Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/01 10:02:11.171 GMT+1

Keler Nation-en diagnosia

Keler Nation-eko errealitate soziopolitikoaren nondik norakoak analizatzen denbora ugari pasa ondoren, mau(ka)-k honako diagnostiko hau egiten du:

-aspaldi honetan Keler Nation, bertako bizikidetzarako oinarrizkoak diren Rock-a, jana eta edana printzipioak betetzen ez dituen jendez betetzen ari da, eta alde honetatik, guztion babeserako diren arau hauek mantetzeko indar berezia egin behar dugu denon artean

aipatzen dugun arau austeek dakarten gizartearen usteltzearen adibide da esate baterako, konstituzioak berak espreski bere 2. artikuluan debekatzen dituen sin, light, 0,0 eta antzeko produktuen ugaritzea besteak beste. Hala nola, Behobiako lasterketaren aitzakian harri azpietatik ere ateratzen diren korrikalarien ugaritzea (denok dakigu que correr es de cobardes), edo Euskal Herriko txirrindulari itzulia edo Frantziako Tour-arekin guztionak diren errepideak era biolento eta desproportzionatu batetan okupatzen dituzten txirrindulari amateur-en ugaritzea ere.

beraz mau(ka)-tik, Keler Nation-en guztion bizikidetzarako oinarrizkoak diren printzipio absoluto hauen alde indarrak batzeko eskaera egin nahiko genioke gizarteari. Bakoitzak ahal duen esparru sozioekonomikopolitikosindikalean, nola ez.

beti ere, hori bai, bakezko bideak jarraituz.
Eta bide batez ez genuke aipatu gabe utzi nahi, ondorengo bideoan agertzen diren Keler Nation-eko biztanle ohoretsuak, mau(ka) alderdi politikotik bota ditugula beraien prozedimendu biolentoengatik.
Txirrindulari okupa-rik ez!
baina horrela ere ezin zaie aurka egin, beraien biktimismoa elikatzen da eta.


Nork: mauka.2007/11/01 10:02:11.171 GMT+1
Etiketak: ka mau keler_nation | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oso diagnosi ona mauka. Ni ere arduratzen hasia naiz Beobia korrikalarien ugaritzearekin... Horretaz gain Tourreko txirrindulari amateurrena ere nahiko grabea da... Nola joan daiteke bizkletan ibiltzera tradizionalki zerbeza edatera eta ohiu egitera joaten den leku batera! Jendea zoratzen hasita dago...

...eta beste astapotro horiena... Gizon onak zituen baina beraien patriotismoak galdu zituen ;)

Nork: indezent.2007/11/01 16:47:54.764 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.