MeNdiAn LaRrE aRtEaN

Luistxo Fernandez geurean
Denbora dezente igaro da Luistxo Fernandez Huheziko fakultatean izan genuenetik. Tartean, gabonetako oporrak eta azterketak izan ditugu; baina bada garaia Luistxon hitzaldiaren inguruan bizpahiru hitz esateko.

Abenduaren 20an izan genuen geurean; ez ditut orduko hitzak literalki gogoratzen. Baina ideia nagusiak barneratu nituen. Bereziki, Luistxoren inguruko datu batek harritu ninduen: pasio hutsez lortu du interneteko amaraunean ateak parez pare irekitzea. Eta guk, horixe eskertu baino ez dugu.

Izatez eibartarra da Luistxo, baina Donostian bizi da. Lanbidez kazetaria da, eta Argian, Euskaldunon Egunkarian eta Arrasate Pressen jardun du lanean. Hala ere, teknologien esparruan ere buru-belarri dabil. Lagun talde batekin eibartarrak posta zerrenda eta Aurki bilatzailea sortu ditu. Baina hori esanda motz geratzen naiz. Tagzania, CodeSyntax eta Sustatuko aplikazioen aita ere bada eta. Euskal blogosferako jaun eta jabe da eibartarra.

Abendu amaierako hitzaldian, batez ere, Tagzania izan zen hitz gakoa. Aurrez, Joxerekin landu genuen klasean, eta beraz, bertara hurbildu ginenok, bagenekien zer edo zer aplikazio horren inguruan. Tagzania pixkana-pixkana aurrera doan aplikazioa da. Badoa armiarma sarean barrena ateak parez pare irekitzen. Badoa jendearen belarrietara iristen. Badoaz mapak etiketatzen. Ezinbestekoa da erabiltzailearen laguntza, bera baita mundua etiketatuko duena. Itxaropentsu dago Luistxo.Oraingoz, Googleren mapak erabiltzen ditu. Baina urtaroak aldatzen diren bezalaxe aldatuko da erabilera hori.

Egia esan, aurten aplikazio desberdin asko ikasi ditut: argazki bildumak egiteko flickr, bideoak igotzeko youtube, audioak sortzeko odeo, egunkari elektroniko gisa Bloglines, eta hainbat, eta hainbat. Hala ere, ideiarik orijinalena Tagzaniarena dela iruditzen zait. Zerbait berria da, desberdina. Egia da, bai, momentuz, entreteniarriagoak eta etekin handiagoak ateratzekoak, agian, goian aipatutakoak dira. Baina denborak gauzak bere tokian jarriko dituelakoan nago.

Flickr eta youtube: gazteak eta frustazioa. Tagzania: pasioa. Argi dago, beti ez da frustazioetatik ikasten. Egia da, bai, esperientziak asko laguntzen du. Asko. Baina lana egiteko gogoak eta borondateak ere zeresan handia dute. Nik ere, etorkizunean, nere lanbidean, pasio hori izan nahi dut. Luistxo kontagia nazazu...

Sareko iraultza berria
90.hamarkadatik ona gauza asko aldatu omen dira sarean. Nobedadeak omen daude azkenaldian. Nik, egia esan, aldaketok ez ditut nabari. Ez dut jubilatu den garaia ezagutu. Berrikuntzek bete-betean harrapatu naute. Eta, orain, ez naiz atzera begira jarriko. Ez naiz oroitzapenen kutxan kontu zaharrak ateratzen hasiko. Nire garaia hauxe da, eta Flickr, Youtube, MySpace, Del.icio.us eta Blogger bezalako softwareak erabiltzea suertatu zait.

Pribilegiatua naiz. Oso. Gehiegi, agian. Bat ez, software bat baino gehiagoren aplikazioak ikasteko aukera izan dut. Eta batzuk, ordenagailu bat zer den ere ez dakite. Dirudienez, El Paiseko "Los nuevos reyes de Internet" testuaren arabera, boterea erabiltzaileek duten garaian gaude. Komunitatearen indarra nagusitzen da egun. Eta halaxe da. Erabiltzaileok erreakzionatzeko gai gara. Ahots propioa daukagu eta bozgoran jartzeko prest gaude. Munduaren bestaldean, ordea, zapalduta daude. Ez dute ahotsik. Ez zaie entzuten. Garrasi eginez gero ere, zapalduen ahotsa kostata iristen da mendebaldarron gizartera. Batzuk aberasten, eta beste batzuek dirua zer den ere ez dakite.

Egungo sareko errege/erreginak gazteak omen dira. Gazteongan dago etorkizuna. Baina sareko aplikazio arrakastatsuenen jabeek frustazioaren ondoren lortu dute fruitua. Akatsetatik ikasten denaren leloa agerian gelditzen da. Baina batzuentzat; ez garapen bidean dauden herrialdeko biztanleentzat. Frustazioz josita egongo dira, baina ez, hargatik, diruz. Dauden egoera larriari mila modutan egin nahi izango diote aurre; baina ez dituzte horretarako baliabiderik.

