Atzo, otsailak 7, Mintzakide Mendi Taldeak izugarrizko txango polita antolatu zuen Iratxetatik San Pelaio ermitara. Ia 20 lagun elkartu ginen eguraldia lagun izan genuelarik. Arratsaldeko 14:30ak aldera bukatu egnuen txangoa eta Iratxetako elkartean pote bat hartzeko aukera izan genuen. Atzo ateratako argazki guztiak HEMEN ikus daitezke.
Mintzakide Mendi Taldea ikasturtean zehar hilabetean bi aldiz mendi irteerak euskaraz antolatzen dituen taldea da. Irteera hauetan parte hartzeko ez da behar mendizale peto-petoa izatea, edonork parte har dezake.
Otsailaren 7an, igandea, Mintzakide Mendi Taldearekin batera hilabete honetako Saio Osagarria eginen dugu. San Pelaio mendia Baldorban dago Leotz eta Oritsoain herrien artean. EGUNA: OTSAILAK 7 IGANDEA ORDUA: 08:15ean TOKIA: IRUÑEKO ZEZENTEGIETAKO APARKALEKUAN (CORRALILLOS). TAFALLA ETA INGURUKOENTZAT: Iratxetako hilerrian 09:15ean
Otsailaren 7an, igandea, Mintzakide Mendi Taldearekin batera joanen gara Baldorban dagoen San Pelaio mendira. Ateraldi honen informazio sakona bidaliko dugu hurrengo astean buletinaren bitartez.
Agenda Urtarrilaren 28an, ostegunarekin, OLERKI ETA MUSIKA ERREZITALDIA: “Zer ez nuke egingo nik zure maitasuna lortzeko”. Itziar Rekalde (testuak eta narrazioa) eta Ander Larrearen eskutik (gitarra). 20:00etan Iruñeko Planetarioan.
Urtarrilaren 29an, ostiralarekin, KONTZERTUA: GARI “16 LORE” bildumaren aurkezpena. 22:00etan Zizur Nagusiko kultur etxean. 6€. Nafarroako Bertsolari Txapelketa hasi da. Informazio gehiago: http://www.nafarroakotxapelketa.com/
Eguberriak pasa eta gero Mintzakide indartuta dator berriz ere. Hurrengo egunetan zehar izanen dugu urtarrileko Saio Osagarriaren inguruan informazioa emateko aukera. Aste honetako agendatxoa:
Urtarrilaren 15ean, ostiralean, irakurle taldea Euskaldunon Biltokin. 19:00etan.
Urtarrilaren 19tik aurrera, ITZULPENGINTZAKO IKASTARO PRAKTIKOA. TESTUGINTZA. Astearteetan, 19:00etatik 21:00etara. 44 €. Izena emateko epea: urtarrilaren 16a arte. Euskaldunon Biltokin.
Atzo, abenduak 21, ikasturtean egiten dugun bigarren saio osagarria egin genuen Iruñeko Alde Zaharrean dagoen Zaldiko Maldiko elkartean. Elkarte honek urtero antolatzen du Santo Tomas eguna. Mintzakideko 20 bat partaide egon ginen ospakizunean. Mintzakide osatzen dugunok gure poztasuna azaldu nahi dugu aurten Saio Osagarriek eta Mendi Taldearen irteerek izaten ari duten harrera onarekin. Tamalez argazkirik ezin izan genuen atera.
Hurrengo astelehenean, abenduak 21, Mintzakidek ikasturteko bigarren saio osagarria eginen du, non eta Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean, 20:00etatik aurrera, Santo Tomas egunaren ospakizunean. Joateko asmoa dutenek konfirmatu mintzakide(a bildua) topagunea.com helbidean edota 948 960 516 telefono zenbakira deituta. Konfirmazioak abenduaren 21eko 14:00ak baino lehen egin, mesedez. Honez gain, aste honetan honako ekitaldiak nabarmendu nahi ditugu gure agendatxo honetan:
Abenduaren 18an, ostiralean, “IRAKURLE TALDEA” Euskaldunon Biltoki elkartean.
Abenduaren 19an, larunbatean, OSKORRIren gabonetako KONTZERTUA. Iruñeko Peñen Federazioarekin batera antolatuta. 19:30ean Anaitasunan.
Abenduaren 19an, larunbatean, KONTZERTUA: KHOUS, SEIURTE eta THE USKI´S. Tafallako KUBE aretoan.
Igande honetan, hilak 13, Mintzakide Mendi Taldeak Bardeetara eginen du txangoa. Eguna: Abenduak 13 igandea Ordua: 08:15 Tokia: Iruñeko zezentegietako aparkalekuan (Corralillos).
Eta ostiralean Anari Berriozarren 22:00etan Musika eskolan.
Atzo Zaldiko Maldiko elkartean egindako aurkezpen ekitaldiaren argazkiak dituzue hemen. Oso giro ona sortu zen Mintzakiden parte hartzen dutenen artean. Mila esker joan zineten guztiei eta Zaldiko Maldiko elkarteari.
Azaroaren 26an, osteguna, Mintzakideko aurkezpen ekitaldia ospatuko dugu Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Azaroan argitaratutako Mintzakide Buletina HEMENDIK jaits daiteke. Bertan Mintzakideren inguruko berriak topa daitezke. Azaroaren 28an, larunbata, Ruper Ordorika Artikako Kultur Etxean arratsaldeko 20:00etan. “Haizea garizumakoa” kanta bilduma berria aurkezten.
2004. urtean sortu zen, hainbat eragileren eskutik. Aurtengoa seigarren ikasturtea da, eta urtetik urtera indartzen doa egitasmoa. ZER DA MINTZAKIDE? Euskaraz txukun hitz egiten duten eta mintzamena hobetu nahi duten pertsonak elkarrekin jartzen dituen programa da. PROGRAMAREN EZAUGARRIAK: Talde txikiak osatzen dira, gutxienez astean behin elkartzen dira, taldeen helburua euskaraz mintzatzea da. Informazio gehiago 948 96 05 16 telefonoan, mintzakide(a bildua)topagunea.com edo Atarrabiako Ribed Parkearen 1. zenbakian dagoen bulegoan jasoko duzue.