ARAUAK
1. Galdera, joko, ariketa, asmakizun... bakoitza erantzuteko zuen izena eta taldea jarri behar duzue. Emaila ez da beharrezkoa.
2. Ariketa bakoitza asmatzen duen lehenari puntu bat egokituko zaio.
3. Puntuak pilatzen joango dira eta sailkapena osatuko dugu.
4. Parte hartzea komenigarria izan arren ez da derrigorrezkoa.
5. Lehen txapelketa hau bigarren ebaluazioarekin batera bukatuko da.
6. Sailkapenak notetan bere islada izango du.
7. Ariketak denetarik izango dira: logika jokoak, zenbaki jokoak, serieak, asmakizunak, oso errazak, zailagoak...
8. PED galderak. Izenburuaren aurrean (PED) agertzen bada, ariketa hori soilik Punturik Ez Dutenek egin dezakete. Punturen bat duen batek erantzuten badu, puntua gehitu ordez kendu egingo zaio.
9. Datorren ostiralean, urtarrilaren 27an, hasiko da.