Dagoeneko aurreikusi da zein izango den sareko etorkizuna: erabiltzaileon esku dagoen etorkizuna. Baina ez guztion etorkizuna.

Firefox-en orroa
Orain bizpahiru urte blog hitza, eta orain, berriz, Firefox da belarrietan eztanda egiten didana. Hasi da oiartzun txapelketa ene belarrietan. Firefox, Firefox eta Firefox. Xoferif, Xoferif eta Xoferif. Ez dakit norentzat izango den txapela. Agian, iPod-arentzat. Edo spam-arentzat.

Egunero ikasten da zerbait. Beti gaude ikaste prozesuan murgilduta. Niri, behintzat, horixe gertatzen zait sareko terminoekin. Nahiz eta badakidan, inkontzienteki bada ere, beste gauza asko ikasten ditudala. Burmuinak egiten ditu bere fitxero propioak.

Aurtengo ikasturtean, teknologiaren zurrunbiloan murgildu naizenetik, gauza asko ikasi ditut. Blog baten aplikazioak ikasi ditut. Flickr-en argazkiak igotzen dakit. You Tuben saltseatzen dakit. Odeo-rekin ahotsa grabatzen dut. Korreora iristen zaizkidan mezu galduak spamak direla jakin dut. Eta Firefox zer den ikasi dut. Ai Firefox, Firefox Firefox...

Orain hilabete entzun dut lehendabizikoz Firefox hitza. Erabiltzen, berriz, orain bi egun hasi naiz. Praktiketan erabili dut lehendabizikoz. Aitortu beharrean nago, hasiera batean behintzat, esku hartu arte, deseroso nenbilela. Ordenagailua erabiltzen hasi nintzenetik, bai etxean, bai unibertsitatean eta baita udal liburutegian ere, Internet Explorer baino ez dut ezagutu.

IExplorerra da nabigatzeko erabiltzen dudan bide-laguna. Orain arte, behintzat, erosoa, azkarra eta erabilgarria iruditu zait. Baina nire hipotesia goitik behera aldatzen duen testingantzak daude. Firefox-en inguruko Joxeren idatzia irakurtzea baino ez dago horretaz konbentzitzeko. Adituen ustez, orain arte arrotza zitzaidan softwarea azkarragoa da, seguruagoa, euskarazkoa eta erabilgarriagoa. Horretaz gain, fitxa sistemak eta CSSak lantzeko aplikazioak ditu.

Dagoeneko konbentzitu naute adierazpenok; baina ez nire nagikeria. Oraindik, zoritxarrez, ez dut alferkeriaren aurkako sendagairik aurkitu. Norbaitek aurkituko balu, mesedez, abisatuko lidake?

Anti-stress
Goizez lanean, arratsaldez klasean eta gauez ohean. Klaseko lanak fundamentuz noiz egin nituen ere ez daukat gogoan. Inspirazio uhinik ere ez daukat soinean. Baina musika ona badut alboan. Estresa uxatzuen duen erritmoa daukat belarri ondoan.

<embed src="http://odeo.com/flash/audio_player_gray.swf" quality="high" width="322" height="54" name="odeo_player_gray" align="middle" allowscriptaccess="always" wmode="transparent" type="application/x-shockwave-flash" flashvars="type=audio&id=5676743" pluginspage="http://www.macromedia.com/go/getflashplayer" /></embed>
powered by ODEO

Abestu eta dantzatu nahi duenak ere badauka letra hurrengo lerroan:

"Gertakizun polit bat
behin Asturiasen
ez dakit guziekin
gogorako naizen
lagun bat eta biok
andrekin hain zuzen
sagardotegi baten
afaria baitzen
numero dotoreak
ikusi ginuzen.

Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela.

Talde bat osatu zen
mutil ta neskatxa
festan pasa nahi zuten
gurekin arratsa
tragotikan tragora
ze nolako martxa
sagardoan daukate
afizio latza
gehiegi eran genduen
hori zen akatsa.

kupela, kupela...

Herrialde denetan
ohitura badira
esneakin juan ziren
sagardotegira
handikan basoka bana
ohituren neurrira
gero sagardoari
txotxetikan tira
barrez egon nintzaien
albotik begira.

Kupela, kupela...

Lehenen esne tragoa
ohitura bezala
esan nien ez al zen
edari makala
sagardoa hobeto
asentatzen zala
nahiz geroagoan
ez zen izan hala
hiru ordu baino lehen
egin zuen txahala.

Kupela, kupela...

