Atarrabiako
Karrikaluze elkarteak antzerki ziklo bat antolatu du apirilean zehar. Ziklo hau
hiru emanaldiz osatua dago eta horietarako guztietarako gonbidapen pare bat zozketatuko ditugu. Gonbidapenak lortzeko 948
96 05 16 edo mintzakide (a bildua) topagunea.com posta elektronikora mezu bat
bidalita (argi utzi izena eta harremanetarako telefonoa).
- Apirilak 3:
Ez dok hiru bikoteatroa “Larru haizetara”.
- Apirilak 17: Txalo Produkzioak
“Grönholm metodoa”
- Apirilak 24: “Erregea eta bufoia”. Nor
baino nor, bertsolaria eta aktorea.
Antzezkizun
guztiak 22:00etan hasiko dira eta sarrerak 3 euroan egonen dira salgai.
Egitaraua eta
informazioa hemen ikusgai.
Aste honetako
agenda:
Martxoaren
31an, asteartean, HITZALDIA: ”ZERU
URDINA,OSKORRIA ETA GAUAREN ILUNTASUNA” 19:30ean
Berriozarreko Artekale 14ko Udal Aretoan.
Martxoaren 31an, asteartean, KORRIKA
Zizur eta Tafallatik pasako da.
Apirilaren
3an, ostiralean, IRAKURRIZ LIBERTITZEN
GARA-LITERATUR SOLASALDIA -Irati Jimenezen azken liburua- “Bat,bi,Manchester”
20:30ean Zaldiko Maldiko Elkartean.

Idatzi artikulu bat