek etzuen bertzerik eskatzen, bainan, bertzerik gertatu da : ETAk suetena egin du."


Peio Doxpital :

"Kontent naiz su-eten izaiteaz zeren eta bortizkerriak ez du onik.

Ikusten dugu ETA hiru azken urte horietan ez dela hilik ukan eta horek erran nahi du, Aznar bezalako jaun bati ETA faltatuko zaikola. Uste dut jaun haundi horiek baliatzen zuten ETAren fama.

Orain gelditzen da lana Euskal gobernuarendako Europako erremuan beren tokiaren hartzea eta idekitzea Eskualdun izipiritua demokratikoki eta ideki beren besoak mundu guziari. "


Patxi Larre Medikua :

"Berri ona !

Agian egiazko negoziaketak asiko direla.

Bortizkeriak bi aldeetatik ez du egun gehiago tokirik. Goazen aintzina politika mailan ! Espero dut ikusiko ditugula hego eta ipar Eskualherriaren arteko harremanak indartzea, eta muga triste delako hura kendu izanen dela.

Orain, ipar euskalherriak behar du bere tokia lortu negoziaketak horietan. Badut pentsamendu bat egun ere preso direnentzat, eta agian laster haien egoeraren eztabada aintzinatuko dela.

Goazen denak bakearen alde !!


Gabi Etxart :

"Euskal Herritik urrun nintzen berri hori jakin dutalarik. Asko emankizun arrastatu dira berri horen argitaratzeko. Horrek berak erran nahi du, berri haundia zela. Ezin asmatuzkoa, azkenian arribatu da ! Bixtan da hortaz poztu behar girela. Azkenian biharko Euskal Herriko geroa ideki da.

Bakoitxak bere saila agian ongi segituko du.

Guk gure xokoan ildo hortako ongailua ekartzen ahal dugu. Egin dezagun biharko Euskal Herria izan dadin egonkor, berdin Euskaldunentzat ala Euskaldun ez direnentzat. Guri dago elekatzea, aditzea, entzutea ta bixtan da geroari sinetsiz.

Bi Euskal Herri alderdietan, jadanik asko hartu eman badago kirol, kultur, ekonomi etabar...

Kaxu hala ere, eguzkia haundi horen ondotik ez dadin etor ilunbe haundi bat. Argitasun haundi bat etorri zauku, baina leize haundiago baten irriskua ere dugu.

Hara zergatik jakin behar dugun, bidea luzea idorra eta gogora izanen dela, bainan geroa prezio hortan dago. Zauri idekiak hesteko luze izanen da, garbitzen ahalko dira bainan ez ahanzten ahalko. Sineste ukan dezagun Euskal Herrian !"

Nork: mhalty.2006/06/02 22:56:06.198 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.