Leku berrira zen ta
joan ginen pozak
festarako gera gu
mutil aproposak
geurea aitortzeko
zertan egon lotsak
sarri ireki ziren
ziri edo zotzak
bapo kendu ginuzen
hanketako hotzak.

Kupela, kupela...

Umorez jarri ginen
ondorenean zer
erderaz bertsoetan
lo que hace el beber
inguruko jendeak
barrez egin zun leher
erretiratu ginen
emazteei esker
txispatu ginen baina
ez zen pasa ezer.

Kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
zaindu ezak horrela
kupela, kupela
sagardoan hotela
kupela, kupela
bete zaigu sabela".

MoDaN
Jaio orduko, hil

Lo hartu orduko, esnatu

Eguzkia irten orduko, euria goitik behera

Azterketetarako ikasi orduko, dena ahaztu

Telefonoa erosi orduko, zahartu

EA, ZENBAT IRAUTEN DUEN MODAN!

Xamurra...
Laster, zeruan dauden izarren beste pelikula izango dira. Baina ez, hargatik, izarrak bezain distiratsuak Onak eta txarrak daude. Politak eta zakarrak. Luzeak eta motzak. Entretenigarriak eta aspergarriak. Hunkigarriak eta azalekoak.

Gustatzen zait zinemara joatea, pelikula desberdinak ikustea. Baina badira, behin eta berriz ikusi, eta inoiz aspertzen ez zaituzten pelikulak; bihotza xamurtzen dizuten pelikulak. Film horietariko bat da Benigniren "La vida es bella", eta proposatzera natorkizue...

Fitxa teknikoa:

Zuzendaria: Roberto Benigni
Aktore/aktore nagusienak: Roberto Benigni (Guido), Nicoletta Braschi (Dora), Giorgio Cantarini (Giousé), Giustino Durano (Tio) eta Marisa Paredes (Doraren ama)
Urtea: 1998
Nazioa: Italia
Generoa: Drama

Sinopsia: Arezzo, 1939. Guido liburu denda berri bat irekitzeko asmoarekin iristen da Italiara. Bertan, Doraz maitemintzen da, herriko eskolako maistraz. Baina Dorak badu ezkongaia, ofizial faxista bat. Hala ere, Guidok oztopo horri aurre egin, eta Dora beraz maitemintze lortuko du. Urteen joan etorrian, Dora eta Guidok ume bat izango dute, Giosué. Zoritxarrez, Bigarren Gerrate Mundialaren ondorioz, Guido eta Giosué kontzentrazio esparruetara eramango dituzte. Maitasunaren poderioz, Dorak ere, senargaia eta semea izuaren zurrunbilora daraman trena hartzen du. Holokaustoaren munduan, Guidok irudimenaren erabilera ezinbestekoa izango du maite dituen pertsonak zulo beltzetik ateratzeko.

"La voluntad sel ser humano es la que crea y hace las cosas"

"El silencio es el grito más fuerte"

Jada ezaguna dugu filmearen zuzendaria, Roberto Benigni. Jim Carrey italiarrak 70.hamarkadan lortu zuen ospea espektakuluaren munduan hainbat bakarrizketekin. Hala ere, zuzendari eta italiar panorama zinematografikoko komikorik arrakastatsuenetarikoaren ibilbideak bere martxa jarraitzen du. 1998. urtean lortu zuen zinemaren munduan murgiltzen den edonork dastatu nahiko lukeen saria: Oscar-a (atzerritar filme, aktore eta soinu bandarik onena). Zinearen memoriara iragateko moduko pelikula da.

Filmearen haria bakuna bezain konplexua da. Elkarren antonimoak diren bi zati nabarmen dituen elezahar bat da; eta istorio guztiek bezala irria eta samina azaltzen ditu. Printze eta printzesak daude. Onak eta txarrak. Lehendabiziko atalean, maitasuna da protagonista. Arrosa kolorea da ikuslearen jaun eta jabea. Guido (Roberto Benigni) eta Doraren (Nicoletta Braschi) arteko maitasunaren kiribila. Guido eskura duen eta ez duen guztiaz baliatzen da bere printzesaren maitasuna lortzeko. Bigarren zatia, aldiz, dramari dagokio. Gerra garaiko kontzentrazio esparruak dira filmaren lekuko. Kolore iluna. Samina eta sufrimendua. Arrazakeria eta bihotz gabekeria. Hala ere, zuzendariak ondo baino hobeto daki zer egin behar duen ikuslearen sentimenduei atarramendua atera ahal izateko: ezpainek irri bat irudika dezaten lortu. Guidok joko erraldoi gisa irudikatzen du kontzentrazio esparrua semearentzat, Giosuérentzat (Giorgio Cantarini). Irabazlearentzako saria tanke erraldoi bat izango den joko gisa.

Roberto Benigniri Trotskiren biografia irakurri ostean bururatu zitzaion filma egiteko ideia. Trotskik idatzitako "La vida es maravillosa" ideiatik, hain zuzen ere. Ideia hori lantzearen ondorioa izan da kritikari askok goraipatu duten perla. Zinearen historiako pelikularik optimistetariko bat da. Bizitzaren eta maitasunaren inguruan erreflexio sakonak eragiten dituen altxorra. Kritika sozial gisa balio duen grabaketa. Esperantzaren, irudimenaren eskuzabaltasunaren, maitasunaren, inozentziaren eta zenbatu ezin daitezkeen milaka baloreren isla da.

Pelikulak bere gazi gozoak ditu. Gaziak zentzu onean, noski: arrazakeriaren errealismoa onartzearen aurrean. Benignik finkatutako helburua ez da erraza izan lortzea. Baina emaitza paregabea izan da: arrazakeria salatzeko inoiz filmatu izan den filmerik onenetarikoa dugu esku artekoa. Kritika sozial gisa balio badu ere, pelikula honek badu ezkutuko irakaspen bat: zoriontasunerako bide bakarra maitasuna da. Maitasun hori heriotza baino indartsuagoa da. Ez dezagun esperantza galdu dena galdutzat ematen dugunean ere. Irririk txikienak ere zoriontasunik gorenena ekar dezake. Esperantza da baloreetan azkena galtzen!

Italia, Italia
Hegazkina izango banintz, dagoeneko bisitatuta izango nituzke munduko txoko guztiak. Toki pobre eta aberatsak; beroak eta hotzak; superpopulatuak eta bakartiak; antzinakoak eta gaur egungoak. Baina ez naiz hegazkina. Txoria ere ez. Ezta eguzkia ere. Hala ere, hargatik ez diot amets egiteari utzi. Italiara bidaiatu nahiko nuke etorkizunean. Botaren lokarri, narru eta takoia bisitatu nahiko nituzke. Bien bitartean, Tagzaniak eskaintzen duen mapan zehar nabigatzeaz konformatu beharko dut...

tagzaniapaste

Scorpions-Winds of Change
Hona hemen Scorpions talde alemaniarraren abesti eder bat: Winds of Change

</embed>
<embed name="odeo_player_black" src="http://odeo.com/flash/audio_player_black.swf" width="322" height="54" type="application/x-shockwave-flash"></embed>
powered by ODEO

Spam: mezu mozkortiak
Gaur ez da inuxenteen eguna... ez eta San Balentin eguna ere... ezta nire urtebetetze eguna ere... Baina mezuak iristen zaizkit: "Panasonic Plasma 42" OfferConfirmation", "¿te imaginas hablar en inglés en primavera?", "encuentra a tu pareja ideal", "flight reservation" eta antzekoak. Nork bidali dizkit? Zuk? Edo zuk? Edota zuk?

Badirudi nire korreoan "mezu bakartien parada" jartzen duela. Edota paradisua. Egunean gutxienez bat iristen da. A zer juerga botatzen duten! Mozkortu eta bidean galdu ostean lokuluzka egitera nere kontu elektronikora. Eta nik, noizean noiz, etxetik bota beharrean, esnatu eta istorioak kontatzeko eskatzen dizkiet. Sinestu egiten diet. Edota beraiek hipnotizatzen naute. Noski, nork ez luke Panasonic Plasma handi bat nahiko? Zinea garesti ateratzen da... eta etxean izango bagenu hain meheak eta handiak diren pantaila horietariko bat etxean palomitak egitea baino ez zen faltako. Zer esanik ez bidaia bat egitearen kontua. Kankunera, Brasilera edota Australiara joango nintzateke oraintxe bertan. Total, hegazkin erreserba egina dago... Bikotekidea magiaren artez etorriko balitz ondo baino hobeto. Eta ingelesez hitz egiten udaberrirako jakingo banu, orain arte ikasitakoari probetxua ateratzeko parada izango nuke.

Baina, tira, ametsek amets izaten jarraituko dute. Eta estafek ere estafa izaten jarraituko dute. Gutxienez, mezu sinesgarri eta sinpatikoak balira: "URTE BERRI, EROAK IGARRI". Oraindik, ez zaizkit horrelako mezuak iritsi. Zain nago, bada! Bien bitartean, urte berri onak zuei! Datorkigun urtea aurrekoa baino zerbait hobea izan dadila.

Katuak
Aupa jente!

Ze mouz gabitz ba? Aspalditxuan eztot idatzi baina hemen nator oin klaseko ariketa batekin. You tuben salseaitten gabitz ta bideo bat sartzekotan ondorengua aukeratu dot: katuan inguruko bat. Neuk be katua dakot etxian eta kasu askokin identifikau dot. Gustauko zatzuelakuan nau! Katuak be umialakotxiak dia! Trabiesos trabiesoooossss!

<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/CLFhcOt_BJE"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/CLFhcOt_BJE" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>